2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Laburpena, kontzejuentzako dirulaguntzen deialdi batena, helburua baitu oihan ondarea babestea eta ustiatzea eta ingurumena zaintzea 2019ko deialdia
Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN identifikazioa: 450571.
Xedea: baldintzak ezartzea zendeako kontzejuekin elkarlanean aritzeko eta haiei laguntza emateko, oihan ondarea babes eta ustia dezaten eta ingurumena zain dezaten.
Laguntza horiek aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 2399-101721468010114. Gehienez ere 7.000,00 euro izanen dira.
Berriobeitin, 2019ko otsailaren 12an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1905753