96. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 27an hartua, onesten duena “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala” eremu osagarriei dagokienez aldatzeko espedientea, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaindako Zuzendaritza Nagusiak sustaturik.

I.–Aurrekariak eta xedea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 20an hartutako erabakiaren bidez, tramitatzen hasi zen Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala (UPS) eremu osagarriei dagokienez aldatzeko espedientea, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaindako Zuzendaritza Nagusiak sustaturik (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 189. zk., 2017ko irailaren 29koa).

Ondoren, Nafarroako Gobernuaren 2017ko azaroaren 15eko erabakiaren bidez, aipatutako aldaketaren espedientea jendaurrean egoteko bertze epe bat ireki zen (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 231. zenbakia, 2017ko azaroaren 30ekoa), Sociedad Española de Ornitologíak (SEO/Birdlife) jendaurrean jartzeko aldia luzatzeko egin zuen eskaerari erantzun beharrez eta partaidetzarako eta informaziorako aukera guztiak bermatu beharrez.

“Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko” UPSaren arabera, 15.275 hektarea ureztalur bihurtuko dira Nafarroako Ubidetik hornituz, handitzearen ondoriozko hodiaren bidez (Arga-Ega adarra).

Une honetan, Nafarroako Ubidetik lehen fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria osatzen duten sektoreei buruzko 20 proiektuetatik 11tan bukatuta daude ureztaketa sareak, edo aurreratu samar dago haien eraikuntza. UPSan orain planteatzen den aldaketaren arrazoiak hauek dira: proiektuak gauzatzeko lanek ematen duten definizioaren xehetasunak, ukitutako ureztatzaileen elkarteetako batzuek hartu dituzten jarrerak eta Itoizko urtegiaren kontzesioen ezaugarriak aldatzeko ebazpena, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrari emandakoa.

Aldaketa honen xedea da 2.144 hektarea ureztagarri kentzea Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko UPSan ezarritakoetatik eta, proiektuan eremu berriak sartzeko eskaerei erantzuteko, 3.008 hektarea ureztagarri gehitzea, nekazaritzari (erabilera, ureztaketa sistema…), geologiari, edafologiari, ingurumenari edo lurraldeari, bertzeak bertze, lotutako arrazoiengatik bazter utzi ez diren eremuak hain zuzen; horiei eremu osagarri deritze.

Zehazki, Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko UPSko eremu ureztagarriei 3.008 hektarea gehitzea planteatzen da, 10 udalerritan dauden 15 eremu osagarrirekin. Hau da banaketa:

UDAL-MUGARTEA

PRESIO NATURALAREN BIDEZKO ERALDAKETA

PONPAKETA BIDEZKO ERALDAKETA

UREZTAKETEN PRESIO BIDEZKO HOBEKUNTZA ENERGETIKOA

GUZTIRA
(ha)

UREZTALURRA

GAIN.

(ha)

KONT.

PART.

Allo

237

237

764

Andosilla

37

172

80

289

964

Cárcar

6

33

39

96

Faltzes

103

60

163

261

Funes

591

591

Lerin

565

565

999

Lodosa

96

96

Mendabia

487

487

802

Azkoien

272

132

404

622

Sesma

250

250

Guztira (ha)

1.660

202

1.146

3.121

4.508

Jarduketa

motaren %

55,2

6,7

38,1

100,0

II.–Jendaurrean jartzea eta entzunaldiak.

Aldaketa hau jendaurrean jartzeko aldian, 80 alegazio idazki jaso dira. Gehienek eremu ureztagarria handitzeko eskatu dute, gutxi gorabehera 1.226 hektarea gehitzeko.

I. eranskinean, aipatutako idazkiak laburbiltzen dira eta erantzuna ematen zaie. Interesdun berberak aurkeztutakoak eta paraje edo eremu geografiko berberari buruzkoak direnak taldekatu dira, eta baliteke alegazio idazki bati zenbait taldetan erantzutea.

III.–Txostenak.

III.1.–Lurraldearen Antolamenduko Batzordea.

Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2017ko irailaren 7an emandako txostenak, VI. apartatuan (Lurraldeari eta hirigintzari buruzko gogoetak), sustatzaileak dagokion eraikuntza proiektua idaztean eta obrak egikaritzean aintzat hartu behar dituen zenbait ohar jaso zituen. Hona hemen:

–LAPei (Nafarroako lurralde antolamenduko planei) dagokienez, oroitarazten da ezen, babes bereziko eremuetarako ezarritako araudiaren arabera, ureztalurraren eraldaketak eta hobekuntzak jarduera debekatuak direla ibilgu eta erreken sisteman, eta ibai eremuaren gainerako aldeetan ureztaluraren eraldaketak eta hobekuntzak jarduera debekatuak direla “uholdeekin bateragarriak diren jarduketak izan ezean eta organo eskudunak hala zehaztu eta baimendu ezean”. Interes bereziko landaredi eremuei eta faunarendako interes bereziko eremuei buruzko bertze kontu batzuk oroitarazten dira, ingurumen eraginaren adierazpenean (IEA) baloratu baitira.

–Bide publikoak: eraikuntza proiektua idaztean eta dagozkion obrak gauzatzean, haien jarraitutasuna eta hasierako erabilera egoerara itzultzea ziurtatuko dira eta, ahal denean, trazadurak errespetatuko dira. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 112.2 artikuluaren arabera, ezarritako ureztaketa sareen edo azpiegituren elementuek, kanpora ateratzen direnek, 3 metroko zortasun-eremua errespetatu beharko dute, bide publikoen kanpoko bazterretik neurtuta.

–Altxonbideak: jarduketaren sistematika bide publikoetakoaren antzekoa izanen da, nahiz eraikuntza proiektuak arlo honetan eskumena duen organoaren aginduzko txostena beharko duen.

–Bide sarea: errepideetako zelaitze-lanen eremuari, haien eremu funtzionalei, zerbitzu eta babes eremuei eta errepidearen eta eraikuntza lerroaren arteko eremuari eragiten dieten eraikuntza proiektuek Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren baimena eduki beharko dute.

–Gasbideak, oliobideak, linea elektrikoak eta telekomunikazio lineak: horien zortasun eta trazadurak kontuan hartuko dira eraikuntza proiektuak prestatzeko eta dagozkien obrak gauzatzeko. Alabaina, dagozkien operadoreek aipatutako proiektuei buruzko txostena egin beharko dute.

–Ibai ibilguak: ibai ibilguen polizia-eremuan egiten diren obretarako beharrezkoa izanen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena.

III.2.–Ingurumen eraginaren ebaluazioa.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenaren bidez, aldaketa honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen.

Adierazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 36. zenbakian, 2019ko otsailaren 21ekoan, argitaratu zen eta eremu ureztagarrien edo eremu osagarrien mugaketari eta hodien trazadurari eragiten dieten determinazio batzuk ezarri zituen. Era berean, proiektuaren garapenean aintzat hartu beharreko determinazioak ezarri zituen. Eremu ureztagarrien mugaketari eragiten dioten determinazioek azalerak baztertzea dakarte.

