2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Xehetasun-azterketa. Hasierako onespena
Lakuntzako Udalak 2019ko apirilaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mikel Peña Lakuntzak sustaturiko xehetasun-azterketa Lakuntzako 2. poligonoko 623. eta 624. partzeletako eremuan.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bat egina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Lakuntzan, 2019ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1906492