Iragarkia
94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
211/2019 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta 1. modalitateko Lanbide Lantegiak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia 2019-2020 ikasturterako.
Ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta 1. modalitateko Lanbide Lantegiak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren oinarriak onetsi ziren. Haren 2. oinarriaren 3. atalean ezartzen den moduan, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez finkatuko dira ikasturte bakoitzerako prozesuaren jarraibideak eta datak, baita prozesua garatzeko beste alderdi batzuk ere.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta beste alderdi batzuk onestea 2019-2020 ikasturterako. Hori guztia ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan dago jasota.
2. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2019ko apirilaren 23an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
1. ERANSKINA
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan
onartzeko prozeduraren jarraibideak
Ikaspostua eskatzea.
1. Eskatzaile bakoitzak inskripzio eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere sei aukera dakartzala, lehenespen-ordenaren arabera zehaztuta. Inskripzio eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea” tramiteen fitxan, helbide honetan:
http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6969/Oinarrizko-Lanbide-Heziketan-izena-ematea
2. Inskripzio eskabidea aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 27tik 31ra bitartekoa da (14:00ak arte).
3. Lehenik aukeratutako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da inskripzio eskabidea.
Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.
4. Inskripzio eskabidean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak hautatzen ahal dira soilik, edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak, betiere irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak betetzen badira. Gehienez ere 6 aukera hauta daitezke.
5. Horretarako, aurkezten den inskripzio eskabidean gehienez ere 6 aukera adierazi beharko dira, lehenespen-ordenaren arabera zehaztuak. Aukera bakoitzean, zikloa edo lantegia, ikastetxea edo erakundea eta hizkuntza agertu behar dira beti.
6. Onarpen prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, inskripzio eskabidea aurkeztu ondoren inskripzioa berresten dutenek, “Inskripzioa berrestea. Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” izeneko oinarrian ezarritakoarekin bat.
7. Ezin da eskabide bat aurkeztu Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta beste bat Lanbide Lantegietarako. Izena emateko eskabide bat baino gehiago aurkezten bada Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta/edo Lanbide Lantegietarako, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.
8. Inskripzio eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.
9. Inskripzio eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek nahitaez bete beharko dute aurreikusitako errepikatzaile kopurua, EDUCA kudeaketa sistemako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” izeneko atalean, Hezkuntza Departamentuak zehazten dituen egunetan eta hark emandako jarraibideen arabera.
Ikasle adingabeak inskripzio eskabideak aurkeztea, eta banantze eta dibortzio kasuetan nola jokatu.
1. Ikasle adingabeak inskripzio eskabideak eta banantze eta dibortzio kasuetakoak baliagarriak eta eraginkorrak izateko, baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:
–Inskripzio eskabidean bi gurasoen sinadura agertzea.
–Inskripzio eskabidean guraso bakar baten sinadura agertzea, laukitxo hau markatuta: “Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin”.
–Inskripzio eskabidean guraso bakar baten sinadura agertzea, laukitxo hau markatuta: “Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, non ondorioztatzen baita niri bakarrik dagokidala semearen edo alabaren ikastetxea aukeratzea”. Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du, eta hartatik aterako da erabakia berari bakarrik dagokiola.
2. Dokumentazio horretatik ez bada ateratzen erabakia berari bakarrik dagokiola, edo deklarazioa faltsua dela atzematen bada, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 13ko 112/2013 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz tramitatuko da (foru agindu horren bidez onetsi ziren unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak, banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez), eta eskatzaileari errekerimendua eginen zaio inskripzio eskabidea osa dezan, ohartaraziz adierazitako epean hala egin ezean eskaera bertan behera geldituko dela.
Inskripzio eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1. Inskripzio eskabidearen ereduan adierazten dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.
2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskripzio eskabideari honako dokumentazio hau atxiki behar zaio inskripzioa egiteko epean, hots, 2019ko maiatzaren 27tik 31ra arte (14:00ak arte):
–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.
–Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartua izateko prozedura arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 10. oinarrian ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izatearen ziurtagiria, edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea izatearen ziurtagiria.
3. Horrez gain, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da 2019ko ekainaren 27ra bitarte (14:00ak arte):
–Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa antolatu eta garatzen duen Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz. Ebazpen honen 3. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.
Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena aurkezteak berekin dakar inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea berrestea, ebazpen honen “Inskripzioa berrestea. Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” izeneko oinarrian xedatutakoarekin bat. Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.
–Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen Hezkuntzako kontselariaren ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ebazpen honen 4. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.
–Azken ikasturteko bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa, ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ebazpen honen 5. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.
4. Ikaspostuak erreserbatzeko kasuei dagokien dokumentazioa eskura ez badu inskripzio eskabideak aurkezteko ezarritako datetan (2019ko maiatzaren 27tik 31ko 14:00ak arte), 2019ko ekainaren 27ra arte (14:00ak arte) aurkezteko aukera emanen da. Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, gutxienez ebazpen honen 6. eranskineko ereduan adierazten den informazioa daramala.
5. Inskripzioa berretsita ere Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez duten ikasleen kasuan, prozesuan parte hartzeko sarrera nota 0 izanen da.
Orobat, inskripzioa berretsita ere bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez duten ikasleen kasuan, ikasmailako eskola guztien %80tik beherako bertaratzea izan dutenekin hartuko dute parte.
Inskripzioa berrestea. Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena.
1. Inskripzioa berresteko, ikasleek “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” aurkeztu behar dute, oso-osorik beteta; horren ondorioz, izangaiak onarpen prozesuan parte hartuko du, eta eskatutako aukeretako batean ikaspostua lortzen ahalko du.
Hau da, inskripzio eskabidea 2019ko maiatzaren 27tik 31ra bitarte aurkezten duen izangaiak inskripzioa berresten ez badu oinarri honen 3. atalean ezarritako egunetan (“Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” aurkeztu ez badu), ez du onarpen prozesu horretan parte hartuko, eta, horrenbestez, inskripzio eskabidean aipatzen diren aukeretan ez du ikaspostua lortzen ahalko.
2. Ikasleak inskripzio eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean berretsi beharko du inskripzioa.
3. Inskripzioa berresteko datak hauek izanen dira:
a) Inskripzioa egiteko egunetan “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” daukaten ikasleek: 2019ko maiatzaren 27tik 31ra (14:00ak arte).
Ikasleek inskripzio eskabidearen fotokopia zigilatua jasoko dute, sarrera data adierazita, kasuan kasuko aukeretarako onarpen prozesuan parte hartuko dutela berretsi izanaren frogagiri gisa balioko duena.
b) Inskripzioa egiteko egunetan “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” ez daukaten ikasleek: 2019ko ekainaren 27ko 14:00ak arte.
Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, inskripzioaren berrespena frogatzen duena, gutxienez ebazpen honen 6. eranskineko ereduan adierazten den informazioa daramala.
4. Inskripzioa berresteko prozedura hau da:
a) 2018-2019 ikasturtean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” eman beharko dio ikasleari, oso-osorik beteta, ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat.
b) Ikasleak inskripzio eskabidea aurkezten duen ikastetxe berean aurkeztu beharko du “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena”, dela 2019ko maiatzaren 27tik 31ra arte, dela 2019ko ekainaren 27ko 14:00ak arte.
5. Ikasleak inskripzioa berresten ez badu, ez du ikasposturik lortzerik izanen inskripzio eskabidean adierazitako zikloetan, ikasle horiek parte hartzen ez dutelako ziklo horietan onartzeko prozesuaren epe arruntean.
6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxeek ahalbidetu beharko dute 2018-2019 ikasturtean han matrikulaturik dauden ikasleek berrets dezaten egin duten inskripzioa, baldin eta ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren ezarritako prozeduraren arabera Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko proposatuak izan badira eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatu badira. Horretarako, ikastetxeek “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” eman beharko diete beren ikasleei, jarraibide honen 3. atalean adierazitako egun eta orduak baino lehenago, behar bezain garaiz.
Sarrera nota kalkulatzea eta Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan inskribatzen diren ikasleen 2018-2019 ikasturteko bertaratze portzentajea frogatzea.
1. Onarpen prozeduran erabiliko diren sarrera notak kalkulatzeko, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian eta hura garatzeko arauetan ezartzen denari jarraikiko zaio, honako honen arabera:
a) Ikaslea 2018-2019 ikasturtean DBHko 2. maila ikasten ari bada, sarrera nota DBHko 2. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.
b) Ikaslea 2018-2019 ikasturtean DBHko 3. maila ikasten ari bada, sarrera nota DBHko 3. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.
c) Ikaslea 2018-2019 ikasturtean DBHko 4. maila ikasten ari bada, sarrera nota DBHko 4. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.
d) Ikaslea 2018-2019 ikasturtean IEHPko (Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa) 2. maila ikasten ari bada, sarrera nota IEHPko 2. maila horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabekoenak barne, halakorik bada.
e) Ikaslea 2018-2019 ikasturtean IEHPko 3. maila ikasten ari bada, sarrera nota IEHPko 3. maila horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabekoenak barne, halakorik bada.
f) Ikaslea 2018-2019 ikasturtean CEP bat (Curriculum Egokituko Programa) ikasten ari bada, sarrera nota CEP horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabekoenak barne, halakorik bada.
g) Ikaslea Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa bat ikasten ari bada, ez du Oinarrizko Lanbide Heziketako sarrera notaren ziurtagiria aurkeztu behar. Ikasle horiek hurrenkera zerrendan sartuko dira, aurkeztutako sarrena notarik baxuenaren ondo-ondotik eta sarrerako notarik aurkeztu ez duten ikasleen aurretik.
2. Ikaslea 2018-2019 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeak kalkulatu beharko du sarrera nota.
3. Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian ezarritakoaren arabera kalkulatuko da bertaratze portzentajea. Portzentaje hori frogatzeko orduan, eskolara ez joatea justifikatua dagoenean eskolara joan izan balitz bezala kontatuko da.
4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten dituzten ikastetxeek ahalbidetu beharko dute 2018-2019 ikasturtean han matrikulaturik dauden ikasleek behar den dokumentazioa aurkez dezaten 2019ko ekainaren 27ko 14:00ak baino lehen, Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko proposatuak izan badira eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatu badira. Horretarako, ikastetxeek honako agiri hauek eman beharko dizkiete beren ikasleei, behar bezain garaiz:
a) Sarrera nota erakusten duen dokumentazioa.
b) Bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa.