III.3.–Babes Zibilerako Zerbitzua.

Babes Zibilerako Zerbitzuak, 2017ko irailaren 21ean, espedientearen aldeko txostena eman zuen, hau adieraziz: “proposaturiko aldaketaren ubidearen azpiegiturak ez du nabarmenki handitzen babes zibilaren eremuko arriskuengatiko kalteberatasuna, ez gauzatu bitartean ez etorkizunean (…) era berean, ezarketa eremuan ezin da gertatu azpiegiturari eragiten ahal dion arrisku natural edo teknologikorik”.

III.4.–Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak, 2017ko urriaren 17ko txostenean, determinazio hauek ezarri zituen:

a) Errepideekiko bidegurutzeak gauzatzerakoan, kontuan hartu beharko da 2010-2018 aldiko Nafarroako Errepideen III. Planean ezarritakoa, 31. jarduketan (NA-115 Tafalla-Azkoien) eta 149. jarduketan (NA-6630 Azkoien-Funes-Martzilla).

b) Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legean ezarritakoa aintzat hartu beharko da, egin beharreko obra guztietan.

c) Zuzendaritza Nagusi honi baimena eskatu beharko zaio egitea aurreikusten den eta Nafarroako errepide sareko errepide bati eragiten dion obra bakoitzerako.

III.5.–Ondare Historikoaren Zerbitzua.

Ondare Arkitektonikoaren Atalak, 2017ko irailaren 19an, aldaketarekin ados zegoela adierazi zuen. Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak, aldiz, ez du txostenik eman; beraz, dagokion eraikuntza proiektuak atal horren aginduzko txostena beharko du.

III.6.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzua. Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atala.

2017ko irailaren 7an, txostena eskatu zitzaion Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalari. Txosten hau egin den datan erantzunik jaso ez denez, tramitatzen jarraitu da.

III.7.–Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusia.

2017ko azaroaren 29an, Zuzendaritza Zentroak aldaketaren aldeko txostena eman zuen, baldintza batekin, alegia, plano arau-emaileetan Logroño-Agoncilloko aireportuko zortasun aeronautikoen planoa txertatu behar dela, eta araudian paragrafo hau berariaz jaso: “Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren esparruaren zati bat Iruñeko aireportuari dagozkion zortasun aeronautikoen eremuen barnean dago. Txosten honen 1. eranskin gisa gehitu den planoan, Iruñeko aireportuaren zortasun aeronautikoak mugatzen dituzten azaleren maila lerroak irudikatzen dira, eremu hori ukitzen dutenak. Lerro horiek honako hauek zehazten dituzte: eraikinek (haien elementu guztiak barne, adibidez, antenak, tximistorratzak, tximiniak, aire girotuko ekipamenduak, igogailu zuloak, kartelak, akabera apaingarriak eta abar) gainditu ezin dituzten altuerak (itsasoaren mailarekiko), lursailaren edo objektu finkoen aldaketak (zutoinak, antenak, haize-sorgailuak –palak barne–, kartelak eta abar) eta bideen edo trenbideen galiboa”.

Gainera, zentro horrek adierazi zuen ezen, zortasun aeronautikoei buruzko araudiaren arabera, edozein eraikuntza edo instalazio (zutoinak, antenak, haize-sorgailuak –palak barne–) eraikitzeko beharrezko baliabideak (eraikuntzako garabiak eta antzekoak barne) edo landatzeko behar direnak egikaritzeko, Aire Segurtasunerako Estatuko Agentziak (AESA) aitzinetik hartu beharko duela horren aldeko erabakia.

Aurrekoa kontuan hartuta, aldatzeko espedienteari Logroño-Agoncilloko aireportuko zortasun aeronautikoen planoa gehitu behar zaio. Halaber, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarrien eraldaketaren udalez gaindiko proiektu sektorialek ukitzen dituzten lurzoruetarako araudiari artikulu hau gaineratu behar zaio:

5. artikulua Zortasun aeronautikoak.

Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren esparruaren zati bat Iruñeko aireportuari eta Logroño-Agoncillokoari dagozkien zortasun aeronautikoen eremuen barnean dago. UPSaren zortasun aeronautikoen planoan, aireportu horien zortasun aeronautikoak mugatzen dituzten azaleren maila lerroak irudikatzen dira, UPSari eragiten diotenak. Lerro horiek honako hauek zehazten dituzte: eraikinek (haien elementu guztiak barne, adibidez, antenak, tximistorratzak, tximiniak, aire girotuko ekipamenduak, igogailu zuloak, kartelak, akabera apaingarriak eta abar) gainditu ezin dituzten altuerak (itsasoaren mailarekiko), lursailaren edo objektu finkoen aldaketak (zutoinak, antenak, haize-sorgailuak –palak barne–, kartelak eta abar) eta bideen edo trenbideen galiboa.

Edozein eraikuntza edo instalazio (zutoinak, antenak, haize-sorgailuak –palak barne–, haiek eraikitzeko beharrezko baliabideak –eraikundako garabiak eta antzekoak barne–) edo landaketa egikaritzeko, baldin lurretik gora 100 metro baino gehiago altxatzen bada, Aire Segurtasunerako Estatuko Agentziak (AESA) aldez aurretik hartu beharko du erabakia aireko eragiketetako segurtasunean duen eraginari buruz.

III.8.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

2018ko apirilaren 9ko txostenean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak honako hau adierazi zuen:

A.–Jabari publiko hidraulikoa babesteari eta ur korronteen araubideari dagokienez, aldaketa horren ondorioz egon daitezkeen jarduketen alde egin zuen. Hala eta guztiz ere, azpimarratu zuen txosten horrek ez dakarrela berarekin jabari publiko hidraulikoan edo haren polizia-eremuan kokatutako jarduketetarako baimena ematerik eta, horrenbertzez, etorkizunean arroko erakunde horri berriz ere eskatu beharko zaiola aldaketa hau garatzen duten eraikuntza proiektuei buruzko baimena; horietarako, besteak beste, ibilguen lurpeko bidegurutzeetarako determinazioak gehitu zizkion. Azkenik, lursail batzuk urak har dezakeen alderdi batean daudenez, oroitarazi zuen komeni dela arriskuak aztertzea eta, ondorioz, neurri egokiak hartzea, babes zibilari buruzko legerian horretarako ezarritakoarekin bat etorriz; erakunde horrek ez du inguruabar horren ondoriozko etorkizuneko ukipenen erantzukizunik hartzen.

