96. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko oharra.
Erreferentzia: 2002-M-9

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 104. artikuluan xedatutakoaren babesean, erakundean eskabide bat aurkeztu da, ezaugarri hauek dituena:

Eskatzailea: Víctor Induraín Eugui.

Objeto: ur-aprobetxamendu hidroelektrikoa. Trinitatearen zentral hidroelektrikoa.

Ur-ibilgua: Ultzama ibaia.

Emaria: 8000 l/s.

Udalerria: Atarrabia (Nafarroa).

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean, Ebroren Konfederazio Hidrografiko honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua, 24-28), bulego orduetan, onartuko dira, eskatzaileak aurkezten duen eskaera zehatzaz gain, eskaeraren xede berbera duten beste eskaera guztiak, betiere ezarritako potentzia mugaren barruan badaude (5.000 kVA).

Eskaerak bat etorriko dira 916/1985 Errege Dekretuak, 249/1988 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoak, 2. artikuluaren 2. apartatuan xedatzen duenarekin, eta 916/1985 Errege Dekretuak berak 3. artikuluan aipatzen dituen agiri eta proiektuak erantsiko zaizkie. Ez da tramitera onartuko 5.000 kVA-tik gorako potentzia instalatzeko eskaerarik, baina eskatzaileren batek aprobetxamenduaren potentzia handitu nahi badu, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 105. artikuluko 3. apartatuan adierazitako tramitaziora jo ahal izanen du.

Proposamenak 10etan irekiko dira.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1906288