2018-2019 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleak.
1. 2018-2019 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartzen diren eta, Nafarroan aniztasunari nola erantzun arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren 27. artikuluan ezarritako hezkuntza arloko erantzuna ematearren, Hezkuntza Departamentuak, Nafarroan aniztasunari erantzutea gobernatzen duten printzipio orokorrei jarraikiz, DBHko 2., 3. edo 4. mailan edo baliokideetan eskolatzen dituen ikasleek, baita Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programetan eskolatuek ere, aukera izanen dute Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskripzio eskabidea aurkezteko, betiere irakaskuntza horiek hasteko baldintzak betetzen badituzte.
2. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta 2018-2019 ikasturtean DBHko 2. mailan ohiko bidetik eskolatu diren ikasleek, baita ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa batean edo curriculum egokituko programa batean eskolatu direnek ere, 2. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.
3. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta 2018-2019 ikasturtean DBHko 3. mailan ohiko bidetik eskolatu diren ikasleek, baita ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa batean edo DBHko 4. mailan eskolatu direnek ere, 1. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.
4. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta, 2018-2019 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batzuetan eskolatu diren ikasleek 2. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.
Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.
1. Ikaspostuak gordetzeko, ikasleek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik. Egoera hori frogatzeko, agiri hauetakoren bat aurkeztuko da:
–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) ebazpena; Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena; edo Defentsa Ministerioarena.
–Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.
b) Ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik. Egoera hori frogatzeko, agiri hauetakoren bat aurkeztuko da:
–Goi mailako kirolariak: Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenaren fotokopia, goi mailako kirolarien zerrendan interesduna dagoela agertzen duena.
–Errendimendu handiko kirolariak, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko a), b), d), e) eta f) kasuetan: Kirolaren Kontseilu Nagusiaren ziurtagiriaren fotokopia, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena.
–Errendimendu handiko kirolariak, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko c) eta g) kasuetan: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, edo beste autonomia erkidego bateko kirol administrazioaren ziurtagiriarena, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena.
–Errendimendu handiko kirolariak: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren fotokopia, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien zerrendan interesduna dagoela agertzen duena.
–Hobekuntzako kirolariak: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, hobekuntzako kirolaria dela egiaztatzen duena, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
–Oinarrizko errendimenduko kirola: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren ziurtagiria, oinarrizko errendimenduko kirolaria dela egiaztatzen duena, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
c) Ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik. Egoera hori frogatzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, 2018-2019 ikasturtean matrikulatua egon den ikastetxeko orientatzaileak sinatua, eta 7. eranskineko ereduaren araberakoa.
2. Honako irizpide hauei jarraituko zaie gordetako ikaspostuen esleipena ebazteko:
a) Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik: desgaitasunen bat duela frogatzen duen pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrera talde berean izan edo ez, sarrera nota handiena duenarentzat gordeko da ikaspostua. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2019-2020 ikasturteko onarpen prozeduraren barruan, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
b) Ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik: goi mailako edo errendimendu handiko kirolari bat baino gehiago izanez gero, ikaspostua gordeko zaio kirol maila handiena duenari, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Honako hauek dira kirol mailak, handienetik txikienera:
1. Goi mailako kirolariak, kalifikazio hori jaso dutenak Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenean (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 2. apartatua).
2. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioek hautatuak izan direnak Espainia ordezkatzeko nazioarteko lehiaketa ofizialetan kategoria absolutuan, azken bi urteetako batean, gutxienez ere (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.a apartatua).
3. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioek hautatuak izan direnak Espainia ordezkatzeko nazioarteko lehiaketa ofizialetan absolutuaren azpiko adin kategorietan, azken bi urteetako batean, gutxienez ere (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.b apartatua).
4. Errendimendu handiko kirolariak, kalifikazio hori jaso dutenak autonomia erkidegoetako araudiarekin bat (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.c apartatua).
5. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako goi errendimenduko zentroetan (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.d apartatua).
6. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko teknifikazio programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak garatzen duen kirol teknifikazioko programa nazionalaren barrenean (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.e apartatua).
7. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko teknifikazio programetan aritzen direnak (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.f apartatua).
8. Errendimendu handiko kirolariak, autonomia erkidegoen edo haietako kirol federazioen babespeko programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako teknifikazio zentroetan (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.g apartatua).
Zortzigarren maila honi dagozkion ziurtagirien barnean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak zenbait maila eta estamentu ezberdintzen ditu, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Honako hauek dira maila horiek, handienetik txikienera:
–Errendimendu handiko kirolariak - kirolari teknifikatuak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 2.a.1 apartatua).
–Errendimendu handiko kirolariak - kirolari kualifikatuak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 2.a.2 apartatua).
–Hobekuntzako kirolariak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 3.a apartatua).
–Oinarrizko errendimenduko kirolariak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 4.a apartatua).
Kirol maila berdina izanez gero, notarik onena duenari gordeko zaio ikaspostua, ikasketa espedienteko nota izan nahiz sarrera-probakoa izan. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2019-2020 ikasturteko onarpen prozeduraren barruan, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
c) Ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik: hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituela frogatzen duen pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrera talde berean izan edo ez, sarrera nota handiena duenarentzat gordeko da ikaspostua. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2019-2020 ikasturteko onarpen prozeduraren barruan, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
3. Ikaspostua gordetzeko eskatzen duten ikasleek 2019ko ekainaren 27ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute horretarako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa, inskripzio eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean.
Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuan kasuko onarpen prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.
4. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatuz gero ikaspostua gordetzeko, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:
–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.
–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiagatik.
–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.
Inskripzio eskabidean adierazitako aukerak egiaztatzea.
1. Ikasleek “EDUCA-Familiak” bidez kontsultatzen ahalko dute egindako inskripzioa, 2019ko ekainaren 10etik 12ra, eta horrela egiaztatzen ahalko dute hautatu dituzten aukerak agertzen ote diren, inskripzio eskabidean adierazitako lehenespen-ordenan.
2. Hautaturiko aukeretan edo inskripzio eskabidean adierazitako lehenespen-ordenan akatsik bada, horiek zuzentzea eskatzen ahalko da, erreklamazioa aurkeztuz 2019ko ekainaren 13tik 17ko 14:00etara bitarte. Inskripzio eskabidea aurkeztu zen ikastetxean aurkeztu beharko da erreklamazioa.
3. Erreklamazioak egiteko epe horretan, ez da inola ere onartuko inskripzio eskabidean adierazitako aukerak edo haien lehenespen-ordena aldatzea.
4. 2019ko ekainaren 20tik aitzina, “EDUCA-Familiak” bidez kontsultatzen ahalko da behin betiko inskripzioa, hura hartuko baita kontuan 2019-2020 ikasturterako onarpen prozesuan.
5. Inskripzioa “EDUCA-Familiak” bidez kontsultatu ahal izateko, aktibo dagoen helbide elektroniko baliodun bat adierazi beharko da, nahitaez, inskripzio inprimakian.
Helbide elektroniko hori ez adierazteak egindako inskripzioa egiaztatzeari uko egitea ekarriko du.
Jaiegunak.
Ebazpen honetan adierazitako datak aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.
Onartzeko baremoa.
1. Baremoa aplikatzeko irizpideak eta, orobat, erreklamazioak egiteko prozedura jendaurrean jarri beharko dira.
2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.
Zozketa.
2019ko otsailaren 15ean egin zen 2019-2020 ikasturteko onarpen prozesuko berdinketak hausteko zozketa, onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 29ko 67/2016 Foru Aginduaren oinarrietan aipatzen dena, eta haren emaitza besterik gabe aplikatuko zaie zerrendei EDUCA aplikazioan, behar den kasuetan.
Sartu berrientzako ikaspostuen banaketa Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan.
1. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, honako hau izanen da, oro har, sartu berrientzako 14 ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:
IKASLE SARTU BERRIAK | 1. SARRERA TALDEA | 2. SARRERA TALDEA |
Hamalau | 9 | 5 |
–1. sarrera taldea: DBHko 3. maila, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programako 3. maila edo DBHko 4. maila egin duten ikasleak, arauak ezarritako beste bi baldintzak betetzen badituzte: 2019. urtean 15, 16 edo 17 urte betetzea eta irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana.
–2. sarrera taldea: Curriculum Egokituko Programa (CEP) bat, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programako (IEHP) 2. maila, DBHko 2. maila edo berandu sartu direnentzako Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa bat egin duten ikasleak, arauak ezarritako beste bi baldintzak betetzen badituzte: 2019. urtean 15, 16 edo 17 urte betetzea eta irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana. CEParen antzera antolatutako taldeak CEPak balira bezala hartuko dira.
2. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa ziklo bateko lehen kurtsoan sartzeko norgehiagoka badago, eta ikasle sartu berrien kopurua 14tik beherakoa denean, honako hau izanen da postuen banaketa, oro har, 2 sarrera taldeetako bakoitzean:
IKASLE SARTU BERRIAK | 1. SARRERA TALDEA | 2. SARRERA TALDEA |
Hamahiru | 9 | 4 |
Hamabi | 8 | 4 |
Hamaika | 7 | 4 |
Hamar | 7 | 3 |
Bederatzi | 6 | 3 |
Zortzi | 6 | 2 |
Zazpi | 5 | 2 |
3. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan sartu berrientzako ikaspostuen kopurua 14tik gorakoa denean, 16 ikasle arte gehienez, honako hau izanen da, oro har, ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:
IKASLE SARTU BERRIAK | 1. SARRERA TALDEA | 2. SARRERA TALDEA |
Hamabost | 10 | 5 |
Hamasei | 10 | 6 |
4. Hezkuntza Departamentuak erabakiko du taldeen artean norgehiagokarik dagoen edo ez, 2019-2020 ikasturterako onarpen prozesuaren lehen faseko zerrenda bakoitzerako.
Sartu berrientzako ikaspostuak aditzera ematea.
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 6. apartatuan ezarritakoa garatuz, ikastetxeetako zuzendaritzek aditzera eman beharko dute, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak eman jarraibideak betez, zenbat diren sartu berrientzako ikaspostuak eskaintzen duten Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo eta talde bakoitzean, Hezkuntza Departamentuak adostasuna eman dezan. Jakinarazpen hori 2019ko ekainaren 27ko 14:00ak baino lehen egin beharko da.
