94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

44/2019 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten baita, proiektu honetarako: “Azucarera-Arguedas” 13,2 kV-eko goi-tentsioko aireko linearen saihesbidea 303. eta 307. euskarrien artean, Tuterako udal-mugartean (Nafarroa).

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 5ean emandako 60/2019 Ebazpenaren bidez, proiektu hau onetsi zen: “Azucarera-Arguedas” 13,2 kV-eko goi-tentsioko aireko linearen saihesbidea 303. eta 307. euskarrien artean, Tuterako udal-mugartean (Nafarroa). Halaber, eraikitzeko aurretiazko administrazio baimena eman zen, eta proiektua onura publikokoa deklaratu zen.

2019ko apirilaren 11n, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatu zuen okupatu aurreko aktak egiteko dei egitea, eta administrazioak ordezkariak izendatzea. Horrez gain, enpresaren izenean arituko diren ordezkariak izendatu zituen.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Tuterako alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Tuterako udaletxean, 2019ko apirilaren 18an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tuterako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 16an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

ERANSKINA

“AZUCARERA-ARGUEDAS” 13,2 KV-EKO GOI-TENTSIOKO AIREKO LINEAREN SAIHESBIDEA 303. ETA 307.
EUSKARRIEN ARTEAN, TUTERAKO UDAL-MUGARTEAN (NAFARROA) (SAT-10705-2 ESPEDIENTEA)

Okupatu aurreko aktak egitea

Aktak egiteko tokia: Tuterako udaletxea.

Eguna: 2019ko ekainaren 18a.

HITZORDUA

TITULARRAK (zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

10:30

Cecilio Arbiol Rosen oinordeak

Miguel Perez Torres kalea 1

31500 Tutera (Nafarroa)

9

408

Tutera

11:00

Jose Luis Marín Aguado

Helbide ezezaguna

9

411

Tutera

Iragarkiaren kodea: F1905404