1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
750/2019 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko 2019ko maiatzaren 7ko Gobernu Kontseiluak onetsi zuen “Erabakia, zeinaren bidez onesten baitira Unibertsitatean Sartzeko probako irakasgaiak ponderatzeko parametroak, Medikuntzako graduko irakaskuntza berri ofizialean onartua izatekoak”.
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 2019ko maiatzaren 7an Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen da. Erabaki horren bidez, Unibertsitatean Sartzeko probako irakasgaiak ponderatzeko parametroak onetsi ziren, Medikuntzako graduko irakaskuntza berri ofizialean onartua izatekoak.
“ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ONESTEN BAITIRA UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAKO IRAKASGAIEN PONDERAZIO PARAMETROAK, MEDIKUNTZAKO GRADUKO IKASKETA OFIZIAL BERRIAN ONARTUA IZATEKOAK
2018ko ekainaren 19an eta urriaren 29an eta 2019ko otsailaren 27an Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakien bidez, onetsi egin ziren Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioko (USE) irakasgaiak ponderatzeko parametroak, 2019-2020 ikasturtetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketa ofizialetan onartua izateko nota kalkulatzekoak.
Unibertsitateak Medikuntzako Gradua ezartzeko asmoa du, betiere Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak ematen duen egiaztapena eta gradua emateko dagokion baimena lortuta. Hori dela-eta, onetsi eta jendaurrean jarri behar dira titulazio horretan onartua izateko nota kalkulatzeko erabiliko diren ponderazio parametroak. Horretarako, kontsulta egin zaio Osasun-zientzien Fakultateari, hark egin baitu proposamena, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari.
Azaldutako guztiarengatik, eta Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeak proposatuta, hau da Gobernu Kontseiluak, bere kideek aldez aurretik deliberatu ondoren, 2019ko maiatzaren 7an egindako bileran hartu duen
ERABAKIA:
Lehena.–Eranskinean adierazitako ponderazio parametroen balioak onestea. Unibertsitatean Sartzeko probako irakasgaiei dagozkien parametro horiek ponderatzekoak izanen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoa baimena tramitatzen ari den Medikuntzako Graduko ikasketa ofizial berrian onartua izateko nota kalkulatzeko.
Bigarrena.–Erabaki honen bidez onetsi diren ponderazio parametroak aplikatzekoak izango dira aipatu Graduko ikasketa ofizialean onartua izateko.
Hirugarrena.–Erabaki hau aditzera ematea Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzari, Irakaskuntzako Errektoreordetzari, Irakaskuntza Zerbitzuari eta Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalari.
Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra erabaki honek.
Bosgarrena.–Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat”.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 7an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
ERANSKINA Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioan gainditutako irakasgaiak ponderatzeko parametroak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen duen Medikuntzako Graduko ikasketa ofizialean onartua izateko nota kalkulatzeko. Aurreikuspenen arabera, 2019-2020 ikasturtetik aurrera ezarriko da aipatu gradua. |
| ZIENTZIAK | ARTEAK | GIZA ETA GIZARTE Z. | |
| Jakintza-arloa | Biologia | Marrazketa Teknikoa II | Fisika | Geologia | Matematika II | Kimika | Arte Eszenikoak | Ikus-entzunezkoen Kultura II | Diseinua | Artearen Oinarriak II | Enpresaren Ekonomia | Geografia | Greziera II | Filosofiaren Historia | Artearen Historia | Latina II | Gizarte Zientzietan aplikatutako Matematika II | Atzerriko Hizkuntza (borondatezko fasea) |
Osasun-zientzien Fakultatea | |
Medikuntzako Gradua | ZE | 0,2 | | 0,1 | | 0,2 | 0,2 | | | | | 0,1 | | | | | | | 0,1 |
Jakintza-arloak: ZZ - Zientziak, IA - Ingeniaritza eta Arkitektura, GJ - Giza Zientziak eta Zientzia Juridikoak, OZ - Osasun Zientziak, AG - Arteak eta Giza Zientziak. |
Iragarkiaren kodea: F1906432