97. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, 1/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko alkatetzaren dekretua, apirilaren 2koa. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi eta argitara ematen da aurrekontu-aldaketa horren espedientea, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gerakina sartzea

GASTUAK:

1.1531.61900.–Mendiko bidearen zoladura berritzea: 48.149,16 euro.

1.4910.62900.–Banda zabaleko azpiegitura: 1.125,99 euro.

1.9220.64100.–Aplikazio informatikoak: 583,06 euro.

1.9310.22702.–Balorazio txostena: 4.400,00 euro.

DIRU-SARRERAK:1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 54.258,21 euro.

Tirapun, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Iñaki Lafuente Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1905941