96. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

669/2019 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Luis Marroyo irakaslearen zuzendaritzapeko INGEPER ikerketa taldeari atxikitako doktoretza aurreko laguntza baterako deialdia egiten duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2017ko apirilaren 12an emandako 709/2017 Ebazpenaren bidez, Ikerketa Areagotzeko 2017ko Programa onetsi zen, Santander Bankuak finantzatua, eta dagokion gastua baimendu zen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2017ko abuztuaren 29an emandako 1532/2017 Ebazpenaren bidez, Ikerketa Areagotzeko 2017ko Programa ebatzi zen.

Programa honek ematen dituen laguntzen barruan finantzazioa dago, lau urtez gehienez honako ikertzaile hauetako bat kontratatzeko: laguntzailea, prestakuntzako ikertzaile doktorea, edo prestakuntzako doktoretza aurreko ikertzailea. Kontratazioak indarrean diren legeek kasu bakoitzerako ezartzen dituzten lehiaketa publikorako prozeduren bidez tramitatuko dira, eta hasierako deialdian hiru urteko gehieneko kontratazioa jarriko da, urtebeterako berritzen ahal dena.

Ikusirik Luis Marroyo Palomo irakasleak doktoretza aurreko laguntza baterako deialdia eskatzeko egin duen eskaera.

Ikusirik Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Ikerketarako errektoreordeak egindako proposamena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Deialdi honek 20.530,78 euro-ko gastua sortuko du; gastu hori Unibertsitateko gastuen partida hauei egozten ahal zaie:

2019. urtea.

  • 30300013110 Ikertzaileak: 10.263,75 euro.
  • 30300016000 Gizarte Segurantza: 2.567,99 euro.

2020. urtea.

  • 30300013110 Ikertzaileak: 6.158,25 euro.
  • 30300016000 Gizarte Segurantza: 1.540,79 euro.

Laguntza emateko ebazpenean egingo dira prestakuntzako ikertzaile doktorea kontratatu baino lehen behar diren aurrekontu-doiketak.

Bigarrena.–Doktoretza aurreko laguntza baten deialdia onestea, 2017ko Ikerketa Areagotzeko Programaren barruan, Santander Bankuak finantzatua. Kontratua urtebetekoa izango da, eta hiru urtez luzatzen ahalko da, baldin eta behar adinako aurrekontua eta laguntzaren zuzendariaren aldeko txostena badaude.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Santander Bankua SA bankuko zuzendari nagusiari eta Santander Universidadeseko zuzendariari helaraztea, eta Ikerketako errektoreordeari, Ekonomia Gaietarako eta Programazioko kudeatzaileordeari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko apirilaren 17an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Doktoretza aurreko kontratu bat egiteko deialdia, INGEPER ikerketa taldeari atxikirik (Ingeniaritza Elektrikoa, Potentzia Elektronika eta Energia Berriztagarriak)

Apirilaren 17ko 669/2019 Ebazpenaren I. eranskina

1.–Deialdiaren xedea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko INGEPER ikerketa taldeari atxikitako doktoretza aurreko kontratu bat egiteko deialdia, 2019. urterako; deialdian dauden xedapenek arautuko dute, eta laguntzak emateko behar adinako aurrekontua behar da.

Doktoretza aurreko kontratu bat egiteko laguntza baterako deialdia egin da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan INGEPER taldeari atxikitako doktoretza-tesi bat egiteko.

2.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

2.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, autonomia erkidegoetako administrazioetako erregistroetan, toki administrazioa osatzen duten erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta-zerbitzuko langileak eskaerari data eta zigilua jar diezazkion, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen (Arrosadiko campusa z.g., 31006 Iruñea).

Hautagaitzak aurkezteko epea hamar egun balioduneko izanen da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

Oro har, eskatzen diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, gehienez ere hilabete bateko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean jarriko da behin-behineko zerrenda, tramitera onartuak izan direnena eta baztertuena (eskaturiko laguntzarako eskakizunen bat ziurtatu ez dutelako edo eskaturiko agiriak aurkeztu ez dituztelako). Bitarteko horiek dira Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra, nahiz eta interesdunei jakinarazpen bat bidaltzen ahal zaien posta elektronikoaren bidez, modu osagarrian eta ez ofizialean. Eskatzaile horiei 5 egun balioduneko epea emango zaie, zerrenda Unibertsitatearen webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, dagokion dokumentazioan atzemandako gabeziak konpon ditzaten edo dagokion dokumentazioa osa dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da tramitera onartu.

