2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, udalerriko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Interesdunek eskabidea Monteagudoko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dute, 12:00etatik 14:00etara; bertan adierazi beharko dute aipatu 31/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela. Orobat, behar diren agiriak erantsi beharko dituzte, eskabidean titulazio akademikoaz, esperientziaz eta merezimenduez paratu dutena egiaztatu beharrez.
Monteagudon, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1905958