B.–Ur eskari berriei dagokienez, jakinarazi zuen aldaketan sartutako jarduketak, Allo eta Mendabiako mugarteetan kokatutakoak izan ezik, babestuta daudela funtsezko ezaugarriak aldatzeko 2015eko urriaren 29ko ebazpenean ezarritako jabari erreserban, alegia, Irati ibaiko urteko 117,011 hm³-ko erreserban, Itoizko urtegian, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko gainerako eremuen alde. Hala ere, adierazi zuten kontzesioaren titularrak, Nafarroako Ubideko ureztatzaileen elkarteak, ezaugarriak aldatzeko eskaera bete behar duela, eta dokumentazioa erantsi, azalera ureztagarri berria eta ureztaketa hori ahalbidetzen duten azpiegiturak deskribatzeko, bereziki jabari publiko hidraulikoaren gaineko ukipenari dagokionez. Eskaera horretan, Allo eta Mendabia barnean hartzeko eskatu beharko da.

C.–Lurzatiak metatzeko ondoko lanei dagokienez:

Ez da jabari publiko hidraulikoaren gaineko jarduketarik baimenduko ukitzen ahal diren ibilguen naturaltasuna galtzea badakar.

Jabari ondasun horiek preskribaezinak, enbargaezinak eta besterenezinak dira (Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 5. eta 6. artikuluak) eta, beraz, lurzatien berrantolamendu orotatik kanpo egon beharko dute.

Lurzatiak berrantolatzeko berezko lanek, jabari publiko hidraulikoan edo ibilgu publikoen polizia-eremuan kokatuta gelditzen direnek, arroko erakunde honen baimena eduki beharko dute.

D.–Erretenen eta ureztaketa ubideen bidegurutzeei dagokienez, oroitarazi zuen ezen eremu mugakideetan jarduketarik eginez gero titularraren aldeko txostena beharko dela, gerta daitekeelako lur horiek mugatzeren bat izatea erabilerei dagokienez.

Ondoren, 2018ko apirilaren 27an, ingurumenaren ikuspuntutik eta ur ingurunearen gainean egon daitezkeen ukipenei dagokienez, Konfederazioak jakinarazi zuen ingurumen eraginaren azterketa egokitzat jotzen duela, baldin eta ur ingurunea babesteko bertan ezarritako prebentziozko neurriak eta neurri zuzentzaileak betetzen badira eta proiektatutako jarduketak jarduketa eremuko ur ingurunean eta ibai ibilguei lotutako landaredian eta faunan izan dezakeen ukipena ahalik eta txikiena izateko beharrezko neurri guztiak hartzen badira, eremuko dinamika hidrologikoa nabarmenki aldatuko ez dela bermatzeko eta une oro azaleko eta lurpeko uren kalitatea ziurtatzeko asmoz.

Azken txosten horretan, Konfederazioak adierazi zuen jarduketa guztiek bateragarriak izan beharko dutela Konfederazio horrek edo Nafarroako Gobernuak aurreikusita dauzkan edo jada egin dituen jarduketekin, halakorik egonez gero, ibai espazioa eta bisoi europarraren habitata hobetzeko eremuan. Era berean, aldaketa garatzen duten proiektuetan eta obrak egikaritzean aintzat hartu behar diren neurri batzuk ezarri zituen, espezie inbaditzaileek ur masak infektatzeko etorkizuneko prozesuak saihesteko eta ibilguekiko bidegurutzeak eraikitzearen ondorioz egon daitezkeen ukipenek ahalik eta eragin txikiena dutela bermatzeko.

IV.–Amaierako dokumentua.

Azkenean baimentzen ahal diren jarduketak jasotzen dituen dokumentazioa eskuragarri eduki ahal izateko, 2019ko urtarrilaren 14an, sustatzaileari errekerimendua egin zitzaion “Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala (UPrS) eremu osagarriei dagokionez aldatzea” dokumenturako ekarpena aurkez zezan eta, batez ere, dokumentu horretako planoak, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2018ko apirilaren 9ko txostenarekin eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenaren determinazioekin bat etorriz; ebazpen horren bidez, aipatutako aldaketaren ingurumen eraginaren adierazpena egin zen.

2019ko martxoaren 26an, sustatzaileak eremuen mugaketa jasotzen duen planoa aurkeztu zuen, aipatutako txostenarekin eta ebazpenarekin bat datorrena, baita eremu ureztagarri bakoitzaren gutxi gorabeherako azalerak biltzen dituen taula bat ere. Planoak UPSko plano hauek ordezten ditu: “1. Eremu ureztagarria” eta “2. 1. faseko eremu ureztagarri osagarriak eta handitzearen ondoriozkoak. Amaierako hautaketa”.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen 2019ko martxoaren 13ko txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen gainean uztailaren 26ko 1/2017 Legegindako Errege Dekretuak onetsitako testu bateginean xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Aurkeztu diren alegazioak erabaki honen I. eranskinean azaldutako moduan ebaztea.

2. Onestea “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala” eremu osagarriei dagokienez aldatzeko espedientea; Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaindako Zuzendaritza Nagusia da sustatzailea, eta determinazio hauek ditu:

–Alloko eta Mendabiako mugarteetan kokatutako jarduketak kanpoan geratzen dira, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2018ko apirilaren 9ko txostenarekin bat etorriz. Hala badagokio, berriz ere tramitatu beharko dira kontzesioaren titularrak lortzen duenean jarduketa horiek Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren alde ezarritako jabari erreserban sartzea.

–Ureztalurretik kanpo gelditzen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenean adierazitako azalerak. Ebazpen haren bidez, aldaketa honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen.

–Hodien sarean ezarritako trazadurak ingurumen eraginaren adierazpenaren determinazioetara egokituko dira.

–Bide publikoak: eraikuntza proiektua idaztean eta dagozkion obrak gauzatzean, haien jarraitutasuna eta hasierako erabilera egoerara itzultzea ziurtatuko dira eta, ahal denean, trazadurak errespetatuko dira. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 112.2 artikuluaren arabera, ezarritako ureztaketa sareen edo azpiegituren elementuek, kanpora ateratzen direnek, 3 metroko zortasun-eremua errespetatu beharko dute, bide publikoen kanpoko bazterretik neurtuta.

–Altxonbideak: jarduketaren sistematika bide publikoetakoaren antzekoa izanen da, nahiz eraikuntza proiektuak arlo honetan eskumena duen organoaren aginduzko txostena beharko duen.

–Bide sarea: errepideetako zelaitze-lanen eremuari, haien eremu funtzionalei, zerbitzu eta babes eremuei eta errepidearen eta eraikuntza lerroaren arteko eremuari eragiten dieten eraikuntza proiektuek Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren baimena eduki beharko dute.

–Gasbideak, oliobideak, linea elektrikoak eta telekomunikazio lineak: horien zortasun eta trazadurak kontuan hartuko dira eraikuntza proiektuak prestatzeko eta dagozkien obrak gauzatzeko. Alabaina, dagozkien operadoreek aipatutako proiektuei buruzko txostena egin beharko dute.

–Ibai ibilguak: ibai ibilguen polizia-eremuan egiten diren obretarako beharrezkoa izanen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena.