2.3. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta gero, eta Balioespen Batzordeak proposaturik, Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da tramitatera onartu diren eta baztertu diren eskaeren behin betiko zerrenda. Behin betiko ebazpen horrek administrazio bidea agortuko du, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.4. Tramitera onartu diren eskaeren behin betiko zerrenda argitaratzen denetik bi hilabeteko epean gehienez ere, puntuazioak eta laguntzaren behin-behineko esleipen proposamena argitaratuko dira Unibertsitatearen webgunean, baina posta elektronikoaren bidez ere bidaltzen ahal zaie interesdunei, modu osagarrian eta ez ofizialean, eta 5 egun balioduneko erreklamazio epea jarriko da proposamena webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Balioespen Batzordeak Unibertsitateko errektoreari igorriko dio behin betiko esleipen proposamena, ebazpen baten bidez onets dezan. Puntuazioak eta laguntza emateko behin betiko proposamena Unibertsitatearen webgunean argitaratuko dira. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta lau hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen, eskaerak ezetsi egin direla ulertuko da.

2.5. Laguntza emateko errektorearen behin betiko ebazpenaren aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, Unibertsitatearen webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.6. Argitaratzeko webgunea: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak?languageId=100001

3.–Laguntzaren araubide juridikoa.

3.1. Laguntzaren onuradunaren eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izango dira, eta Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuetan ezartzen den beste edozein (Estatutu horiek 2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren bidez onetsi ziren).

3.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoak arautuko du kontratua.

3.3. Laguntzaren onuraduna INGEPER ikerketa taldera esleituta eta taldearen arduradunaren sailari atxikia geratuko da. Taldearen arduraduna laguntzaren zuzendari lanetan arituko da.

3.4. Deialdi honetan jasotzen den laguntzak ez du inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egindako ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa, 2007ko apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuena, aplikatuz egindako kontratuak.

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

4.–Onuradunaren betebeharrak.

4.1. Onuradunak laguntza onartzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzaren jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

4.2. Onuradunak betebehar hauek izango ditu:

4.2.1. Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengo 5 egunetako batean sinatzen ez bada.

Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, ikerketa taldearen arduradunaren oniritziarekin, lanean hasteko eguna atzeratzeko baimena eman dezake, gehienez ere lau hilabetez, horretarako ezinbesteko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun arrazoiak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

4.2.2. INGEPER ikerketa taldean beren lana aprobetxamenduz egitea.

4.2.3. Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituen informazio zientifikoak edo teknikoak ezein modutan ez zabaltzea, ikerketa taldeko arduradunaren baimenik ez badu.

4.2.4. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, lana burutzen ari den ikerketa taldearen arduradunak ontzat emanak.

4.2.5. Doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordearen urteroko aldeko txostena edukitzea, kontratua urtero berritzeko.

4.2.6. Laguntzak iraun duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako finantzaketa izan dutela.

4.2.7. Laguntza aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, ikerketa taldearen arduradunak ontzat emana, lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

4.2.8. Doktoretza-tesia defendatzea eta gainditzea gehienez ere doktoretza aurreko kontratuaren hasiera egunetik lau urteko epean.

Ikerketako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatuko du, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, ikerketa taldearen arduradunak ontzat emanda eta Doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordearen aldeko txostenarekin.

4.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean agindutakoarekin bat etorriz.

4.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek ikerketa taldearen arduradunaren sinadura daukan idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak emango dizkiote. Kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen den hasierako kontzesioaren baja deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dute, laguntza emateko ebazpenaren bidez onetsitako balioespenean ezarritako ordenaren arabera. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da beranduenez.

4.5. Laguntza honen onuradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkio laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzaren onuradunari egile eskubideak aitortuko dizkio lortzen lagundu duen emaitzen gainean, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan.

5.–Onura sozialak.

Laguntzaren onuradunak sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko ditu.

6.–Irakaslanetako lankidetza.

