2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Tafallako Kulturgunearen ordenantza fiskala.
Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2019ko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 25. ordenantza fiskalaren eranskinaren aldaketa.
Haren hasierako onespena 2019ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea iraganik, inork ez duenez halakorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu dira.
Ondotik, ordenantza horren eranskinaren testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea bete beharrez (foru lege horren bidez jorratu zen Toki Administrazioa).
Tafallan, 2019ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
ERANSKINA, 25. ORDENANTZA FISKALARENA. ORDENANTZA HORREN BIDEZ ARAUTZEN DIRA TAFALLAKO KULTURGUNEKO IKUSKIZUNEN SARREREN TASAK
2019
I.–“Platea” programaren barneko ikuskizunen prezioak.
EMANALDI MOTA | GUTXIENEKO PREZIOA |
Haur eta gazteentzako arte eszenikoak | 6,00 euro |
Zirkua | 9,00 euro |
Dantza | 10,00 euro |
Antzerkia | 12,00 euro |
II.–“Platea” programaren barnean ez dauden “kaxet” modalitateko ikuskizunen prezioak.
KAXETAK | PREZIOAK |
Zenbateko honetatik | Gehienez | euro/sarrera |
0,01 euro | 2.000,00 euro | 6,00 |
2.000,01 euro | 4.500,00 euro | 8,00 |
4.500,01 euro | 7.000,00 euro | 10,00 |
7.000,01 euro | - | 12,30 |
III.–“Platea” programaren barnean ez dauden haurrentzako ikuskizunen prezioak.
IV.–“Platea” programaren barnean ez dauden “Leihatila” modalitateko ikuskizunen prezioak.
Alkatetzaren edo, behar denean, zinegotzi ordezkariaren ebazpenaren bidez zehaztuko dira, ikuskizunaren programarekin batera.
Iragarkiaren kodea: L1905955