Ikasleak onartzeko prozesuaren araudia. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.
1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian argitaratuko dira:
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional
Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.
2. Onartzen diren ikasleen behin-behineko zerrenda 2019ko uztailaren 1ean argitaratuko da.
3. Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, dokumentazioa aurkeztean edo erregistratzean egindako akatsak zuzentzeko, 2019ko uztailaren 1etik 3ra bitarte (14:00ak arte).
4. Onarpen prozesuaren epe arruntean, onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:
a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: 2019ko uztailaren 4an argitaratuko da. Behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2019ko uztailaren 5etik 16ra bitarte (14:00ak arte).
b) Onartuen behin betiko 2. zerrenda: 2019ko uztailaren 18an argitaratuko da. Behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2019ko uztailaren 19tik 23ra bitarte (14:00ak arte).
Data horiek aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-eguna jaiegun badira ikastetxea kokatuta dagoen herrian, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.
5. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.
Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharreko jarduketa.
1. Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoren, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 5. eta 6. oinarrietako 7. atalean ezarritakoa garatuz, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik, jarraibide hauen arabera jokatuko da.
2. Onarpen prozesuaren epe arrunteko behin betiko 1. eta 2. zerrendetan esleitu ez diren eta bete ez diren ikaspostuak, sarbide taldea edozein dela ere, multzokatuko dira gero esleitzeko.
Ikaspostuen esleipen prozesu horretan parte hartuko dute inskripzioa epe arruntean egin eta berretsi arren ikaspostua lortzen ez dutenek, eta matrikulatuta egonda ere, “aukera hobetzea” hautatu dutenek.
3. Multzokatuta eskaintzen diren ikaspostu horiek esleitzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Lehenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 3. maila egiten ari direnak, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 3. maila, Curriculum Egokituko Programa bat, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 2. maila edo berandu sartu diren ikasleentzako Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketa programa bat, aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan edo gehiagotan izan direla.
b) Bigarrenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 2. edo 4. maila egiten ari direnak, aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan edo gehiagotan izan direla.
c) Hirugarrenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 3. maila egiten ari direnak, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 3. maila, Curriculum Egokituko Programa bat, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bateko 2. maila edo berandu sartu diren ikasleentzako Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketa programa bat, aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan baino gutxiagotan izan direla.
d) Laugarrenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 2. edo 4. maila egiten ari direnak, aurkezten duten bertaratze ziurtagirian azaltzen bada egindako ikasmailako eskola guztien %80tan baino gutxiagotan izan direla.
4. Aurreko atalean xedatutako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehenik: Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko notaren arabera.
b) Bigarrenik: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2019-2020 ikasturteko onarpen prozeduraren barruan, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
5. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura hasi aurretik, onartuen zerrenda hau argitaratuko da. Dagokion matrikulazio epea izanen du.
a) Onartuen behin betiko 3. zerrenda: 2019ko uztailaren 25ean argitaratuko da. Behin betiko 3. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2019ko uztailaren 26tik 30era bitarte (14:00ak arte).
Data horiek aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.
6. Onartuen zerrenda horretan ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.
Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
7. Jarraibide honetan aipatzen den onartuen 3. zerrendari dagokion matrikulazioa bukatu ondoren, Hezkuntza Departamentuak erabakiko du zenbat ikaspostu gelditu diren hutsik ziklo eta talde bakoitzean, eta ikaspostu horiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira.
Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.
1. Matrikula gauzatzeko, ikasleek matrikularen inprimakia bete beharko dute. Lehen aukera ez den beste batean ikaspostua lortu duten ikasleek berariaz adierazi beharko dute “aukera hobetzea” edo “aukera ez hobetzea” hautatzen duten. Ikastetxeak bestelako informazioa ere eskatzen ahalko die ikasle horiei. Horrez gain, informazio hau agertuko da gutxienez:
a) Ikaslearen identifikazio datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, sexua, Gizarte Segurantzaren zenbakia, jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).
b) Gurasoen edo tutoreen datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).
c) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horiei buruzko datuak: maila (Oinarrizko Lanbide Heziketa), heziketa zikloa, hizkuntza.
Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura agertu beharko du, baita amarena, aitarena edo legezko tutorearena ere. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.
2. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:
–NANaren, AIZren, ANTaren, ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.
Izena emateko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.
Atzerritarrek ikasketa hauek Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.
–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.
–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.
–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.
3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dauden ikasleei, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean ikaspostua lortuz gero, baja emanen zaie DBHko matrikulan, heziketa zikloan matrikula formalizatzen dutenean.
Matrikula: aukera hobetzea.
1. Ikaspostua, aurreneko aldiz, inskripzio inprimakian lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula gauzatzen dutenean:
a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.
b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukera izatea onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan, onarpen prozesuaren epe arrunteko onartuen 2. zerrendan eta onartuen behin betiko 3. zerrendan (ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik prestatzen direnetan).
2. “Aukera hobetzea” erabiliz, ikaspostua inskripzio eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitakoez beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula berria formalizatzen dutenean:

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar ikaspostua lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean, onartuen hurrengo behin betiko zerrendei jarraikiz, betiere onartuen behin betiko zerrendaren bat argitaratu gabe baldin badago ikaspostu hutsak esleitzeko prozesuaren aurretiko prozesuaren barruan.
3. Matrikula berria egiteko, ziklo edo lantegi berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute ikasleek. Kasu horietan, ikaslea zer ikastetxetan matrikulatu den aurretik, matrikula egiterakoan aurkeztutako dokumentazio guztia itzuli beharko dio ikastetxe horrek, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.
4. Matrikula formalizatzean, inskripzio eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitako ikaspostua lortzen duten ikasleek ezin izanen dute “aukera hobetzea” hautatu matrikulan, lehenengo aukeran lortu dutelako ikaspostua.
5. Onartuen behin betiko 3. zerrendan (ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharrekoa) ikaspostua “aukera hobetzea” erabiliz edo aurrenekoz lortzen duten ikasleek, matrikula formalizatzean, ezin izanen dute “aukera hobetzea” adierazi, zerrenda horrekin amaitzen direlako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurreko onarpen prozesuko ikaspostuen esleipenak. “Aukera hobetzea” hautatzeak ahalbidetuko du ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzea, “Epe arruntaren ondoren heziketa zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura” oinarriko 1. atalean ezarritakoarekin bat.
Onartuen behin betiko 3. zerrenda horri dagokion matrikula egin ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran emanen dira.
Onarpen prozesutik kanpo uztea.
1. Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoa garatuz, ikaspostua lortu eta horretarako ezarritako datetan hartan matrikulatzen ez diren ikasleak onarpen prozesutik kanpo utziko dira, ondotik adierazten den moduan.
2. Onartuen behin betiko 1., 2. edo 3. zerrenda erabiliz ikaspostua eskabidean lehenetsitako aukeretako batean aurrenekoz lortzen duten ikasleak, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, onarpen prozeduratik erabat kanpo utziko dira, ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2. atalean xedatutakoarekin bat, eta ez dute aukerarik izanen, beraz, prozedura horren epe arruntean beste ikasposturik lortzeko.
3. Onartuen behin betiko 2. zerrendan “aukera hobetzea” erabiliz, eskabidean lehenetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, eta, horrekin batera, egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta esleitutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak.
Ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoari jarraikiz, ikasle horiek ez dira geldituko onarpen prozeduratik kanpo, baina ez dute onartuen hurrengo behin betiko zerrendan parte hartuko, baldin eta egiten duten aukera lortutako ikaspostu berriari dagokiona bada. Nolanahi ere, zilegi izanen dute beste lanpostu bat aukeratzea ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuko onartuen behin betiko hurrengo zerrendei jarraikiz, baldin eta eskabidean adierazitako beste aukera batean baldin bada.
4. Onartuen behin betiko 3. zerrendan “aukera hobetzea” erabiliz, eskabidean lehenetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, eta, horrekin batera, egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta esleitutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak, baina ez dira onarpen prozeduratik baztertuko. Ez dago beste ikaspostu bat aukeratzeko modurik, izan ere, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuan ez dago onartuen zerrenda gehiagorik.
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako gelditzen diren ikaspostu hutsak.
1. Hezkuntza Departamentuak 2019ko abuztuaren 28an zehaztuko du zenbat ikaspostu huts dauden eskainitako ziklo/lantegi eta talde bakoitzean.
2. Ikaspostu huts horiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura baten bitartez eskainiko dira, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera.
Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.
1. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskabidea ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran:
–Inskripzio eskabidea epe arruntean aurkezturik, onartutakoen behin betiko zerrendetako batean ikaspostua lortu ez dutenek.
–Inskripzio eskabidea epe arruntean aurkeztu ez dutenek.
–Onarpen prozeduran onartuak izanda ere, matrikula formalizatzen ez dutenek edo ikaspostuari uko egin diotenek.
Halaber, epe arruntean inskripzio eskabidea aurkeztu bai baina lehenetsitako aukera batean ikaspostua lortu ez duten ikasleek ere parte hartzen ahalko dute ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, beren lehen aukera ez den batean matrikula egin badute “aukera hobetzea” hautatuta. Ikasle horiek, parte hartu nahi badute, ikasposturik lortu ez duten aukera guzti-guztiak adierazi beharko dituzte ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, aukera horietan ikaspostu hutsak egotekotan, eta inskripzio inprimakian epe arruntean adierazi zuten lehenespen-ordena mantendu beharko dute.
2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikula egina duten ikasleek parte hartzen ahalko dute ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura honetan.
3. Eskatzaile bakoitzak inskripzio eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere hamar aukera dakartzala, lehenespen-ordenaren arabera zehaztuta. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzea” izeneko tramiteen fitxan, helbide honetan:
http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6969/Oinarrizko-Lanbide-Heziketan-izena-ematea
Oinarri honetako 1. atalean aipatzen diren ikasleek, matrikula egina dutenek “aukera hobetzea” hautatuta, haiek lehenetsitako aukerak adierazten ahalko dituzte soilik –ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ikaspostua badute–, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako inskripzio inprimakian, aukera horien lehenespen-ordena mantenduta.