–Ondare arkeologikoa: Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak dagokion eraikuntza proiektuari buruzko txostena egin beharko du.

3. Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko azaroaren 29ko txostenaren arabera, aldatzeko dokumentuari Logroño-Agoncilloko aireportuko zortasun aeronautikoen planoa, aipatutako txostenari erantsitakoa, gehitzen zaio. Halaber, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarrien udalez gaindiko proiektu sektorialek ukitzen dituzten lurzoruetarako araudiari artikulu hau gaineratzen zaio:

“5. artikulua. Zortasun aeronautikoak.

Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren eremuaren zati bat Iruñeko aireportuari eta Logroño-Agoncillokoari dagozkien zortasun aeronautikoen eremuen barnean dago. UPSaren zortasun aeronautikoen planoan, aireportu horien zortasun aeronautikoak mugatzen dituzten azaleren maila lerroak irudikatzen dira, UPSari eragiten diotenak. Lerro horiek honako hauek zehazten dituzte: eraikinek (haien elementu guztiak barne, adibidez, antenak, tximistorratzak, tximiniak, aire girotuko ekipamenduak, igogailu zuloak, kartelak, akabera apaingarriak eta abar) gainditu ezin dituzten altuerak (itsasoaren mailarekiko), lursailaren edo objektu finkoen aldaketak (zutoinak, antenak, haize-sorgailuak –palak barne–, kartelak eta abar) eta bideen edo trenbideen galiboa.

Edozein eraikuntza edo instalazio (zutoinak, antenak, haize-sorgailuak –palak barne–, haiek eraikitzeko beharrezko baliabideak –eraikuntzako garabiak eta antzekoak barne–) edo landaketa egikaritzeko, baldin lurretik gora 100 metro baino gehiago altxatzen bada, Aire Segurtasunerako Estatuko Agentziak (AESA) aldez aurretik hartu beharko du erabakia aireko eragiketetako segurtasunean duen eraginari buruz”.

4. Espedientean dauden sektoreko txostenetan eta ingurumen eraginaren adierazpenean xedatutakoaren arabera garatu eta gauzatuko da proiektua.

5. Obrek bertze azpiegitura eta elementu batzuetan (errepideak, ibilgu publikoetako polizia-eremua edo bertze batzuk) sor ditzaketen ukipenei dagokienez, sustatzaileari oroitaraztea kasuan kasuko arloko organo eskudunen baimen guztiak eskuratu beharko dituela.

6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Erabaki honen berri ematea Babes Zibilerako Zerbitzuari (Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari), Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari (Garapen Ekonomikorako Departamentuari), Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari (Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari), Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalari eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari).

8. Erabaki hau Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Alloko, Andosillako, Cárcarreko, Faltzesko, Funesko, Leringo, Lodosako, Mendabiako, Azkoiengo eta Sesmako udalei, sustatzaileari eta alegatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea, halaber, erabaki honek administrazio bidea amaitu duela eta haren kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, erabakia argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Dena den, administrazio publikoek aurretiko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, María José Beaumont Aristu.

I. ERANSKINA

ALEGAZIO ZENBAKIA

ERREGISTROA

JASO DEN EGUNA

ALEGATZAILEA

HONAKO HAU ORDEZKATUZ

1

675927

2017/10/27

Berbintzanako Udala

2

687241

2017/11/02

Jesús Martínez García

3

710533

2017/11/13

José Ramón Morta Ortiz

4

708358

2017/11/10

Manuel San Miguel Ordóñez

5

712716

2017/11/13

Cayo Martínez Sáinz

6

712716

2017/11/13

Amaya Suberviola Suberviola

7

712716

2017/11/13

Carlos Teófilo Sagredo Sainz

8

712716

2017/11/13

M.ª Dolores Sáinz Campos

9

712716

2017/11/13

Pedro M.ª Rupérez González

10

712716

2017/11/13

Juan Antonio Salcedo Ruiz

11

712716

2017/11/13

Miguel Sádaba Miranda

12

712716

2017/11/13

Javier Sádaba Sáinz

13

712716

2017/11/13

Javier Romero Verano

14

712716

2017/11/13

Miguel Romero Subero

15

712716

2017/11/13

Miguel Ángel Romero Verano

16

712716

2017/11/13

Martín Sádaba Elvira

17

712716

2017/11/13

José Antonio Díaz García

18

712716

2017/11/13

Luis Sagredo Samanes

19

712716

2017/11/13

Antonia Sáinz López

20

712716

2017/11/13

Jesús Rodríguez Berrio

21

712716

2017/11/13

Ángel Sainz Ruiz

22

712716

2017/11/13

Javier Sagredo García

23

712716

2017/11/13

José Antonio Suberviola Mateo

24

712716

2017/11/13

María Asunción Rupérez Verano

25

712644

2017/11/13

Oteitzako Udala

26

712688

2007/11/13

Barón de Ley

27

712688

2007/11/13

Mendabiako Udala

28

712688

2007/11/13

Enrique González Ochoa

29

712688

2007/11/13

M.ª del Pilar Zurita Sáenz de Navarrete

30

712688

2007/11/13

Bailengua, S.L.

31

712688

2007/11/13

Jorge González Sáinz

32

712688

2007/11/13

Teófilo Aramendía Albero

33

712688

2007/11/13

M.ª Inmaculada Esparza Izal

34

712688

2007/11/13

Fco. Javier Aramendía Mtnez. de Espronceda

35

712688

2007/11/13

M.ª Jesús Mtnez. de Espronceda Marquínez

36

712688

2007/11/13

Justo Alcalde Arroniz

37

712688

2007/11/13

Miguel Alegria Verano

38

712688

2007/11/13

José Isidoro Alegria Verano

39

712688

2007/11/13

Juan José Aramendía Albero

40

712688

2007/11/13

Ángel Aramendía Albero

41

712688

2007/11/13

Javier Merino Sesma

42

712688

2007/11/13

José Luis Hermoso de Mendoza Merino

43

712688

2007/11/13

M.ª Luisa Hermoso de Mendoza Merino

44

712688

2007/11/13

M.ª Asunción Garde Baztan

45

712688

2007/11/13

M.ª Lidia Suberviola Elvira

46

712688

2007/11/13

Antonio Martínez González

47

712688

2007/11/13

Pilar González Suberviola

48

712688

2007/11/13

Sara Suberviola Ripa

49

712688

2007/11/13

Amaya Suberviola Suberviola

50

712688

2007/11/13

Tomás Martínez Sáinz

51

712688

2007/11/13

José Luis Sagredo Elvira

52

712688

2007/11/13

Ángel Rupérez Mtnez. de Espronceda

53

712688

2007/11/13

Pedro Ramón Mtnez. de Espronceda González

54

712688

2007/11/13

José Luis Rupérez Verano

55

712688

2007/11/13

Carlos Teófilo Sagredo Sainz

56

712688

2007/11/13

M.ª Carmen Sagredo Elvira

57

712688

2007/11/13

Miguel Ángel Martínez Sancho

58

712688

2007/11/13

Pablo Martínez Verano

59

712688

2007/11/13

Gloria Aragón Fernández

60

712688

2007/11/13

Trinidad Ripa Sáinz

61

712688

2007/11/13

Carmen Ascensión Alcalde Ibáñez

62

712688

2007/11/13

José Antonio Suberviola Mateo

63

712688

2007/11/13

Emilio Araoz Sagredo

64

712688

2007/11/13

Rosario García Subero

65

712688

2007/11/13

Gloria Elvira Díaz

66

712688

2007/11/13

Fernando Elvira Celarain

67

712688

2007/11/13

Jesús Javier Fernández de Piérola Martínez-Olcoz

68

712688

2007/11/13

Esther Martínez Osés

69

712688

2007/11/13

Juan Cordovín Ripa

70

710371

2007/11/13

Fco. Javier Añorbe Alonso

Agrícola Forestal Añorbe, S.L.

