2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Laburpena, Galar Zendean nazioarteko lankidetza eta garapena laguntzeko eta elkartasunerako sentsibilizazio eta hezkuntza programak egiteko dirulaguntzen deialdiarena
Oharra: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke testu osoa (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 452148.
1. Xedea: udal jarduketa, beharra duten herrialde edo komunitateen garapenerako laguntzaren eta nazioarteko lankidetzaren alde.
2. Modalitateak:
a) Lankidetzarako eta garapenerako programak, 2 urtekoak eta gehienez 4 urterako.
b) Lankidetzarako eta garapenerako programak, 12 hilabete baino gutxiagokoak.
Getze Galarren, 2019ko apirilaren 26an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1905740