4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 12. eranskinean dago jasota: 2019ko abuztuaren 29an eta 30ean (14:00ak arte).
5. Lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabidea.
Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.
6. Ikastoki hutsak esleitzeko prozeduran, ezin da eskabide bat aurkeztu Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta beste eskabide bat Lanbide Lantegietarako. Oinarrizko Lanbide Heziketan eta/edo Lanbide Lantegietan inskripzio eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.
7. Ezin da eskabiderik aurkeztu ikastetxe eta ziklo/lantegi batean ez badago ikaspostu hutsik.
8. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.
9. Ikasleak onartzeko epe arruntean inskribatu eta inskripzioa berresten duten ikasleek ez diote dokumentazio osagarririk erantsi beharko ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren eskabideari.
10. Epe arruntean inskribatu bai baina, “Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” ez aurkezteagatik, inskripzioa berresten ez duten ikasleek honakoa erantsi beharko diote ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari:
–“Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena”, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa antolatu eta garatzen duen Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz. Ebazpen honen 3. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.
–Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen Hezkuntzako kontselariaren ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ebazpen honen 4. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.
–Azken ikasturteko bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa, ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ebazpen honen 5. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.
11. Epe arruntean inskribatzen ez diren ikasleek, aurreko atalean aipatutakoaz gain, dokumentazio hau erantsi beharko diote ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari:
–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko zerrendak. Matrikula. Aukera hobetzea. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo uztea.
1. Onartuen behin betiko zerrendak izanen dira ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren emaitzen berri emateko bitarteko ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian argitaratuko dira:
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional
Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.
2. Gutxienez, onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:
a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrenda: 2019ko irailaren 4an argitaratuko da. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2019ko irailaren 5ean eta 6an (14:00ak arte).
b) Kasua bada, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrenda: 2019ko irailaren 9an argitaratuko da. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2019ko irailaren 10ean eta 11n (14:00ak arte).
3. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek matrikula formalizatu beharko dute, eta horretarako “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendari jarraikiz ikaspostua beren lehen aukera ez den beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat adierazi beharko dute matrikula formalizatzen dutenean:
a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hori hautatzen bada, horrek ekarriko du, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendan, uko egitea beste ikaspostu bat lortzeari eskabidean hobetsitako aukeretako batean.
b) “Aukera hobetzea”. Aukera hori hautatzen bada, horrek ekarriko du, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan, beste ikaspostu bat lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean.
5. “Aukera hobetzea” erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikula berria egiteko, ziklo edo lantegi berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikaslea zer ikastetxetan matrikulatu den aurretik, matrikula egiterakoan aurkeztutako dokumentazio guztia itzuli beharko dio ikastetxe horrek, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.
6. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ikaspostua lortzen duen ikaslea, dela aurrenekoz, dela “aukera hobetzea” erabiliz, matrikulatzen ez bada horretarako ezarritako datetan, matrikula egina duen ikaspostua galduko du, bai eta lortutako ikaspostu berriaren eskubide guztiak ere, eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo utziko da.
Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloen eskaintza.
Inskripzioan ikastetxe eta ziklo jakin bat lehen aukera gisa adierazi dutenak hamar baino gutxiago badira, Hezkuntza Departamentuak eskaintza hori bertan behera utz dezake, beste aldagai batzuk ere kontuan hartuta. Aldagai horiek dira, besteak beste, kasuko taldean edo beste batzuetan matrikulak eta onarpen prozedurak izan duten bilakaera historikoa, lurralde kohesioko irizpideak eta hezkuntza eta gizartearekin loturikoak.
Eskaintza bat bertan behera uztea erabakitzen bada, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeei jakinaraziko die zein izanen den inskripzio eskabidean adierazitako aukerak aldatzeko prozedura, bertan behera gelditu den zikloa hautatu dutenentzat, gehienez 6 aukerarekin parte har dezaten onarpen prozesuan.
Epe arruntetik kanpo eskolatzea.
1. Epe arrunta eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura bukatu ondoren eskolatu eta matrikulatu nahi duten ikasle berrien kasuan, ikastetxeak egin beharko du matrikulazio eskaera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloaren bidez, eta organo horrek erabakiko du bidezkoa den edo ez eskatutako matrikula.
2. 2019-2020 ikasturtean ikasketa berberak beste ikastetxe batean egiten ari den ikasle batek bere matrikula tokiz aldatzea eskatzen badu, ikasturteko edozein unetan eskolatzen ahalko da ikastetxe berrian, baldin eta han ikaspostu hutsik badago, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 87.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta, aldi berean, baldintza hauek betetzen badira:
–Ikasleak sarrerako baldintzak betetzea.
–Eskaera justifikatzen duen bizileku aldaketa gertatzea.
Horretarako, eskatzaileak eskaera tramitatuko du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari zuzenduta, matrikula lekualdatzeko eskaera kudeatzeko eta, hala badagokio, matrikula baimentzeko.
3. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak, halaber, ikasturtean zehar ikastetxez aldatzeko baimena eman dezake, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.
2018-2019 ikasturtean Curriculum Egokituko programa bat irabazi-asmorik gabeko erakunde batean egiten duten ikasleak: prozedura egokitzea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozesuan inskribatzeko.
1. Ikasle horiek Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartuak izateko prozesuan inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:
a) Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa egin arte, CEPa garatzen duen entitateko irakasle-taldeak inskripzioaren txosten-proposamena nola egin adostuko du. Txostenean justifikatu beharko da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako proposatutako inskripzioa neurri egokia dela ikasleak gaitasunak eskuratzeko, horretarako arazoiak emanez. Tutoreak eginen du txosten-proposamena, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa arautzen duen ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 1. eranskineko ereduaren arabera, eta CEPa garatzen duen entitateko zuzendariari bidaliko zaio.
Entitateko zuzendaria harremanetan jarriko da ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariarekin, Oinarrizko Lanbide Heziketan onartua izateko prozesuan inskribatzeko prozeduraren hasieraren berri emateko.
b) Aholku orientatzailea: entitateko zuzendariak entitateko orientatzaileari eskatuko dio aholku orientatzailea egin dezala. Aholkuaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez; Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak arautzen dituen ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 2. eranskineko ereduaren arabera eginen da, eta entitateko zuzendariari bidaliko zaio. Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko orientatzaileak ere sina dezake aholku orientatzailea.
c) Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: entitateko zuzendariak irakasle-taldearen txosten-proposamena eta aholku orientatzailea aztertu ondoren, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko edo entitateko zuzendaritza-taldeko kide bat gutxienez eta tutorea gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko dira ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduran inskribatzea komenigarria dela planteatzeko. Bilera bukatzean, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa arautzen duen ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 3. eranskineko ereduari jarraikiz, helburu hauekin:
–Aurkeztutako proposamenaren eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen ezaugarrien berri eman dietela adierazteko.
–Proposamena onartzen dutenetz adierazteko.
–Proposamenarekin lotura duten alderdien gaineko alegazioak egiteko.
d) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: entitateko zuzendariak Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa arautzen duen ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 4. eranskineko ereduaren arabera eginen du proposamena, eta, berak eta ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariak sinatu ondoren, entitateko ikuskatzaileari bidaliko dio; horrek aztertuko du indarreko araudian zehaztutako sartzeko baldintzak eta prozedura betetzen ote diren, aholku orientatzailean proposatzen ote den ikaslea inskribatzea eta, orobat, gurasoek edo legezko tutoreek onartzen duten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko prozeduran inskribatzeko proposamena. Inskripzioaren azken proposamena aztertuta eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako ikaslea den erabakita, ikuskatzaileak entitateko zuzendariari eta ikaslea matrikulatutako dagoen ikastetxeko zuzendariari jakinaraziko die onartu den ala ez inskripzioaren azken proposamen hori.
2. Entitateko zuzendariak ikasleari emanen dio, eta, hala balegokio, gurasoei edo legezko ordezkariei, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko azken proposamenaren agiria. Prozedurak garaiz bukatu behar du, ikasleak denbora izan dezan kasuan kasuko ikasturterako ezarritako epean inskripzioa berresteko.
Jakinarazpenak egiteko bideak.
–Helbide elektronikoak: nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es.
–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 426617.
–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 426977.
–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 426557.
–Lanbide Heziketaren Zerbitzua: 848 426628 - 848 426036 - 848 428985.
–Faxa: 848 426987.
2. ERANSKINA
1. modalitateko Lanbide Lantegietan
onartzeko prozeduraren jarraibideak
Ikaspostua eskatzea.
1. Eskatzaile bakoitzak inskripzio eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere sei aukera dakartzala, lehenespen-ordenaren arabera zehaztuta. Inskripzio eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Lantegietan inskribatzea” izeneko tramiteen fitxan, helbide honetan:
http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6402/Lanbide-Lantegietan-izena-ematea
2. Inskripzio eskabidea aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 27tik 31ra bitartekoa da (14:00ak arte).
3. Lehenik aukeratutako Lanbide Lantegia eskaintzen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da inskripzio eskaera.
Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.
4. Inskripzio eskabidean Lanbide Lantegiak hautatzen ahal dira soilik, edo Lanbide Lantegiak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak, betiere irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak betetzen badira. Gehienez ere 6 aukera adieraz daitezke.
5. Horretarako, aurkezten den inskripzio eskabidean gehienez ere 6 aukera adierazi beharko dira, lehenespen-ordenaren arabera zehaztuak. Aukera bakoitzean, lantegia edo zikloa, ikastetxea edo erakundea eta hizkuntza agertu behar dira beti.
6. Onarpen prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, inskripzio eskabidea aurkeztu ondoren inskripzioa berresten dutenek, “Inskripzioa berrestea. Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena” izeneko oinarrian ezarritakoarekin bat.
7. Ezin da inskripzio eskabide bat aurkeztu Lanbide Lantegietarako eta beste bat Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako. Lanbide Lantegietan eta/edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskripzio eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.
8. Inskripzio eskabideak jasotzen dituzten ikastetxe eta erakundeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.
9. Inskripzio eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek nahitaez bete beharko dute aurreikusitako errepikatzaile kopurua, EDUCA kudeaketa sistemako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” izeneko atalean, Hezkuntza Departamentuak zehazten dituen egunetan eta hark emandako jarraibideen arabera.
