1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, suhiltzaile izateko oposizioko oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin betiko zerrendaren aurka.
Iñaki Sexmilo Ayarra jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 965/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako oposizioko prozeduran, hain zuzen ere, oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartutako hamazazpi izangaien behin betiko zerrendaren aurka. Ebazpen horren bidez, suhiltzaile izateko hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egin ditzaten gehienez hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos
III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2019ko maiatzaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1906619