2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXABARRI
Batzar orokorrerako deialdia interesdunei, erabiltzaileen elkarte gisa era daitezen, Etxabarriko Kontzejuko (Allin) uren aprobetxamenduak ureztaketarako erabiltzeko
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 40. artikuluan, Uraren Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 81. artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 201. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Etxabarriko Kontzejuko buruak batzar orokorrera deitzen ditu interesdunak, erabiltzaileen elkarte gisa era daitezen, Etxabarriko Kontzejuko ur-baliabideak ureztaketarako aprobetxatzeko.
Interesdunek Etxabarriko Kontzejuari horren berri eman beharko diote, iragarki hau argitaratu eta hurrengo hamabost eguneko epean. Epea bukatzen den egunetik aurrera Etxabarriko Kontzejuak interesdunak epatuko ditu iragarki-taulan oharra paratuta, eguna, tokia eta ordua zehaztuta.
Etxabarrin, 2019ko apirilaren 26an.–Kontzejuko burua, Iker Aramendía Jiménez de Vicuña.
Iragarkiaren kodea: L1905733