1. modalitateko Lanbide Lantegietan sartzeko baldintzen garapena.
1. Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, “1. modalitateko Lanbide Lantegian” sar daitezke, besteak beste, aipatutako titulazio ezaren betebeharra betetzeaz gain Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean 16 urte betetzen dituztenak, betiere CEP bat, IEHP bat edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat ikasten ari badira edo beste hezkuntza sistema batetik badatoz.
2. Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak aniztasunari erantzuteko neurriak dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren eta hirugarren ikasmailetan gauzatzen direnak, baita IEHPko 2.ean eta 3.ean ere. Curriculum Egokituko Programak ere (CEPak, alegia) aniztasunari erantzuteko neurriak dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasmailan gauzatzen direnak.
3. Aniztasunari erantzuteko berariazko neurri hauek ez dira ikastetxe guztietan ezarri; horregatik, zilegi da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasle batzuk Lanbide Lantegian sartzeko izangai izatea. Horrenbestez, xedatu da ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritako titulazio ezaren betebeharra betetzen duten DBHko 2. mailako ikasleak ere sar daitezkeela 1. modalitateko Lanbide Lantegian, betiere Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean 16 urte betetzen badituzte. Halaber, beste hezkuntza sistema batetik etorritako ikasleak ere sar daitezke Lanbide Lantegi horietan, Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketa programetan eskolatu badira.
Ikasle adingabeak inskripzio eskabideak aurkeztea, eta banantze eta dibortzio kasuetan nola jokatu.
Ebazpen honen 1. eranskinean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako ezarritako jarraibideak aplikatuko dira.
Inskripzio eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1. Inskripzio eskabidearen ereduan adierazten dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.
2. 1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskripzio eskabideari honako dokumentazio hau atxiki behar zaio inskripzioa egiteko epean, hots, 2019ko maiatzaren 27tik 31ra arte:
–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.
–Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartua izateko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 10. oinarrian ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izatearen ziurtagiria, edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea izatearen ziurtagiria.
3. Horrez gain, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da 2019ko ekainaren 27ra bitarte (14:00ak arte):
–Inskripzioaren urte naturalean 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen dituzten ikasleek, betiere 2018-2019 ikasturtean eskolatuta badaude: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren ezarritakoari jarraikiz. Ebazpen honen 8. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.
“1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” aurkezteak berekin dakar inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea berrestea, “Lanbide Lantegietarako inskripzioa berrestea” izeneko oinarrian xedatutakoarekin bat. “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.
–Inskripzioaren urte naturalean 16 urte betetzen dituzten ikasleek, 2018-2019 ikasturtean IEHP batean, CEP batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan eskolaturik badaude, eta bestelako hezkuntza sistematik etorritako 16 urteko ikasleek, Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batzuetan eskolaturik badaude: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz. Ebazpen honen 9. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.
“1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” aurkezteak berekin dakar inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea berrestea. “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.
–2018-2019 ikasturtean eskolaturik ez dauden 17-21 urteko ikasleek eta beste hezkuntza sistema batetik datozen 16-21 urteko ikasleek: zinpeko aitorpena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz. Ebazpen honen 10. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.
Zinpeko aitorpena aurkezteak berekin dakar inskripzioa eta onarpen prozesuko parte-hartzea berrestea. Zinpeko aitorpena ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.
–Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik dagoela frogatzen duen dokumentazioa, inskribaturik egonez gero.
–Kasua bada, 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduari jarraikiz. Ebazpen honen 11. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.
4. Ikaspostuak erreserbatzeko kasuei dagokien dokumentazioa eskura ez badu inskripzio eskabideak aurkezteko ezarritako datetan (2019ko maiatzaren 27tik 31ko 14:00ak arte), 2019ko ekainaren 27ra arte (14:00ak arte) aurkezteko aukera emanen da. Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, gutxienez ebazpen honen 6. eranskineko ereduan adierazten den informazioa daramala.
5. Inskripzioa berretsita ere Lanbide Lantegietarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez duten ikasleen kasuan, prozesuan parte hartzeko sarrera nota 0 izanen da.
Halaber, inskripzioa berretsita ere, Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik dagoela frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez badu, ikasleak Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik ez daudenen taldean hartuko du parte.
Lanbide Lantegietarako inskripzioa berrestea.
1. Inskripzioa berresteko, ikasleek honako agiri hauetako bat aurkeztu behar dute, oso-osorik beteta (horren ondorioz, izangaiak onarpen prozesuan parte hartuko du, eta eskatutako aukeretako batean ikaspostua lortzen ahalko du):
a) 1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena, 2018-2019 ikasturtean eskolaturik dauden 17-21 urteko ikasleen kasuan: ebazpen honen 8. eranskina.
b) 1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena, 2018-2019 ikasturtean CEP batean, IEHP batean, DBHko 2. mailan edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean eskolaturik dauden 16 urteko ikasleen kasuan, eta bestelako hezkuntza sistema batetik etorritako 16 urteko ikasleen kasuan, Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batzuetan eskolaturik badaude: ebazpen honen 9. eranskina.
c) Zinpeko aitorpena, 2018-2019 ikasturtean eskolaturik ez dauden 17-21 urteko ikasleen kasuan eta beste hezkuntza sistema batetik datozen 16-21 urteko ikasleen kasuan: ebazpen honen 10. eranskina.
Inskripzio eskabidea 2019ko maiatzaren 27tik 31ra bitarte aurkeztu bai baina inskripzioa berretsi ez badu oinarri honen 3. atalean ezarritako egunetan eta aurkeztu ez badu a), b) eta c) ataletan adierazitako dokumentazioa, izangaiak ez du onarpen prozesu horretan parte hartuko, eta, horrenbestez, inskripzio eskabidean aipatzen diren aukeretan ez du ikaspostua lortzen ahalko.
2. Ikasleak inskripzio eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean berretsi beharko du inskripzioa.
3. Inskripzioa berresteko datak hauek izanen dira:
a) Inskripzioa egiteko ezarritako datetan oinarri honen 1. puntuko a), b) eta c) ataletan aipatutako dokumentazioa dutenak: 2019ko maiatzaren 27tik 31ra arte (14:00ak arte).
Ikasleek inskripzio eskabidearen fotokopia zigilatua jasoko dute, sarrera data adierazita, kasuan kasuko aukeretarako onarpen prozesuan parte hartuko dutela berretsi izanaren frogagiri gisa balioko duena.
b) Inskripzioa egiteko ezarritako datetan oinarri honen 1. puntuko a), b) eta c) ataletan aipatutako dokumentazioa ez dutenak: 2019ko ekainaren 27ko 14:00ak arte.
Ikastetxeak frogagiri bat emanen die ikasleei, inskripzioa egin dela egiaztatuko duena, gutxienez ebazpen honen 6. eranskineko ereduan adierazten den informazioa daramala.
4. Inskripzioa berresteko prozedura hau da:
a) 2018-2019 ikasturtean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena” eman beharko dio ikasleari, oso-osorik beteta, ebazpen honen 7. eta 8. eranskinetako ereduen arabera. Hala badagokio, ikasleak zinpeko aitorpena beteko du, oso-osorik, ebazpen honen 10. eranskineko ereduaren arabera.
b) Ikasleak inskripzio eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean aurkeztu beharko du aipatu dokumentazioa, 2019ko maiatzaren 27tik 31ra bitarte, edo 2019ko ekainaren 27ko 14:00ak arte.
5. Ikasleak inskripzioa berresten ez badu, ez du ikasposturik lortzerik izanen inskripzio eskabidean adierazitako lantegietan, ikasle horiek parte hartzen ez dutelako onartzeko prozesuaren epe arruntean.
6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo bestelakoak irakasten dituzten ikastetxeek erraztu beharko dute 2018-2019 ikasturtean ikastetxean matrikulaturik dauden ikasleek, Lanbide Lantegietan inskribatuz gero, inskripzioa berretsi ahal izatea. Horretarako, ikastetxeek jarraibide honetako 1. ataleko dokumentazioa eman beharko diete beren ikasleei, jarraibide honen 3. atalean adierazitako egun eta orduak ikusita behar den denborarekin.
Lanbide Lantegietan inskribatzen diren 16 urteko ikasleen sarrera nota. Gazteen Bermearen Sistema.
1. 2019an 16 urte beteak dituzten ikasleen onarpen prozeduran erabiliko den sarrera nota kalkulatzeko, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 8. oinarrian eta hura garatzeko arauetan ezartzen denari jarraikiko zaio, honako honen arabera:
a) Ikaslea 2018-2019 ikasturtean DBHko 2. maila ikasten ari bada eta 2019. urtean 16 urte betetzen baditu, sarrera nota DBHko 2. maila horretako irakasgaietan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabeko irakasgaienak barne, halakorik bada.
b) Ikaslea 2018-2019 ikasturtean IEHPko 2. edo 3. maila ikasten ari bada eta 2019. urtean 16 urte betetzen baditu, sarrera nota IEHPko 2. edo 3. mailako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da, gainditu gabekoenak barne, hala bada.
c) Ikaslea 2018-2019 ikasturtean CEP bat ikasten ari bada eta 2019. urtean 16 urte betetzen baditu, sarrera nota CEP horretako irakasgai, esparru eta proiektuetan lortutako kalifikazioen arabera kalkulatuko da.
d) Ikaslea 2018-2019 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bateko 1. maila ikasten ari bada eta 2019. urtean 16 urte betetzen baditu, sarrera nota kalkulatuko da, Nafarroako curriculumaren arabera, Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. ikasmaila osatzen duten modulu guztietan lortutako kalifikazioak kontuan hartuta.
e) Ikaslea Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa bat ikasten ari bada eta 2019. urtean 16 urte betetzen baditu, ez du Lanbide Lantegietako sarrera notaren ziurtagiria aurkeztu behar. Ikasle horiek hurrenkera zerrendan sartuko dira, aurkeztutako sarrena notarik baxuenaren ondo-ondotik eta sarrerako notarik aurkeztu ez duten ikasleen aurretik.
