1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
40C/2019 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Orkoiengo Integración de Servicios Navarros Nuevos, SL enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatei buruzko akordioa, 2018., 2019. eta 2020. urteei dagokiena, erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Orkoiengo Integración de Servicios Navarros Nuevos, SL enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren 2018., 2019. eta 2020. urteetako soldatei buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31101552012018), erregistro honetan sartu zena 2019ko apirilaren 4an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2018ko maiatzaren 21ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 3an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia. Izaskun Goñi Razquin.
Orkoiengo Integración de Servicios Navarros Nuevos, SL enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten taula, 2018., 2019. eta 2020. urteei dagokiena (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1906331