97. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Congelados de Navarra SAUk sustaturik, ingurumen baimen integratua emateari buruz.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2019-000006

Instalazioa

Barazkiak manipulatu eta izozteko industria

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2A / 2

Abenduaren 16ko 1/2016 E.L.D.

9.1.b) II)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.4.b) II)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

II. eranskina / 2b) taldea

Titularra

Congelados de Navarra SAU

Kokapena

Santos Justo y Pastor industrialdea, 4. lurzatia, 10. poligonoa, 1245. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N,

X: 624.411,000 eta Y: 4.653.865,000

Udalerria

Fustiñana

Proiektua

Bazkari izoztuak fabrikatzea, ontziratzea eta biltegiratzea

Informazioa eskatzeko organoa

Baimenen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimenen Bulegoa

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematikoki: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez: www.nafarroa.eus.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Iruñean, 2019ko apirilaren 11n.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1905258