96. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

61/2019 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira Cascanten, Tulebrasen eta Monteagudon goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko, eta zeinaren bidez, halaber, instalazio horren onura publikoa deklaratzen baita.

Eduardo Ryan Murúa jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU ordezkatuz, aurretiazko baimen administratiboa emateko eskatu du, baita eraikitzeko baimen administratiboa eta onura publikoaren deklarazioa ere, instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

–Espedientea: SAT10934.

–Instalazioaren kokapena: Cascante, Tulebras eta Monteagudo.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “CASCANTE-MONTEAGUDO” zirkuituko linea elektrikoa, 13,2 kV-ekoa, aldatzea, CASCANTE BTAren eta 00.25 zenbakiko euskarri berriaren artean.

Linearen tarte bat airetik doa (2.172 metroan 100-AL1/17-ST1A eroalearen bidez, eta 276 metroan 47-AL1/8-ST1A (LA 56) eroalearen bidez, zirkuitu bakuna) eta beste tarte bat, berriz, lur azpitik (52 metroan HEPRZ1 12/20 (AS)1x240 K Al+H16 eroalearen bidez; 40 metroan HEPRZ1 12/20 1x150 K Al+H16 eroalearen bidez; eta 581 metroan HEPRZ1 12/20 1x240 K Al+H16 eroalearen bidez). TULEBRAS TZ, gaur egun antena bidez elikatzen dena, aldatu eginen da, honela: SF6 (2L+1P) ebakidura baxua duen lineako gelaxka bat handituko da zirkuitua tartekatzeko, sarrera eta irteera hor izan ditzan.

–Aurrekontua: 96.306,35 euro.

I.–Jendaurreko informazioa.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza jendaurrean jarri zen (2018ko azaroaren 20ko Diario de Navarran eta egun bereko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta Cascanteko, Tulebrasko eta Monteagudoko udalei bidali zitzaizkien, ikusgai jar zitzaten.

I.1. Ukitutako udalak.

Separata igorri zaio Cascanteko Udalari, eta aipatu udalak, 2018ko abenduaren 13ko idazkiaren bidez, adierazi du aztertu egin dutela egin asmo den aldaketa dela-eta Cascanteko udal-mugartean izanen diren ukipenei buruzko dokumentazioa, eta ez dagoela inolako eragozpenik, hirigintzaren arloari dagokionez bederen, eskatutako baimena emateko.

Espedientean ageri da Tulebrasko alkatetzaren ebazpena (13/2018), 2018ko maiatzaren 21ekoa, linea elektrikoa aldatzeko obra-lizentzia emateari buruzkoa.

Monteagudoko alkatetzaren ebazpenaren bidez (65/2018), 2018ko ekainaren 5ekoa, obra-lizentzia ematen da aipatu jarduketarako.

I.2. Alegazioak.

Bi alegazio jaso dira. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126. eta 145. artikuluak aplikatuz, Distribución Eléctrica SAUri igorri zaizkio.

–1. alegazioa:

M.ª Ángeles Royo Burgos, Pedro Royo Burgos, Camino Royo Burgos, Encarnación Ezcurra Zubeldía eta Eusebio Soler Planillo jaun-andreek, Tulebrasko 1. poligonoko 16. eta 160. lurzatietako jabeak diren aldetik, alegatzen dute beren lurzatiak lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuak daudela, etxebizitzetarako erabilera baimenduarekin, eta badutela antolamendu xehatua. Proposatzen dute linea lur azpian sartzea, edo halakorik egiterik ez badago, trazadura N-121-C errepidearen beste aldetik joan dadila.

Alegazioari erantzuteko, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk adierazi du ezen, uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 106. artikuluarekin bat (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), lurzoru urbanizagarrian, eta salbuespen gisa, soilik onartuko direla behin-behineko izaera duten erabilerak eta obrak, betiere berariaz debekatzen ez baditu hirigintza arloko legeriak edo legeria sektorialak, edo planeamendu orokorrak. Aurretik existitzen zen linea bat berritzeaz ari garenez, eta Tulebrasko Udalak dagokion udal-lizentzia eman duenez, proiektatutako trazadurari eutsiko zaio, aintzat hartuta aipatu 106. artikuluan adierazitakoa.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da ezestea M.ª Ángeles Royo Burgos, Pedro Royo Burgos, Camino Royo Burgos, Encarnación Ezcurra Zubeldía eta Eusebio Soler Planillo jaun-andreek aurkeztutako alegazioa.