71

710951

2007/11/13

Ildelfonso Amatriain Lorente

Amatrian Lorente ENS (449 zenbakia)

72

682898

2017/10/31

Juan Carlos Fernández Rodero

Ablitasko ureztatzaileen elkartea

Patricio Serrano Andrés

Barillasko ureztatzaileen elkartea

Alberto Alfaro Calvo

Cascanteko ureztatzaileen elkartea

Ángel García Andrés

Cintruénigoko La Navako eta Alhamako ureztatzaileen elkartea

Fermín Arnedo Jiménez

Corellako ureztatzaileen elkartea

Adrián Aliaga Moreno

Fiteroko ureztatzaileen elkartea

Eduardo Jarauta Jarauta

Monteagudoko ureztatzaileen elkartea

73

11897

2017/01/11

José Miguel Pagola López

74

714634

2017/11/14

José Miguel Pagola López

74

714634

2017/11/14

Ana Isabel Lipúzcoa Tres

74

714634

2017/11/14

Marino Monasterio Sarasa

74

714634

2017/11/14

José Manuel Esparza Tres

75

743719

2017/11/24

Jesús María Lekuona Sánchez

Luis Arrieta eta Lombornoko (Andosilla) bertze jabe batzuk

76

740953

2017/11/23

Cayo Martínez Sáinz

77

778276

2017/12/13

Jesús Martínez García

78

803788

2017/12/22

Luis Arrieta del Valle

79

813776

2017/12/28

SEO/BirdLife

80

15542

2018/01/10

Elena Fernández de Piérola Urbiola

I.1.–1. alegazio idazkia.

Laburpena:

Berbintzanako Udalak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio eremu ureztagarriaren perimetroa berriro azter dezala, zehazki, San Gil mugarteko abifaunaren eragin eremun, Berbintzanako 5. poligonoko 490., 491., 492., 494., 495., 496., 500. eta 505. lurzatietan, eta horiek eremu ureztagarriaren barnean har ditzala, handitze hori aipatutako espezieen presentziarekin bateragarria dela uste duelako. Udal horrek konpromisoa hartzen du teknikarien ustez hegazti eta espezie babestuak kontserbatzeko eta babesteko egokiak diren finketan basoberritze lanak egiteko.

Erantzuna:

Jo bedi Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenera. Haren bidez, aldaketa honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen.

I.2.–2. eta 77. alegazio idazkiak.

Laburpena:

Alegatzailearen ustez, “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea eremu osagarriei dagokienez handitzeko UPSaren aldaketaren” bidez, babestu beharreko lurzoru urbanizaezinen sailkapena aldatu edo ezabatzen da, eta horrek estatuko eta foru aldundiko zenbait lege urratzen ditu, baita lege orokor eta sektorial batzuk ere.

Era berean, haren aburuz, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren aginduzko txostena, jabari publiko hidraulikoari buruzkoa, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena falta dira.

Interesdunaren iritziz, “UPSaren eremuko lurzoru urbanizaezin mota bakarrak UPSaren araudiak zehazten dituenak dira”, eta Udalez gaindiko Proiektu Sektorialak ez dira gai haien mugaketa eremuko lurzoruak sailkatzeko.

Aurreko guztia kontuan hartuta, eskatzen du jatorrizko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zuen erabakia deuseztatzeko.

Erantzuna:

Oro har babestu beharreko lurzoru urbanizaezinen eta, zehazki, Azkoiengo udalerrikoen sailkapena ezabatzeari dagokionez, aipatu behar da ez Udalez gaindiko Proiektu Sektorialak ez orain aztergai dugun aldaketak ez dutela aldatzen horrek ukitzen dituen lurzoruen sailkapena, hau da, lurzoru urbanizaezinen sailkapenari eusten diote. Tresna horiek, lurzoru horiei hirigintza araubideak ezartzeko helburuarekin, babestu beharreko kategoria ematen diete, ustiapen naturalaren, ureztaluren eta azpiegituretarako lurzoruen azpikategoriekin.

Horixe ezartzen du Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Arauak; hain zuzen, Udalez gaindiko Plan Sektorialei soilik lurzorua sailkatzeko ahalmena ematen dien arren, 44.2.f) artikuluan ezartzen du Udalez gaindiko Plan Sektorialek proiektuaren esparruan lurzoruaren erabilera eta babesa arautzeko araudia eta haren justifikazioa jasoko dituztela.

Era berean, azpimarratu behar da ezen, lursail baten gainean, babestu beharreko lurzoru urbanizaezinaren azpikategorien artean bera babesteko behar diren guztiak elkarretaratzen ahal ahal direla. Horregatik, UPSak ezartzen dituen azpikategoriek, edo orain aztergai dugun aldaketak, ez dituzte aldatzen babestu beharreko lurzoruaren gainerako azpikategorien artean ukitutako lursailetan egoten ahal diren gainerakoak, ezta aldaketei lotutako hirigintza araubideek ere.

Erranak erran, aztergai dugun aldaketan, jarduketek ukitutako lurzoru urbanizaezinaren kategoriak eta azpikategoriak zerrendatzen dira eta azaltzen da proposamena bateragarria dela hirigintzan indarrean dauden udal planeamenduekin eta aplikatu beharreko araudi orokor eta sektorialarekin, eta,berriz, koherentea dela Lurralde Antolamenduko 4. eta 5. Planekin.

Alegatutako txosten sektorialak espedientean jasota daude eta txosten honen III. apartatuan (Txostenak) laburbildu dira.

I.3.–3. alegazio idazkia (Azkoien-El Raso).

Laburpena:

Interesdunak eskatzen du Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarri osagarrien proiektuaren barnean hartzeko bere jabetzako lurzati hauek: Azkoiengo 6. poligonoko 62. eta 214. lurzatiak, 7. poligonoko 46. lurzatia eta 8. poligonoko 1., 2., 3. eta 5. lurzatiak.

