96. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

623/2019 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Iruñerriko Mankomunitateak eskatutako lankidetza araubidea onartzen duena eta jendaurrean jartzen dituena “Robo ibaiaren arroaren saneamendua. II. fasea (Legarda, Uterga eta Muruzabal)” izeneko proiektua eta proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Iruñerriko Mankomunitateak lankidetza eskatu dio Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari nahitaezko desjabetzeen arloan, “Robo ibaiaren arroaren saneamendua. II. fasea (Legarda, Uterga eta Muruzabal)” izeneko proiektuko lanak egiteko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 47.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, udalerriei aitortutako ahalmen eta prerrogatibak mankomunitateei ere aplikatzekoak izanen dira, galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateak desjabetze ahalmena erabiltzea, nahitaez okupatu beharreko ondasunak udalerri batean baino gehiagotan daudenean, dagokion mankomunitateak eskatuta eta haren onurarako.

Bestalde, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta aurreko paragrafoan aipatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, tokiko obra-planei eta zerbitzuei dagozkien obra proiektuak onesteak berarekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta haietan dauden ondasunak okupatu beharra, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Kontuan izanik aipatutako inbertsioa Iruñerriko Mankomunitatearen Saneamendu Planean (2017-2020) sartuta dagoela, toki entitate horren batzorde iraunkorrak proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onetsi zuen; hortaz, bidezkoa da eskatutakoari baietz esatea, aipatutako mankomunitateak eskaturik eta haren onurarako.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñerriko Mankomunitateak “Robo ibaiaren arroaren saneamendua. II. fasea (Legarda, Uterga eta Muruzabal)” izeneko proiektuari dagokion desjabetze prozedura tramitatzeko eskatutako lankidetza araubidea onartzea eta desjabetze espedientean toki entitatea onuraduna dela deklaratzea.

2. Hamabost egunez jendaurrean jartzea proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hemen ondotik ematen dena, horrela proiektuak ukitzen dituztela uste dutenek aukera izan dezaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta, argitaratzen den zerrendan akatsik egin bada, zuzenketarako behar diren datuak emateko, idatziz, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian (Arrieta kalea, 12-3. solairua, 31002 Iruña) eta Obanoseko udaletxean eta Iruñerriko Mankomunitatean, non proiektuaren eta lurzatien planoen kopia bat eskura izanen baita.

3. Ebazpen hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Obanoseko udalaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki tauletan argitaratuko da. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 8an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

SM287017A ROBO IBAIAREN ARROAREN SANEAMENDUA. II. FASEA (LEGARDA, UTERGA ETA MURUZABAL)

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

 

UKIPENAK

 

Jabea

Helbidea

P.K.

Herria

Pol.

zk.

Lurz.

zk.

Udalerria

Erabilera/mota

Akueduktuaren zortasuna

m.l.

Zortasunaren ezarpena

m²

Erregistroen okupazioa

Okupazio iraunkorrak

m²

Aldi baterako okupazioak

m²

m²

zk.

OB-10

Pedro Jesús Santesteban Guembe

Sarasua, 6

31151

Obanos

2

480

Obanos

Lehorreko alorra

153

918

3,0

2,5

 

3.060

OB-11

María Beatriz Jaurrieta Lizarrondo

San Guillermo, 6

31151

Obanos

2

479

Obanos

Lehorreko alorra

182

1.092

4,2

3,5

 

3.640

Iragarkiaren kodea: F1906289