2. Ikaslea 2018-2019 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeak kalkulatu beharko du sarrera nota.
3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo bestelakoak irakasten dituzten ikastetxeek erraztu beharko dute 2018-2019 ikasturtean ikastetxean matrikulaturik dauden ikasleek, Lanbide Lantegietan inskribatuz gero, behar den dokumentazioa aurkeztu ahal izatea 2019ko ekainaren 27ko 14:00ak baino lehen. Horretarako, ikastetxeek dagokion sarrera nota jasotzen duen dokumentazioa eman beharko diete beren ikasleei, behar bezain garaiz.
4. Gazteen Bermearen Sistema Europako ekimena da, helburu duena gazteei laguntzea lan merkatuan sartzeko, ikasketak bukatzen dituztenean edo lanik gabe gelditzen direnean. Nafarroako Gazteen Bermeari buruzko informazio zehatza dago helbide honetan:
http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Empleo/Informacion/Empleo+juvenil/
2018-2019 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleak.
1. 2018-2019 ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman berandu sartzen diren eta, Nafarroan aniztasunari nola erantzun arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren 27. artikuluan ezarritako hezkuntza arloko erantzuna ematearren, Hezkuntza Departamentuak, Nafarroan aniztasunari erantzutea gobernatzen duten printzipio orokorrei jarraikiz, DBHko 2., 3. edo 4. mailan edo baliokideetan eskolatzen dituen ikasleek, baita Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programetan eskolatuek ere, aukera izanen dute Lanbide Lantegietan inskripzio eskabidea aurkezteko, irakaskuntza horiek hasteko baldintzak betetzen badituzte.
2. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta, 2018-2019 ikasturtean, DBHko ikasmailaren batean eskolatu diren ikasleek, baita Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programetan eskolatuek ere, 2019an 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen badituzte, 1. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.
3. Hezkuntza sisteman berandu sartu eta, 2018-2018 ikasturtean, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa (IEHP) batean edo Curriculum Egokituko Programa (CEP) batean eskolatu diren ikasleek, baita Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programetan eskolatuek ere, 2. sarrera taldetik parte hartuko dute onarpen prozesuan.
Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.
Ebazpen honen 1. eranskinean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako ezarritako jarraibideak aplikatuko dira.
Inskripzio eskabidean adierazitako aukerak egiaztatzea.
1. Ikasleek “EDUCA-Familiak” bidez kontsultatzen ahalko dute egindako inskripzioa, 2019ko ekainaren 10etik 12a, eta horrela egiaztatzen ahalko dute aukeratu dituzten aukerak agertzen ote diren, inskripzio eskabidean adierazitako lehenespen-ordenan.
2. Hautaturiko aukeretan edo inskripzio eskabidean adierazitako lehenespen-ordenan akatsik bada, horiek zuzentzea eskatzen ahalko da, erreklamazioa aurkeztuz 2019ko ekainaren 13tik 17ko 14:00etara bitarte. Inskripzio eskabidea aurkeztu zen ikastetxean aurkeztu beharko da erreklamazioa.
3. Erreklamazioak egiteko epe horretan, ez da inola ere onartuko inskripzio eskabidean adierazitako aukerak edo haien lehenespen-ordena aldatzea.
4. 2019ko ekainaren 20tik aitzina, “EDUCA-Familiak” bidez kontsultatzen ahalko da behin betiko inskripzioa, hura hartuko baita kontuan 2019-2020 ikasturterako onarpen prozesuan.
5. Inskripzioa “EDUCA-Familiak” bidez kontsultatu ahal izateko, aktibo dagoen helbide elektroniko baliodun bat adierazi beharko da, nahitaez, inskripzio inprimakian.
Helbide elektroniko hori ez adierazteak egindako inskripzioa egiaztatzeari uko egitea ekarriko du.
Jaiegunak.
Ebazpen honetan eta eranskinetan adierazitako datak aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.
Onartzeko baremoa.
1. Baremoa aplikatzeko irizpideak eta, orobat, erreklamazioak egiteko prozedura jendaurrean jarri beharko dira.
2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.
Zozketa.
2019ko otsailaren 15ean egin zen 2019-2020 ikasturteko onarpen prozesuko berdinketak hausteko zozketa, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren oinarrietan aipatzen dena, eta haren emaitza besterik gabe aplikatuko zaie zerrendei EDUCA aplikazioan, behar den kasuetan.
Sartu berrientzako ikaspostuen banaketa 1. modalitateko Lanbide Lantegietan.
1. 1. modalitateko Lanbide Lantegietan sartzeko norgehiagoka badago, honako hau izanen da, oro har, sartu berrientzako 14 ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean:
IKASLE SARTU BERRIAK | 1. SARRERA TALDEA | 2. SARRERA TALDEA |
Hamalau | 9 | 5 |
–1. sarrera taldea: 2019. urtean 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen dituzten ikasleak, betiere Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 6. oinarriaren 1.a) atalean ezarritako titulazio ezaren betebeharra betetzen badute.
–2. sarrera taldea: 2019. urtean 16 urte betetzen dituzten ikasleak, 2018-2019 ikasturtean CEP bat edo antzeko moduan antolatutako talde bat, IEHP bat, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, DBHko 2. maila edo (beste hezkuntza sistema batzuetatik etorritakoen kasuan) Hezkuntza Departamentuak kudeatutako heziketako beste programa batean ikasten ari badira, eskolatu gabe egonda, Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 6. oinarriaren 1.a) atalean ezarritako titulazio ezaren betebeharra betetzen badute.
2. 1. modalitateko Lanbide Lantegi batean ikasle sartu berrientzako kopurua 14tik beherakoa denean, honako hau izanen da, oro har, ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean, sartzeko norgehiagoka badago:
IKASLE SARTU BERRIAK | 1. SARRERA TALDEA | 2. SARRERA TALDEA |
Hamahiru | 8 | 5 |
Hamabi | 8 | 4 |
Hamaika | 7 | 4 |
Hamar | 7 | 3 |
Bederatzi | 6 | 3 |
Zortzi | 6 | 2 |
Zazpi | 5 | 2 |
3. 1. modalitateko Lanbide Lantegietan sartu berrientzako ikaspostuen kopurua 14tik gorakoa denean, 16 ikasle arte gehienez, honako hau izanen da, oro har, ikaspostuen banaketa bi sarrera taldeetako bakoitzean, sartzeko norgehiagoka badago:
IKASLE SARTU BERRIAK | 1. SARRERA TALDEA | 2. SARRERA TALDEA |
Hamabost | 10 | 5 |
Hamasei | 10 | 6 |
4. Hezkuntza Departamentuak erabakiko du taldeen artean norgehiagokarik dagoen edo ez, 2019-2020 ikasturterako onarpen prozesu arruntaren zerrenda bakoitzerako.
Sartu berrientzako ikaspostuak aditzera ematea.
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartuak izateko prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 67/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 6. apartatuan ezarritakoa garatzeko, ikastetxeetako zuzendaritzek jakinarazi beharko dute zenbat ikaspostu dauden sartu berrientzat, eskaintzen duten ziklo eta talde bakoitzean, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak emandako jarraibideen arabera; Hezkuntza Departamentuak haiek berrikusi eta onesten edo aldatzen ahalko ditu. Jakinarazpen hori 2019ko ekainaren 27ko 14:00ak baino lehen egin beharko da.
Ikasleak onartzeko prozesuaren epe arrunta. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.
1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional
Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.
2. Onartzen diren ikasleen behin-behineko zerrenda 2019ko uztailaren 1ean argitaratuko da.
3. Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, dokumentazioa aurkeztean edo erregistratzean egindako akatsak zuzentzeko, 2019ko uztailaren 1etik 3ra bitarte (14:00ak arte).
4. Onarpen prozesuaren epe arruntean, onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:
a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: 2019ko uztailaren 4an argitaratuko da. Behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2019ko uztailaren 5etik 16ra bitarte (14:00ak arte).
b) Onartuen behin betiko 2. zerrenda: 2019ko uztailaren 18an argitaratuko da. Behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2019ko uztailaren 19tik 23ra bitarte (14:00ak arte).
Data horiek aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-eguna jaiegun badira ikastetxea kokatuta dagoen herrian, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.
5. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.
Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharreko jarduketa.
1. Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoren, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 5. eta 6. oinarrietako 7. atalean ezarritakoa garatuz, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik, jarraibide hauen arabera jokatuko da:
2. Lanbide Lantegietan onartzeko prozesuaren epe arrunteko behin betiko 1. eta 2. zerrendetan esleitzen ez diren eta betetzen ez diren ikaspostuak, sarrera taldea edozein dela ere, multzokatuko dira gero esleitzeko.
Epe arruntean inskribaturik eta hala berretsita, ikasposturik eskuratu ez dutenek hartuko dute parte esleipen horretan, baita, matrikulaturik egonda, “aukera hobetzea” hautatu dutenek ere.
3. Multzokatuta eskaintzen diren ikaspostu horiek esleitzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Lehenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribatutako 17-21 urtekoak.
b) Bigarrenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribatutako 16 urtekoak, betiere inskripzioa egiten duten ikasturtean CEP batean, IEHP batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan matrikulatuta egon badira edo beste hezkuntza sistema batetik badatoz.
c) Hirugarrenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik ez dauden 17-21 urtekoak.
d) Laugarrenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik ez dauden 16 urtekoak, betiere inskripzioa egiten duten ikasturtean CEP batean, IEHP batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan matrikulatuta egon badira edo beste hezkuntza sistema batetik badatoz.
4. Aurreko atalean xedatutako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehenengo eta hirugarren taldeak: Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2019-2020 ikasturteko onarpen prozedurarako egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
b) Bigarren eta laugarren taldeak: Lanbide Lantegietarako sarrera notaren arabera. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2019-2020 ikasturteko onarpen prozeduraren barruan, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
5. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura hasi aurretik, onartuen zerrenda hauek argitaratuko dira, bakoitzak bere matrikulazio epea duena:
a) Onartuen behin betiko 3. zerrenda: 2019ko uztailaren 25ean argitaratuko da. Behin betiko 3. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2019ko uztailaren 26tik 30era bitarte (14:00ak arte).
Data horiek aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.
6. Onartuen zerrenda horretan ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.
Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
7. Jarraibide honetan aipatzen den onartuen 3. zerrendari dagokion matrikulazioa bukatu ondoren, Hezkuntza Departamentuak erabakiko du zenbat ikaspostu gelditu diren hutsik Lanbide Lantegi eta talde bakoitzean, eta ikaspostu horiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira.
Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.