–2. alegazioa:

Juan Manuel Pérez Clemente jaunak, Tulebrasko 1. poligonoko 399. lurzatiaren jabekideak, eskaera egin du aipatu lurzatia ukitzen duen euskarriaren eta dagokion aireko linearen kokapena aldatzeko, udal planeamenduan aurreikusiak dauden erabilera eta jabari publikoko bide berriak ukituko ez dituen alternatiba gisa.

Alegazioari erantzunez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk jakitera eman du Tulebrasko udal plan orokorrak, gaur egun indarrean denak, zoru urbanizagarri gisa sailkatzen duela ukitutako finka, eta Las Hoyas alderdiaren barnean sartzen du. Aipatu planaren O-03 planoan, mantendu beharreko lerrokadurak ezartzen dira, eta zehazki, fatxadaren nahitaezko lerrokadura; horren arabera, 00.08 euskarria gerora jabari publikokoa izanen den bide edo eremu batean egonen litzateke. Horrenbestez, euskarri horren instalazioa aurreikusitako hirigintza-antolamenduaren kontrakoa izanen litzateke.

Aurrekoa kontuan harturik, enpresa hornitzaileak adierazi du ez duela proiektatutako euskarria instalatuko; alabaina, euskarri bat jarriko da Tulebrasko 1. poligonoko 391. landa lurzatian, akordioa lortu baita aipatu lurzatiko jabearekin. Nolanahi ere, ez dira aldatuko finkan dagoeneko dauden 77.12 euskarria eta linea elektrikoa, eta horrenbestez, ez da aireko ukipen gehiago egonen.

Era berean, finkaren ekialdetik linea elektrikoaren kanalizazio bat igarotzea aurreikusi da, lur azpitik, gaur egun dagoen bide batetik. Hirigintzaren ikuspuntutik eremu horrek izanen duen destinoa da jabari publikoko bide edo eremu bihurtzea, eta kasu honetan, bateragarriak izanen lirateke lurraren erabilera eta kanalizazio elektrikoaren instalazioa.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Juan Manuel Pérez Clemente jaunak aurkeztutako alegazioa partez baiestea.

II.–Ukitutako erakundeak eta enpresak.

Herri Lanetako zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 408/2018 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen goi tentsioko linea elektrikoa aldatzeko, aireko gurutzadura bat egiteko 10+275 k.p.an eta paralelismo bat egiteko 10+275 eta 10+840 k.p.en artean, Tutera-Tarazona N-121-C errepidearen eskuineko bazterrean (AOP 2018/190 espedientea).

Espedientean Telefónica de España SAUk 2018ko martxoaren 23an emandako txostena dago (I-047-18), eta hor adierazten den bezala, ez dago inolako eragozpenik lanak egiteko, betiere indarrean den legeria betetzen bada.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, 2018ko irailaren 6ko ofizioaren bidez (2018-L-24), baimena eman du, jabari publiko hidraulikoa eta korronteen erregimena babestearen ondorioetarako, Queiles ibaiaren gainean linea elektrikoarekin aireko gurutzadura gauzatzeko.

Nedgia Navarra SAk, 2018ko maiatzaren 22ko idazkiaren bidez (E-NAV-2018.0005 espediente zenbakia), adierazi du bat datorrela aurkeztutako proiektuarekin.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki instalazioaren onura publikoa deklaratzea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Ezestea M.ª Ángeles Royo Burgos, Pedro Royo Burgos, Camino Royo Burgos, Encarnación Ezcurra Zubeldía eta Eusebio Soler Planillo jaun-andreek aurkeztutako alegazioa.

5. Partez baiestea Juan Manuel Pérez Clemente jaunak aurkeztutako alegazioa, aurretik adierazi denarekin bat.

6. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

7. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

8. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

9. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

10. Ebazpen hau igortzea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

11. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

12. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, Nedgia Navarra SAri, Telefónica España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

13. Ebazpen hau jakinaraztea Cascanteko, Tulebrasko eta Monteagudoko udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko apirilaren 11n.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, Laura Larraya Irigoyen. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1905176