Erantzuna:

Jo bedi Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenera. Haren bidez, aldaketa honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen.

I.4.–4. alegazio idazkia (Ega-6-Andosillaren ondoan).

Laburpena:

Interesdunak eskatzen du haren jabetzako lurzati batzuk eremu ureztagarri gisa barne hartzeko; izan ere, haren ustez, ez dira bateraezinak Nafarroako estepako abifauna kontserbatzeko garrantzitsuak diren eremuekin (Andosillako 11. poligonoko 707. lurzatia, 720. lurzatiko 2. esparrua, 730. lurzatiko 3. eta 5. esparruak, 731. lurzatiko 2. esparrua, 736. lurzatiko 1. esparrua, 737. lurzatiko 3. esparrua eta 740. lurzatiko 2. esparrua). Eskaera oinarritzen du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 000367/2017 epaian, zeinak baiesten baitu aipatutako lurzatietan sute ahoak instalatzeko proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimenerako eskubidea, ez dagoelako balio oso altuko Nafarroako estepako hegaztiendako intereseko eremuari buruzko azterketa serio edo funtsaturik edo ingurumen araurik ukapena justifikatzen duenik.

Era berean, eta aurreko epaian oinarrituta, alegatzaileak uste du arrazoi aski dela Leringo udal-mugarteko 7. poligonoko 128., 135., 140. eta 141. lurzatiak barnean hartzeko, aurrekoen mugakideak baitira.

Gainera, interesdunaren aburuz, Andosillako 11. poligonoko 701., 732., 734., 713., 744. eta 749. lurzatiak barnean hartu behar dira, mahastiak landatzeko eskubideak dauzkatelako 2017. eta 2018. urteetarako.

Erantzuna:

Jo bedi Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenera. Haren bidez, aldaketa honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen.

I.5.–5., 26., 31., 63., 65. eta 66. alegazio idazkiak (ARCA1F Mendabia-Beraza).

Laburpena:

Alegatzaileek Nafarroako Gobernuari eskatzen diote Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarri osagarrien proiektuaren barnean hartzeko lurzati hauek: Mendabiako udal-mugarteko 8. poligonoko 134., 136., 138., 139., 170. eta 172. lurzatiak eta Mendabiako udal-mugarteko 12. poligonoko 841., 843. eta 838. lurzatiak.

Erantzuna:

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2018ko apirilaren 9ko txostenaren arabera, Alloko eta Mendabiako mugarteetan kokaturiko jarduketak kanpoan geratzen dira eta, hala badagokio, berriz tramitatu beharko dira kontzesioaren titularrak lortzen duenean jarduketa horiek Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren alde ezarritako jabari erreserban sartzea.

Erranak erran, aurreko laburpenean zerrendatutako lurzatiak ureztalur bihurtzeko eskaerak ezin dira onartzen, bakanduta daudelako, tarte ureztagarritik urrun. Hartara, ez dute betetzen trinkotasunaren irizpidea, kostuen ekonomia dela-eta eremu ureztagarri guztiei eskatu beharrekoa.

I.6.–6., 26., 27., 28., 32., 33., 34., 36., 39., 40., 41., 42., 43., 51., 55., 56., 57., 58., 59., 60., 61., 62., 64., 67., 68. eta 69. alegazio idazkiak (ARCA1F Mendabia-Beraza).

Laburpena:

Alegatzaileek Nafarroako Gobernuari eskatzen diote Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarri osagarrien proiektuan lurzati hauek barne hartzeko: Mendabiako udal-mugarteko 8. poligonoko 67., 73., 188., 189. eta 191. lurzatiak, Mendabiako udal-mugarteko 9. poligonoko 1131., 1135., 1146., 1147., 1150., 1151., 1152., 1153., 1157. eta 1161. lurzatiak, Mendabiako udal-mugarteko 11. poligonoko 726., 730., 731., 732. eta 733. lurzatiak, Mendabiako udal-mugarteko 12. poligonoko 664., 667., 668., 671., 832., 833., 836., 837., 839., 856. eta 858. lurzatiak eta Mendabiako udal-mugarteko 15. poligonoko 685. eta 689. lurzatiak.

Erantzuna:

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2018ko apirilaren 9ko txostenaren arabera, Alloko eta Mendabiako mugarteetan kokaturiko jarduketak kanpoan geratzen dira eta, hala badagokio, berriz tramitatu beharko dira kontzesioaren titularrak lortzen duenean jarduketa horiek Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren alde ezarritako jabari erreserban sartzea.

Erranak erran, aurreko laburpenean zerrendatutako lurzatiak ureztalur bihurtzeko eskaerak ezin dira onartu, presiozko indargarria eskatuko lukeen kota batean daudelako eta kontu hori ez delako alderdi honetarako planteatzen.

8. poligonoko 191. lurzatiak, 9. poligonoko 1136. lurzatiak eta 12. poligonoko 858. lurzatiak ureztaketa kotaren azpian dauden zenbait azalera dauzkate, baina, haien tamaina txikia edo morfologia dela eta, ezin dira eremu ureztagarriaren barnean hartu.

I.7.–7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20., 21., 22., 23., 24., 76. eta 80. alegazio idazkiak (ARCA1F Mendabia-Beraza).

Laburpena:

Alegatzaileek Nafarroako Gobernuari eskatu diote lurzati hauek Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarri osagarrien proiektuaren barnean hartzeko: Mendabiako udal-mugarteko 10. poligonoko 920., 925., 935., 945., 946., 948., 961., 964., 965., 999., 1031., 1044. eta 1045. lurzatiak, Mendabiako udal-mugarteko 11. poligonoko 714., 715., 724., 725., 739., 742., 743., 744. eta 745. lurzatiak eta Mendabiako udal-mugarteko 15. poligonoko 706., 709., 713. eta 716. lurzatiak.

Erantzuna:

Jo bedi Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenera. Haren bidez, aldaketa honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen.

Erranak erran, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2018ko apirilaren 9ko txostenaren arabera, Alloko eta Mendabiako mugarteetan kokaturiko jarduketak kanpoan gelditzen dira eta, hala badagokio, berriz tramitatu beharko dira kontzesioaren titularrak lortzen duenean jarduketa horiek Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren alde ezarritako jabari erreserban sartzea.

I.8.–25. alegazio idazkia.

Laburpena:

Oteitzako Udalak eskatzen du “eremu ureztagarriaren mugaketa berria” egin dadin, barnean har ditzan bateraezintasuna dela-eta Nafarroako estepako abifauna kontserbatzeko garrantzitsuak diren eremuetatik kanpora utzitako Oteitzako lehorreko lurrak, kontuan hartuta Jesús M.ª Lekuona jaunaren 2017ko irailaren azterketatik ondorioztatzen diren baldintzak, eremu horien babesa etorkizuneko ureztalurarekin bateragarri egitekoak, eta INTIAren 2017ko azaroaren 7ko txostenean ezarritako ondore ekonomikoen arabera.