6.1. Laguntza honen onuradunak zilegi du baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean irakaskuntza-lanetan laguntzeko, betiere ikerketa taldearen arduraduna eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Lankidetza horrek, gehienez, hirurogei ordu hartuko ditu urte bakoitzean, eta ez dira kontabilizatuko Sailaren ikasketak antolatzeko planean.

6.2. 2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Administrazio Laguntzako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

7.–Laguntzak etetea.

Laguntza honen onuradunak eskubidea edukiko du Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten egingo da kontratuaren denboraren konputua: aldi baterako ezgaitasuna, arriskua haurdunaldian, amatasuna, adopzio edo harrera, arriskua bularra ematean eta aitatasuna.

8.–Izangaiek bete beharrekoak.

Laguntza eskatzen dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoko arduraldi osoko doktoretza-programa batean onartu dituztela egiaztatu beharko dute laguntza eskatzeko epean, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza arautzen duten arauek, 2014ko uztailean Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez argitaratutakoek, 5. artikuluan zehaztutako aurretiko ikasketak izan beharko dituzte. Salbuespen gisa, eskaera egiteko epean onarpena egiaztatu ezin dutenek doktoretza-programa batean onartuak izateko eskaeraren kopia aurkeztu beharko dute epe horretan, eta doktoretza aurreko laguntzaren eskaera tramitera onartuko da. Esleipenerako hautatuak izanez gero, matrikula egin dutela baieztatu beharko dute, laguntzen behin betiko kontzesioa argitaratzen denean ezartzen den epean.

Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza tesi bat egiteko bestelako laguntza homologagarriak jaso dituztenek, 12 hilabete edo gehiagoko laguntzak izan badira.

Laguntza homologagarri baten onuraduna izan denari, laguntza 12 hilabete baino gutxiagokoa izan bada, hori baita deialdi honetan jasotako doktoretza aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena, Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, laguntza horretatik murriztu egingo da kontratatua eduki duten denbora (hilabeteak eta egunak).

Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da izangaia zenbat denbora egon den kontratatuta, deialdi honen babesean dagoen doktoretza aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

9.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

a) Eskaera orri normalizatua, zeina helbide honetan baitago jaisteko:

http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak?languageId=100001

Eskaera orria bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu behar du eskatzaileak Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera.

b) Merezimenduen zerrendaren inprimakia, helbide berean dagoena:

http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak?languageId=100001

Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Ez dira kontuan hartuko beren arauetan egiaztatzeko eskumena esleitua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek emandako agiriak.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Ikasketa-ziurtagiriaren fotokopia, izandako kalifikazioak eta noiz lortu ziren zehaztuta. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

e) Titulazioaren batez besteko notaren egiaztagiria, 10.2 atalean ezartzen denarekin bat etorriz.

f) Doktoretza-ikasketak egiteko sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egongo, baina gorabehera hori idatziz jaso beharko dute idazki batean. Idazki horretan identifikatu behar dute zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen.

Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen egiaztagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barruan kalifikaziorik handiena eta txikiena zein izan diren agertuko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere

g) Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza programa baterako onarpena.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

10.–Izangaien hautaketa.

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko dira hautagaiak:

10.1. Balioespen Batzorde honek egingo du hautaketa deialdi honetako 10.2 ataleko baremoa kontuan hartuta:

–Luis Marroyo Palomo jauna.

–Pablo Sanchis Gúrpide jauna.

–Alfredo Ursúa Rubio jauna.

10.2. Baremo hau aplikatuko da:

1) Espedientea (4 puntu), merezimenduak (3 puntu), tesi proiektua taldearen ildoei egokitzea (3 puntu).

–Izangaiak doktoretza-programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren espedientearen batezbestekoa: 4 puntu gehienez. Masterreko ikasketen kasuan, masterrean eta masterraren aurreko ikasketetan izandako batezbesteko ponderatua kalkulatuko da, titulu bakoitzaren iraupenaren arabera.

–Izangaiaren merezimenduak 3 puntu gehienez.

  • Ikerketa 0,75.
  • Ikastaroak 0,75.
  • Mugikortasuna 0,75.
  • Hizkuntzak 0,75.

Deialdiaren I. eranskinak ezartzen duenaren arabera.