1. Matrikula gauzatzeko, ikasleek matrikularen inprimakia bete beharko dute. Lehen aukera ez den beste batean ikaspostua lortu duten ikasleek berariaz adierazi beharko dute “aukera hobetzea” edo “aukera ez hobetzea” hautatzen duten. Ikastetxeak bestelako informazioa ere eskatzen ahalko die ikasle horiei. Horrez gain, informazio hau agertuko da gutxienez:
a) Ikaslearen identifikazio datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, sexua, Gizarte Segurantzaren zenbakia, jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).
b) Gurasoen edo tutoreen datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).
c) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horiei buruzko datuak: maila (Oinarrizko Lanbide Heziketa), heziketa zikloa, hizkuntza.
Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura agertu beharko du, baita amarena, aitarena edo legezko tutorearena ere. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.
2. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:
–NANaren, AIZren, ANTaren, ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.
Izena emateko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.
Atzerritarrek ikasketa hauek Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.
–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.
–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.
–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.
3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dauden ikasleei, Lanbide Lantegi batean ikaspostua lortuz gero, baja emanen zaie DBHko matrikulan, Lantegirako matrikula formalizatzen duten unean.
Matrikula: Aukera hobetzea.
1. Ikaspostua, aurreneko aldiz, inskripzio inprimakian lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula gauzatzen dutenean:
a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.
b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukera izatea onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan, onarpen prozesuaren epe arrunteko onartuen 2. zerrendan eta onartuen behin betiko 3. zerrendan (ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik prestatzen direnetan).
2. “Aukera hobetzea” erabiliz, ikaspostua inskripzio eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitakoez beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula berria formalizatzen dutenean:
a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.
b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar ikaspostua lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean, onartuen hurrengo behin betiko zerrendei jarraikiz, betiere onartuen behin betiko zerrendaren bat argitaratu gabe baldin badago ikaspostu hutsak esleitzeko prozesuaren aurretiko prozesuaren barruan.
3. Matrikula berria egiteko, ziklo edo lantegi berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute ikasleek. Kasu horietan, ikaslea zer ikastetxetan matrikulatu den aurretik, matrikula egiterakoan aurkeztutako dokumentazio guztia itzuli beharko dio ikastetxe horrek, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.
4. Matrikula formalizatzean, inskripzio eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitako ikaspostua lortzen duten ikasleek ezin izanen dute “aukera hobetzea” hautatu matrikulan, lehenengo aukeran lortu dutelako ikaspostua.
5. Onartuen behin betiko 3. zerrendan (ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako hutsik gelditzen diren ikaspostuak aditzera eman aurretik egin beharrekoa) ikaspostua “aukera hobetzea” erabiliz edo aurrenekoz lortzen duten ikasleek, matrikula formalizatzean, ezin izanen dute “aukera hobetzea” adierazi, zerrenda horrekin amaitzen direlako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurreko onarpen prozesuko ikaspostuen esleipenak. “Aukera hobetzea” hautatzeak ahalbidetuko du ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzea, “Epe arruntaren ondoren Lanbide Lantegietako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura” oinarriko 1. atalean ezarritakoarekin bat.
Onartuen behin betiko 3. zerrenda horri dagokion matrikula egin ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran emanen dira.
Onarpen prozesutik kanpo uztea.
1. Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoa garatuz, ikaspostua lortu eta horretarako ezarritako datetan hartan matrikulatzen ez diren ikasleak onarpen prozesutik kanpo utziko dira, ondotik adierazten den moduan.
2. Onartuen behin betiko 1., 2. edo 3. zerrenda erabiliz ikaspostua eskabidean lehenetsitako aukeretako batean aurrenekoz lortzen duten ikasleak, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, onarpen prozeduratik erabat kanpo utziko dira, ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2. atalean xedatutakoarekin bat, eta ez dute aukerarik izanen, beraz, prozedura horren epe arruntean beste ikasposturik lortzeko.
3. Onartuen behin betiko 2. zerrendan “aukera hobetzea” erabiliz, eskabidean lehenetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, eta, horrekin batera, egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta esleitutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak.
Ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoari jarraikiz, ikasle horiek ez dira geldituko onarpen prozeduratik kanpo, baina ez dute onartuen hurrengo behin betiko zerrendan parte hartuko, baldin eta egiten duten aukera lortutako ikaspostu berriari dagokiona bada. Nolanahi ere, zilegi izanen dute beste lanpostu bat aukeratzea ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuko onartuen behin betiko hurrengo zerrendei jarraikiz, baldin eta eskabidean adierazitako beste aukera batean baldin bada.
4. Onartuen behin betiko 3. zerrendan “aukera hobetzea” erabiliz, eskabidean lehenetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, eta, horrekin batera, egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta esleitutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak, baina ez dira onarpen prozeduratik baztertuko. Ez dago beste ikaspostu bat aukeratzeko modurik, izan ere, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aurretik egiten den onarpen prozesuan ez dago onartuen zerrenda gehiagorik.
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako gelditzen diren ikaspostu hutsak.
1. Hezkuntza Departamentuak 2019ko abuztuaren 28an zehaztuko du zenbat ikaspostu huts gelditu diren eskainitako lantegi/ziklo eta talde bakoitzean.
2. Ikaspostu huts horiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura baten bitartez eskainiko dira, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera.
Lanbide Lantegietan ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.
1. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskabidea ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran:
–Inskripzio eskabidea epe arruntean aurkeztu ondoan, onartutakoen behin betiko zerrendetako batean ikaspostua lortu ez dutenek.
–Inskripzio eskabidea epe arruntean aurkeztu ez dutenek.
–Onarpen prozeduran onartuak izanda ere, matrikula formalizatzen ez dutenek edo ikaspostuari uko egin diotenek.
Halaber, epe arruntean inskripzio eskabidea aurkeztu bai baina lehenetsitako aukera batean ikaspostua lortu ez duten ikasleek ere parte hartzen ahalko dute ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, beren lehen aukera ez den batean matrikula egin badute “aukera hobetzea” hautatuta. Ikasle horiek, parte hartu nahi badute, ikasposturik lortu ez duten aukera guzti-guztiak adierazi beharko dituzte ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, aukera horietan ikaspostu hutsak egotekotan, eta inskripzio inprimakian epe arruntean adierazi zuten lehenespen-ordena mantendu beharko dute.
2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikula egina duten ikasleek parte hartzen ahalko dute ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura honetan.
3. Eskatzaile bakoitzak inskripzio eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere hamar aukera dakartzala, lehenespen-ordenaren arabera zehaztuta. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko ‘Lanbide Lantegietan inskribatzea’ izeneko tramiteen fitxan, helbide honetan:
http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6402/Lanbide-Lantegietan-izena-ematea
Oinarri honetako 1. atalean aipatzen diren ikasleek, matrikula egina dutenek “aukera hobetzea” hautatuta, haiek lehenetsitako aukerak adierazten ahalko dituzte soilik –ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ikaspostua badute–, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako inskripzio inprimakian, aukera horien lehenespen-ordena mantenduta.
4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 12. eranskinean dago jasota: 2019ko abuztuaren 29an eta 30ean (14:00ak arte).
5. Lehenik aukeratutako Lanbide Lantegia eskaintzen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaera.
Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.
6. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, ezin da inskripzio eskabide bat aurkeztu Lanbide Lantegietarako eta beste bat Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako. Lanbide Lantegietan eta/edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskripzio eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.
7. Ezin da eskabiderik aurkeztu ikastetxe edo lantegi/ziklo batean ez badago ikaspostu hutsik.
8. inskripzio eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.
9. Ikasleak onartzeko epe arruntean inskribatu eta inskripzioa berresten duten ikasleek ez diote dokumentazio osagarririk erantsi beharko ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren eskabideari.
10. Epe arruntean inskribatu bai baina, eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik, inskripzioa berresten ez duten ikasleek dokumentazio hori erantsi beharko diote ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari.
11. Epe arruntean inskribatzen ez diren ikasleek, dokumentazio hau erantsi beharko diote ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzeko eskabideari:
–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.
–Inskripzioaren urte naturalean 17, 18, 19, 20 edo 21 urte betetzen dituzten ikasleek, 2018-2019 ikasturtean eskolatuta badaude: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, ebazpen honen 8. eranskineko ereduaren araberakoa.
–Inskripzioaren urte naturalean 16 urte betetzen dituzten ikasleek, betiere 2018-2019 ikasturtean IEHP batean, CEP batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean edo DBHko 2. mailan eskolaturik badaude: “1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena”, ebazpen honen 9. eranskineko ereduaren araberakoa.
–2018-2019 ikasturtean eskolaturik ez dauden 17-21 urteko ikasleek eta beste hezkuntza sistema batetik datozen 16-21 urteko ikasleek: zinpeko aitorpena, ebazpen honen 10. eranskineko ereduaren araberakoa.
–Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik dagoela frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
–Kasua bada, 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 11. oinarrian adierazitakoaren arabera.
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko zerrendak. Matrikula. Aukera hobetzea. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo uztea.
1. Onartuen behin betiko zerrendak izanen dira ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren emaitzen berri emateko bitarteko ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional
Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.
2. Gutxienez, Lanbide Lantegietan onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda hauetako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:
a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrenda: 2019ko irailaren 4an argitaratuko da. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2019ko irailaren 5ean eta 6an (14:00ak arte).
b) Kasua bada, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 2. zerrenda: 2019ko irailaren 9an argitaratuko da. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2019ko irailaren 10ean eta 11n (14:00ak arte).
3. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek matrikula formalizatu beharko dute, eta, horretarako, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu.
4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendari jarraikiz ikaspostua beren lehen aukera ez den beste batean lortzen duten ikasleek bi aukera hauetako bat adierazi beharko dute matrikula formalizatzen dutenean:
a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hori hautatzen bada, horrek ekarriko du, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendan, uko egitea beste ikaspostu bat lortzeari eskabidean hobetsitako aukeretako batean.
b) “Aukera hobetzea”. Aukera hori hautatzen bada, horrek ekarriko du, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan, beste ikaspostu bat lortu ahal izatea eskabidean hobetsitako aukeretako batean.