Erantzuna:

Ingurumen eraginaren adierazpenean azaltzen denez, eremu hori analizatu eta gero, egiaztatu da proiektuan barnean hartzeko eskatu diren lurzati guztiak Hego Baigorriko ingurunea izeneko NEAKGEan daudela; horrek kategoria altua dauka.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren 2016ko ekainaren 2ko txostenean hau adierazten da: ““Ipar Baigorriko ingurunea” izeneko estepako abifaunarendako intereseko eremua alda daiteke, baldin eta jatorrizko azalerari eusten bazaio eta emaitzazko eremuaren barruan habitata hobetzeko neurriak ezartzen badira, eremuan estepako abifauna hartzeko gaitasuna areagotu dadin”. Horretan oinarrituta, Oteitzako Udalak, Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu osagarrien proiektuari zegokion alegazio aldian, proposamen bat aurkeztu zuen aipatutako eremun ureztalura ezartzeko aukerak estepako abifaunan sortuko lukeen ukipena konpentsatzeko.

Alegazioa aztertutakoan, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak, 2018ko apirilaren 13an, konpentsatzeko proposamen hori onargarria dela jakinarazi zuen; izan ere, egia da habitata hobetzeko neurriak, eremuan oro har estepako abifauna hartzeko gaitasuna areagotzen dutenak, ezartzen dituela. Hala ere, alegazioa ezin da ingurumen eraginaren adierazpenean aintzat hartu, bidezkoak diren tramiteak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaindako Zuzendaritza Nagusian egin beharko direlako.

UPSari azalera gehitzeko alegazioa ezin da onartu harik eta Oteitzako Udalak herri-lurrei lotutako bidezko tramiteak egiten dituen arte, aurkeztutako konpentsatzeko neurriak aplikatzeko helburuarekin.

I.9.–26., 27., 29., 30., 34., 35., 37., 38., 44., 45., 46., 47., 48., 49., 50., 51., 52., 53. eta 54. alegazio idazkiak (ARCA1F Mendabia-Beraza).

Laburpena:

Barón de Ley enpresa taldeak eskatzen du Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarri osagarrien proiektuaren barnean hartzeko Mendabiako udal-mugarteko 9. poligonoko 1048. lurzatia.

Bestalde, Mendabiako Udalak eskatzen du Mendabiako udal-mugarteko 12. poligonoko 835. eta 857. lurzatiak barne hartzeko.

Eremu horri buruzko bertze alegazio idazkiek lurzati hauek barnean hartzeko eskatzen dute: Mendabiako udal-mugarteko 9. poligonoko 8., 118., 1137., 1145., 1148., 1149., 1164., 1191., 1192., 1193., 1197., 1201., 1202., 1204., 1205., 1212., 1214. eta 1215 lurzatiak.

Erantzuna:

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2018ko apirilaren 9ko txostenaren arabera, Alloko eta Mendabiako mugarteetan kokaturiko jarduketak kanpoan gelditzen dira eta, hala badagokio, berriz ere tramitatu beharko dira kontzesioaren titularrak lortzen duenean jarduketa horiek Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren alde ezarritako jabari erreserban sartzea.

Erranak erran, 9. poligonoko 1048. lurzatia badago eremu ureztagarriaren barnean; beraz, eskaera hori ez da beharrezkoa. Gainera, 835. eta 857. lurzatien zati bat presio naturalaren bidezko ureztaketaren kuotaren gainean dago, eta bertze zati bat, aldiz, kuota horren azpian. Kuota horren gainean dauden zatiei dagokienez, eskaerak ezin dira onartu, presiozko indargarria eskatuko lukeen kota batean daudelako eta kontu hori ez delako eremu horretarako planteatzen. Halaber, 835. eta 857. lurzatien bertze zatiak, ureztaketa kuotaren azpian daudenak, eta alegazio honek hizpide dituen gainerako lurzatiak xeheki aztertuko dira, haien aukera edafikoak eta lurzatiak berrantolatzeko aukerak arakatuz eta eskaerak behin-behinekoz aintzat hartuz, presio naturalaren bidezko ureztaketarako bide ematen duten heinean, baldin eta gehieneko azalera ureztagarriak ez baditu gainditzen proiektu osorako kontzesioa bitartez ezarritako ur zuzkidurak eta ulertzen bada baldintza berberetan lehentasuna izanen dutela adar handiekiko hurbiltasunak, eremu ureztagarriaren trinkotasun handiagoak eta kostu energetiko txikiagoek.

Azkenik, bidezkoa da adieraztea 1137. eta 1164. lurzatiak eremu ureztagarriaren hegoaldeko zatia zeharkatzen duen amildegi baten luzera osoan daudela; horko lurzoruak ibarbide zabaletako hondoetan garatuta daude, pixka bat gaziak diren tuparri igeltsudunen gainean, tuparri igeltsudunen gaineko metaketa magaletan eta terraza hondarren batean.

I.10.–70. alegazio idazkia (ARCA1F, Ega-6-Andosillaren ondoan).

Laburpena:

Francisco Javier Añorbe Alonso jaunak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarri osagarrien proiektuaren barnean hartzeko Andosillako 8. poligonoko 308. eta 600. lurzatiak. Era berean, eskatzen du eremu horren barnean hartzeko Azkoiengo 7. poligonoko 12. lurzatia, aurrekoen mugakidea delako. Eremu horretan, baina iparraldeko zatian, Leringo 7. poligonoko 122. eta 125. lurzatiak ere barnean hartzeko eskatzen du; badaukate ur kontzesioa, Usongo alderditik hagitz hurbil daude fisikoki, eta, haren ustez, aski litzateke uraren jatorria aldatzea. Alegatutako 5 lurzatien azalera, guztira, 33,24 ha dira.

Erantzuna:

Jo bedi Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenera. Haren bidez, aldaketa honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen.

Andosillako 8. poligonoko 600. lurzatiari dagokionez, Estellerriko Erriberako Igeltsuak izeneko kontserbazio bereziko eremuaren edo NEAKGEren batean ez dagoenez, “Ega 6aren ondoan” delako eremuko lurzatiak berrantolatzeko prozesuan sartuko da, eta han aztertuko da zehatzago ureztatzeko aukerarik badagoen.

I.11.–70. alegazio idazkia (Azkoien-El Raso).

Laburpena:

Francisco Javier Añorbe Alonso jaunak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarri osagarrien proiektuaren barnean hartzeko lurzati hauek: Azkoiengo 7. poligonoko 34., 35., 45., 40. eta 50. lurzatiak eta 6. poligonoko 47. lurzatia.

Erantzuna:

Jo bedi Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenera. Haren bidez, aldaketa honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen.

I.12.–71. alegazio idazkia (ARCA1F, Ega-6-Andosillaren ondoan).