–Taldearen ikerketa-lerro hauekiko egokitzapena, 3 puntu gehienez ere:

  • Planta fotovoltaikoek sortutako potentzia gorabeheren azterketa.
  • Planta fotovoltaikoek sortutako gorabeherak gutxiagotzea bateriak erabiliz.
  • Planta fotovoltaikoek sortutako gorabeherak gutxiagotzea aurreikuspena erabiliz.
  • Bateria-aurreikuspen sistema hibridoak planta fotovoltaikoek sortutako gorabeherak gutxiagotzeko.

10.2. Laguntza eskatzeko inprimakian doktoretza ikasketetara zein titulazioren bidez sartzen den adieraziko da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da irakaskuntza espedientearen batezbestekoa. Master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere hartuko da kontuan.

Espediente akademikoaren batez besteko nota kalkulatuko da kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera:

Σ (irakasgaiaren kreditu kopurua bider nota)

Titulazioaren kreditu kopurua guztira

Irizpide hauek erabiliko dira notetarako: nahikoa: 1, oso ongi: 2, bikain: 3, ohorezko matrikula: 4.

1044/2003 Errege Dekretua ere aplikatuko da, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena.

Kreditutan baliokidetzarik ez duten irakasgaiak dituzten ikasketa planak egindako ikasleen kasuan formula hau aplikatuko da:

nahikoa kop. x 1 + oso ongi kop. x 2 + bikain kop. x 3 + ohorezko mat. kop. x 4

Titulazioaren irakasgai kopurua guztira

Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei “nahikoa” kalifikazioa emango zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emango zaie, eta, kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzean.

10.3. Eskatzaileek beren espediente akademikoaren batez besteko nota adierazi behar dute, beren jatorrizko erakundeak informazio hori ez badu espedientean sartzen. Kalkuluan oker esanguratsurik gertatzen bada, hori aski izango da laguntzari uko egiteko.

11.–Doktoretza aurreko kontratuaren helburua eta baldintzak.

11.1. Doktoretza-tesi bat egitea izango da laguntzaren xedea. Beraz, ez da zilegi izango kontratua sinatzea tesia gordailatu edo defendatu bada.

11.2. Kontratuaren helburua tituludun batek proiektu espezifiko eta berritzaile baten barruan ikerketa-lanak egitea izango da, gero Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean onartua izateko. Langile horiek prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileak izango dira.

Prestakuntzan dagoen doktoretza aurreko ikertzaileak, langilea denez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, lana ematen duena denez, gauzatuko dute kontratua. Kontratuari doktoretza-programan onartua dela adierazten duen agiria erantsiko zaio, programaren arduradunak emana, edo doktoretza edo graduondoko eskolak, hala badagokio.

Kontratua lanaldi osokoa izango da, eta, hasiera batean, urtebeteko iraupena izango du, urtebeteko aldietarako luzatzeko aukera egonik doktoretza-programako irakaskuntza batzordeak aldez aurretik txostena eginda, edo, kasua bada, doktoretza-eskolak, programan irauten duen bitartean. Hasierako kontratuaren iraupenak gehi ondorengo luzapenek ezin izango dute lau urteko muga gainditu. Doktoretza-tesia arduraldi osoan egingo da.

Nolanahi ere, desgaitasuna duen pertsona batekin egiten denean kontratua, kontratuaren iraupena sei urterako izango da gehienez ere, luzapenak barne, ikerketa-jardueraren ezaugarriak eta jarduerako mugak kontuan hartuta.

11.3. Prestakuntzan dagoen ikertzaileari doktoretza-programan egoteko aldia bukatzen zaionean, laguntza hartzeko epea ere bukatuko zaio.

11.4. Laguntzen zenbatekoa 1.173 euroko 14 lansari izango da. Hileroko zenbateko horretatik nahitaezko kotizazioari dagokion kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan. Zenbateko hori ondoz ondoko luzapenetan aldatzen ahalko da, aplikatzekoak zaizkion lege indardunetan ezarritakoarekin bat.