5. “Aukera hobetzea” erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikula berria egiteko, lantegi edo ziklo berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikaslea zer ikastetxetan matrikulatu den aurretik, matrikula egiterakoan aurkeztutako dokumentazio guztia itzuli beharko dio ikastetxe horrek, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.
6. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ikaspostua lortzen duen ikaslea, dela aurrenekoz, dela “aukera hobetzea” erabiliz, matrikulatzen ez bada horretarako ezarritako datetan, matrikula egina duen ikaspostua galduko du, bai eta lortutako ikaspostu berriaren eskubide guztiak ere, eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo utziko da.
Lanbide Lantegien eskaintza.
Inskripzioan ikastetxe eta ziklo jakin bat lehen aukera gisa adierazi dutenak hamar baino gutxiago badira, Hezkuntza Departamentuak eskaintza hori bertan behera utz dezake, beste aldagai batzuk ere kontuan hartuta. Aldagai horiek dira, besteak beste, kasuko taldean edo beste batzuetan matrikulak eta onarpen prozedurak izan duten bilakaera historikoa, lurralde kohesioko irizpideak eta hezkuntza eta gizartearekin loturikoak.
Eskaintza bat bertan behera uztea erabakitzen bada, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeei jakinaraziko die zein izanen den inskripzio eskabidean adierazitako aukerak aldatzeko prozedura, bertan behera gelditu den zikloa hautatu dutenentzat, gehienez 6 aukerarekin parte har dezaten onarpen prozesuan.
Epe arruntetik kanpo eskolatzea.
1. Epe arrunta eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura bukatu ondoren eskolatu eta matrikulatu nahi duten ikasle berrien kasuan, ikastetxeak egin beharko du matrikulazio eskaera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloaren bidez, eta organo horrek erabakiko du bidezkoa den edo ez eskatutako matrikula.
2. 2019-2020 ikasturtean ikasketa berberak beste ikastetxe batean egiten ari den ikasle batek bere matrikula tokiz aldatzea eskatzen badu, ikasturteko edozein unetan eskolatzen ahalko da ikastetxe berrian, baldin eta han ikaspostu hutsik badago, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 87.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta, aldi berean, baldintza hauek betetzen badira:
–Ikasleak sarrerako baldintzak betetzea.
–Eskaera justifikatzen duen bizileku aldaketa gertatzea.
Horretarako, eskatzaileak eskaera tramitatuko du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari zuzenduta, matrikula lekualdatzeko eskaera kudeatzeko eta, hala badagokio, matrikula baimentzeko.
3. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak, halaber, ikasturtean zehar ikastetxez aldatzeko baimena eman dezake, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.
2019an 16 urte betetzen dituzten eta Curriculum Egokituko Programan irabazi-asmorik gabeko erakunde batean ikasten ari diren ikasleak: prozedura egokitzea 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartzeko prozesuan inskribatzeko.
1. Ikasle horiek 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartua izateko prozeduran inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:
a) Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa egin arte, CEPa garatzen duen entitateko irakasle-taldeak inskripzioaren txosten-proposamena nola egin adostuko du. Txostenean justifikatu beharko da 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako proposatutako inskripzioa neurri egokia dela ikasleak gaitasunak eskuratzeko, horretarako arazoiak emanez. Tutoreak eginen du txosten-proposamena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 2. eranskineko ereduaren arabera, eta CEPa garatzen duen entitateko zuzendariari bidaliko zaio.
Entitateko zuzendaria harremanetan jarriko da ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariarekin, Lanbide Lantegietan onartua izateko prozesuan inskribatzeko prozeduraren hasieraren berri emateko.
b) Aholku orientatzailea: entitateko zuzendariak entitateko orientatzaileari eskatuko dio aholku orientatzailea egin dezala. Aholkuaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez; Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 3. eranskineko ereduaren arabera eginen da, eta entitateko zuzendariari bidaliko zaio. Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko orientatzaileak ere sinatu beharko du aholku orientatzailea.
c) Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: entitateko zuzendariak irakasle-taldearen txosten-proposamena eta aholku orientatzailea aztertu ondoren, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko eta entitateko zuzendaritza-taldeko kide bat gutxienez eta tutorea gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko dira ikaslea 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartzeko prozeduran inskribatzea komenigarria dela planteatzeko. Bilera bukatzean, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 4. eranskineko ereduari jarraikiz, helburu hauekin:
–Aurkeztutako proposamenaren berri eta 1. modalitateko Lanbide Lantegien ezaugarrien berri eman dietela adierazteko.
–Proposamena onartzen dutenetz adierazteko.
–Proposamenarekin lotura duten alderdien gaineko alegazioak egiteko.
d) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: entitateko zuzendariak Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 5. eranskineko ereduaren arabera eginen du inskribatzeko azken proposamena, eta, berak eta ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariak sinatu ondoren, entitateko ikuskatzaileari bidaliko dio; horrek aztertuko du 1. modalitateko Lanbide Lantegietan sartzeko baldintzak eta indarreko araudian ezarritako prozedura betetzen ote diren, aholku orientatzailean proposatzen ote den ikaslea inskribatzea eta, orobat, gurasoek edo legezko tutoreek onartzen duten 1. modalitateko Lanbide Lantegietan onartzeko prozeduran inskribatzeko proposamena. Inskripzioaren azken proposamena aztertuta eta 1. modalitateko Lanbide Lantegietarako ikaslea den erabakita, ikuskatzaileak entitateko zuzendariari eta ikaslea matrikulatutako dagoen ikastetxeko zuzendariari jakinaraziko die onartu den ala ez inskripzioaren azken proposamen hori, eta behar bezala sinatuta itzuliko dio.
2. Entitateko zuzendariak ikasleari eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei emanen die Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena. Prozedurak garaiz bukatu behar du, kontuan hartuta ikasleak denbora behar duela kasuan kasuko ikasturterako ezarritako epean inskribatzeko.
Jakinarazpenak egiteko bideak.
–Helbide elektronikoak: nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es.
–Gurasoei eta ikasleei informazioa eta aholkularitza ematea: 848 426617.
–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 426977.
–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 426557.
–Lanbide Heziketaren Zerbitzua: 848 426628 - 848 426036 - 848 428985.
–Faxa: 848 426987.
3. ERANSKINA
4. ERANSKINA
Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko notaren egiaztagiria.
5. ERANSKINA
Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko asistentziaren egiaztagiria.
6. ERANSKINA
7. ERANSKINA
Hezkuntza sostenguko berariazko premiak dituen ikaslearen egiaztagiria.
8. ERANSKINA
Lanbide Lantegien 1. modalitatean inskribatzeko prozeduraren dokumentazioa(17 urtetik 21era bitarteko ikasleak, 2018-2019 ikasturtean eskolaturik daudenak)
9. ERANSKINA
Lanbide Lantegien 1. modalitatean inskribatzeko prozeduraren dokumentazioa (16 urteko ikasleak, 2018-2019 ikasturtean CEPn, IEHPn edo OLHn eskolatuak).
10. ERANSKINA
Lanbide Lantegien 1. modalitatean inskribatzeko prozeduraren dokumentazioa (2018-2019 ikasturtean eskolatu gabeko ikasleak).
11. ERANSKINA
Lanbide Lantegietan sartzeko notaren egiaztagiria.
Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.
12. ERANSKINA 2019-2020 ikasturteko onarpen prozesuaren egutegia Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak - Lanbide Lantegiak |
PROZESUA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA | |
EPE ARRUNTA | |||
Inskribatzeko epea (inskripzio eskabideak aurkeztekoa) | Maiatzaren 27a | Maiatzaren 31 | 14:00ak arte |
Azken eguna, inskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko | Ekainaren 7a | ||
Egindako inskripzioa (behin-behinekoa) EDUCAn kontsultatzea | Ekainaren 10a | Ekainaren 12a | |
Egindako inskripzioari erreklamazioak egitea | Ekainaren 13a | Ekainaren 17a | 14:00ak arte |
Egindako inskripzioa (behin betikoa) EDUCAn kontsultatzea | Ekainaren 20a | ||
Ikastetxeek Hezkuntza Departamentuari jakitera ematea sartu berrientzako ikaspostuak, zikloaren eta taldearen arabera, gero Hezkuntza Departamentuak ikaspostu kopurua zehazteko. | Ekainaren 27a | 14:00ak arte | |
Oinarrizko Lanbide Heziketarako inskripzioa berrestea. Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena aurkezteko azken eguna | Ekainaren 27a | 14:00ak arte | |
Lanbide Lantegietarako inskripzioa berrestea. 1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena/zinpeko aitorpena aurkezteko azken eguna | Ekainaren 27a | 14:00ak arte | |
Azken eguna, sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko, behar izanez gero | Ekainaren 27a | 14:00ak arte | |
Azken eguna, asistentziaren portzentajea frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko, behar izanez gero | Ekainaren 27a | 14:00ak arte | |
Azken eguna, Gazteen Bermearen Sisteman inskribatuta dagoela frogatzeko dokumentazioa aurkezteko | Ekainaren 27a | 14:00ak arte | |
Azken eguna, ikaspostuak gordetzeko frogagiriak aurkezteko, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik | Ekainaren 27a | 14:00ak arte | |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | Uztailaren 1a | ||
Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea | Uztailaren 1a | Uztailaren 3a | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea | Uztailaren 4a | ||
Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailaren 5a | Uztailaren 16a | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea | Uztailaren 18a | ||
Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailaren 19a | Uztailaren 23a | 14:00ak arte |
PROZESUA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA | |
IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURARAKO HUTSIK DAUDEN IKASPOSTUAK ZEHAZTU ETA ADITZERA EMAN AURRETIK EGIN BEHARREKO JARDUKETAK | |||
Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea | Uztailaren 25a | ||
Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailaren 26a | Uztailaren 30a | 14:00ak arte |
PROZESUA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA | |
IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA | |||
Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako | Abuztuaren 28a | ||
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabideak aurkeztea | Abuztuaren 29a | Abuztuaren 30a | 14:00ak arte |
Azken eguna, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran inskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko | Irailaren 3a | 13:00ak arte | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea | Irailaren 4a | ||
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula | Irailaren 5a | Irailaren 6a | 14:00ak arte |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea | Irailaren 9a | ||
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula | Irailaren 10a | Irailaren 11 | 14:00ak arte |
Iragarkiaren kodea: F1905610
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50