Laburpena:

Ildefonso Amatriain Lorente jaunak eskatzen du Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarri osagarrien proiektuaren barnean hartzeko lurzati hauek: 8. poligonoko 580. eta 598. lurzatiak, 9. poligonoko 537. lurzatia eta 11. poligonoko 744., 760., 771. eta 791. lurzatiak. Guztira 39,6 ha-ko azalera dute.

Erantzuna:

Jo bedi Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenera. Haren bidez, aldaketa honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen.

Andosillako 8. poligonoko 580. eta 598. lurzatiei eta 9. poligonoko 537. lurzatiari dagokienez, ez daude Estellerriko Erriberako Igeltsuak izeneko kontserbazio bereziko eremuaren edo NEAKGEren batean; “Ega 6aren ondoan” delako eremuko lurzatiak berrantolatzeko prozesuan sartuko dira, eta han aztertuko da zehatzago ureztatzeko aukerarik badagoen.

I.13.–72. alegazio idazkia.

Laburpena:

Ablitasko, Barillasko, Cascanteko, Cintruénigoko La Navako eta Alhamako, Corellako, Fiteroko eta Monteagudoko ureztatzaileen elkarteek, Nafarroako Ubidearen 2. fasean kokaturikoek, kezka adierazten dute aldaketa egiteko espediente honen tramitazioa dela eta; izan ere, ureztatzaileen elkarte horiek Nafarroako Ubidea etorriko zelako itxaropena zeukaten, baina, alde batetik, komunikabideetako albisteek eta iruzkinek nahasmendua eta mesfidantza sortu dizkiete eta, bestetik, uste dute proiektu hau onesteak 1. fasea handitzean zeuden hektarea ureztagarrien kopurua handitzea dakarrela eta horrek haien azalera ureztagarria edo zuzkidura azalera txikiagotzea ekarriko liekeela.

Horregatik guztiagatik, eskatzen dute:

–Nafarroako Ubidearen 2. fasean, gutxienez, 21.522 hektarearen ureztaketa bermatzea, esleitutako emarien zuzkidurarekin.

–Lurpeko hodia proiektatzen bada, etorkizunean zenbait eremu sartzea ahalbidetu dadila, hain zuzen, kota jakin batean egoteagatik (horren ondorioz bideraezinak zirelako) lehen kendu zirenak.

–“Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko” UPSaren aldaketa, eremu osagarri izeneko 3.008 hektarea ureztagarri gehitzea ezartzen duena, bertan behera geldi dadila.

Erantzuna:

UPSa Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarrien esparrua aldatzeko beharrezko tramitazioa da, baina ez da eremu ureztagarrian sartzen diren azalerak zehazteko tresna. Nafarroak eta Estatuak Nafarroako Ubidea eta haren eremu ureztagarriak eraikitzeko sinatutako hitzarmenaren esparruan hartu behar da horretarako erabakia; gero Ebroko Plan Hidrologikoaren neurrien programan jasoko da.

I.14.–73. eta 74. alegazio idazkiak (ARCA1F, Ega-6-Andosillaren ondoan).

Laburpena:

José Miguel Pagola López jaunak eskatzen du 851., 852., 853., 842., 838., 839., 820., 828. eta 821. lurzatiak proiektuaren barnean hartzeko (guztira 1,08 ha-ko azalera dute), bere ustez uraren kalitatea hobetzea, argindar gastuak murriztea eta lehiakortasuna hobetzea ekarriko lukeelako.

Erantzuna:

Lurzati horiek ustiategi bakarra osatzen dute, Andosillako ureztaketa tradizionalean daude eta laborantza babesturako (berotegietarako) xedatuta daude. Hortaz, Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarri osagarrien proiektuan deskribatutako eremu ureztagarritik kanpo daude. Ez da jarduketarik ezarri Andosillako ureztaketa tradizionalean; hortaz, eskaera ezin izanen da onartu.

I.15.–75. eta 78. alegazio idazkiak (ARCA1F Lomborno-Andosilla).

Laburpena:

Luis Arrieta Del Valle jaunak eta Lombornoko bertze jabe batzuek Andosillako Lombornoko eremuri buruzko ingurumen txosten bat aurkezten dute eta eskatzen dute Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarri osagarrien proiektuaren barnean lurzati hauek hartzeko: 1. poligonoko 1354., 1350., 1331., 1353., 1365., 1367., 1176., 1361., 1360., 1479., 1359., 1368., 1335., 1332., 1334., 1333., 1363., 1377., 1378., 1330., 1366., 1495. lurzatiak eta 5. poligonoko 1155., 842., 1160. eta 1157. lurzatiak. Eskatutako azalera 55,50 ha dira.

Erantzuna:

Jo bedi Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenera. Haren bidez, aldaketa honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen.

I.16.–79. alegazio idazkia. Sociedad Española de Ornitología.

Laburpena:

Asunción Ruiz Guijosa andreak, Sociedad Española de Ornitología (SEO/BirdLife) ordezkatuz, alegazio hauek egiten ditu:

–Desegokia da besorako mahastiak ezartzeko baimena ematea estepako hegaztientzat garrantzitsuak diren eremuetan, baita mahasti horietarako ureztaketarako sarbidea ematea ere. Gainera, adierazten du ez dela komenigarria Estellerriko Erriberako Igeltsuak izeneko eremu eta Baigorrana-Usongo NEAKGEa sartzea alegazioak xede duen UPSan. Haren aburuz, eremu horretako finka batzuetan ez da modu zuzenean eman ureztaketarako ingurumen ukipenetarako baimena; izan ere, haren ingurumen baldintzengatik, horri buruzko ingurumen eraginaren ebaluazioa egin behar zen.

–Proiektua bateraezina da Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren helburuekin eta bertan hartutako konpromisoekin.

–Ingurumen eraginaren azterketak ez du ebaluatzen NUaren 1. fasea handitzeak uren kutsadura dela-eta lurpeko ur masetan izan litzakeen eraginak eta ondorioak.

Hori horrela, hau eskatzen du:

–UPSak errespetatzea NEAKGEa eta Natura 2000 Sareko eremu babestuak, estepako hegaztiak dauzkatenak; horretarako, besorako mahastiak landatzeko eta ureztatzeko baimena kendu beharko da.

–NEAKGEa eta Natura 2000 Sareko espazioak okupatzen dituzten eta mahastiak inausketa biribilaren bidez besorako landaketa bihurtu nahi dituzten edo lehorreko lurrak dauzkaten finkak ureztalur bihurtu nahi dituzten proiektu guztiei buruzko ingurumen eraginaren ebaluazioa egin behar izatea.

–Nafarroako Gobernuak, estepako eremuetan zurezko landaketak baimendu baino lehen, laborantza horiek eta estepako hegaztien kontserbazio egoera egokia bateragarri egiteko arauak ematen dituzten azterketak egin behar izatea.

Erantzuna:

Jo bedi Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 998E/2018 Ebazpenera. Haren bidez, aldaketa honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen.

Iragarkiaren kodea: F1904351