12.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Unibertsitatearen baliabide elektronikoen bidez zabalduko da.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Eskatzailearen merezimenduen baremoa

Izangaiaren merezimenduak: 3 puntu gehienez ere:

Ikerketa jarduera

0,75

Ikastaroak

0,75

Mugikortasuna

0,75

Hizkuntzak

0,75

Ikerketa jarduera.

IKERKETA JARDUERAREN KATEGORIAK

Argitalpenak

0,25

Biltzarrak

0,25

Proiektuetan parte hartzea

0,25

EKARPENA

PUNTUAK

KATEGORIA

1

Nazioarteko aldizkarietako artikuluak

1,60 gehienez

Argitalpenak

Gehieneko normalizatua 0,25

2

Nazioarteko liburuak osorik

1,60 gehienez

3

Liburu nazionalak, osorik, edo nazioarteko liburuetako kapituluak

0,80 gehienez

4

Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak

0,40 gehienez

5

Beste argitalpen batzuk

0,20 gehienez

6

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan

0,50 gehienez

Biltzarrak

Gehieneko normalizatua 0,25

7

Komunikazioak edo posterrak nazioko biltzarretan

0,30 gehienez

8

Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea

1,00 gehienez

Proiektuak

Gehieneko normalizatua 0,25

9

Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea

0,75 gehienez

10

Esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea

0,50 gehienez

11

LOUko 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea

0,10 gehienez

12

Ikastaroak

0,75 puntu gehienez ere

13

Mugikortasuna

0,75 puntu gehienez ere

14

Hizkuntzak

Normalizatua 0,75

Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatu behar da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpen gisa puntuatuko.

Biltzarretara joatea baina bertan parte ez hartzea ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

Proiektuak: beharrezkoa da eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa-taldekoa dela egiaztatzea, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izango proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiriak.

Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak balioetsiko dira soilik, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezingo da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak.

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Agiriz egiaztatutako merezimenduak bakarrik balioetsiko dira.

Ez dira kontuan hartuko beren arauetan egiaztatzeko eskumena esleitua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek emandako agiriak.

Ikerketa jarduera, 0,75 puntu gehienez ere. Hauek hartuko dira kontuan: biltzarretako argitalpenak, komunikazioak edo posterrak, eta finantzaturiko ikerketa-proiektuetako parte-hartzea. Ekarpen bakoitza honela balioetsiko da: nazioarteko aldizkarietako artikuluak, 1,6 puntu gehienez; nazioarteko liburuak osorik, 1,6 puntu gehienez; nazioko liburuak osorik edo nazioarteko liburuetako kapituluak, 0,8 puntu gehienez; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0,4 puntu gehienez; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu gehienez; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu gehienez; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu gehienez; Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 1 puntu gehienez; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,75 puntu gehienez; esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea, 0,5 puntu gehienez; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu gehienez Argitalpenen atalean hobekien balioesten den eskatzaileari 0,25 puntu emango zaizkio, 0,25 biltzarren atalean hobekien balioesten denari, eta 0,25 proiektuetan parte hartzeari buruzko atalean hobekien balioesten denari. Azkenik, ekarpen mota bakoitzari dagozkion balio partzialak batuko dira.

Ikerketarako interesekoak diren prestakuntza ikastaroak: 0,75 puntu gehienez.

–0,01 puntu, ikastaroko 2 orduko.

–Egiaztatzen diren ikastaroak balioetsiko dira, 150 ordu gehienez ere, beste titulazio batzuk barne, eta jardunaldi eta biltzarretara joatea barne. Jardunaldietako eta biltzarretako egun bakoitzeko, 5 ordu zenbatuko dira. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu zenbatuko dira.

Mugikortasuna: gehienez ere 15 hilabeteko egonaldia zenbatuko da jatorrizko erakundea ez den beste batean egindako egonaldiagatik (egonaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin duten ikasleei ere zenbatuko zaie). 0,05 puntu emango dira egonaldiaren hilabete bakoitzeko. Puntuazioa, gehienez: 0,75 puntu.

Hizkuntzak: hizkuntzaren ziurtagiri ofiziala behar da: C2 maila egiaztatzea, 0,55 puntu; C1 maila egiaztatzea, 0,35 puntu; B2 maila egiaztatzea, 0,20 puntu. Puntuazioa, gehienez: 0,75 puntu.

Iragarkiaren kodea: F1906359