2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da Esako Udalaren 2019ko plantilla organikoa. 2019ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran onetsi zen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 20an.
2019ko PLANTILLA ORGANIKOA
Idazkaria. Funtzionarioa. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Bitarteko idazkaria: María del Carmen Cuesta Chávarri. Antzinatasuna: 2016-08-19. Ordainsariak: lanpostuko osagarria, %50.
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioa. Maila: E. Egoera: jardunean. Eugenio José Zalba Abad. Antzinatasun aitortua: 2001-01-05 (3. gradua). Ordainsariak: osagarria, %17. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria.
Zerbitzu anitzetako enplegatua - aldi baterako lan-kontratuduna (mugagabea). Egoera: jardunean. Rebeca Armendáriz Peñón. Antzinatasun aitortua: 2007-07-02. Ordainsariak: osagarria, %17. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria.
Esan, 2019ko apirilaren 29an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L1905962