1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
180/2019 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, “Arbizuko Ikastetxe Publikoa/Escuela Pública de Arbizu” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoari berariazko izena aldatzea onesten duena.
Ikusirik “Arbizuko Ikastetxe Publikoa/Escuela Pública de Arbizu” ikastetxe publikoaren Eskola Kontseiluak egin duen proposamena, non eskatzen baita ikastetxearen berariazko izena aldatzea, hemendik aurrera “Arbizuko Herri Eskola” izateko. Izendapen berriak Arbizuko Udalaren onespena dauka.
Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publikoetako, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendu Organikoa onesteko otsailaren 10ean emandako 24/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen hau ematen den egunetik aurrerako ondorioekin, onestea “Arbizuko Ikastetxe Publikoa/Escuela Pública de Arbizu” Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren berariazko izenaren aldaketa (ikastetxearen kodea: 31000671). Horrenbestez, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera, ikastetxearen izen osoa honakoa izanen da: Colegio Público de Educación Infantil y Primaria “Arbizuko Herri Eskola” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa.
2. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Administrazioaren ebazpen honen kontra, orobat, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpenaren berri eman eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5. Ebazpen hau igortzen zaio ikastetxeko Eskola Kontseiluko buruari, Arbizuko Udalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari.
Iruñean, 2019ko apirilaren 3an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.
Iragarkiaren kodea: F1904810