2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Ezkontza zibila egiteko eskumenak bertze baten esku uztea
Ezkontza zibilaren 117/2018 espedientea tramitaturik Burlatako Erregistro Zibilean, eta hura 2019ko maiatzaren 24an egiteko asmoa dagoenez, Herriko Etxean, Udal honetako alkate Juana Sainz Beteluk honako hau erabaki du, Alkatetzaren apirilaren 2ko 54/2019 Ebazpenaren bidez (hori guztia, bat etorriz 30/1992 Legearen 16. artikuluarekin –lege horren bidez jorratu zen Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea– eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin):
Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi Mikel Razquin Barandarain eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu ebazpena sinatzen denetik.
Bigarrena.–Ezkontza zibil hori egiteko baimena ematea.
Uharte Arakilen, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Juana Sainz Betelu.
Iragarkiaren kodea: L1905952