97. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetza beste baten esku uztea

Argitara ematen da Garinoaingo Udaleko Alkatetzaren 2019ko apirilaren 26ko 37/2019 Ebazpenaren laburpena, espediente bat tramitatzeko eskumenak eskuordetzeari buruzkoa, behar diren ondorioetarako. Hori guztia 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz. Hona hemen:

“Ikusirik ezkontza zibila egiteko espedientea, Garinoaingo Erregistro Zibilean instruitua eta izapidetua (1/2019 espedientea).

Onarturik espedientearen lekualdaketa, Garinoaingo Erregistro Zibilera (Garinoaingo Udala), aipatu ezkontza 2019ko apirilaren 28an Garinoainen egiteko.

40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan xedatuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa. Fernando Unzué Olcoz zinegotziaren esku uztea ezkontza zibila egiteko eskumena.

Bigarrena. Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala beteko baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan xedatutakoa.

Hirugarrena. Eskuordetze honek ondorioak sortuko ditu ebazpena ematen den egunetik aurrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.

Laugarrena. Ebazpen hau interesdunei igortzea, bai eta Osoko Bilkurari ere, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Garinoainen, 2019ko apirilaren 26an.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1905735