3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-A-154
Modesto Landa Sotok eskatu du berritzea bere titulartasuneko ur aprobetxamendua, honako datu eta ezaugarri hauek dituena:
Ezaugarriak:
Ibilgua: Odrón ibaia.
Hargunearen udalerria: Los Arcos (Nafarroa).
Uneko emaria, gehienez ere: 4,1 l/s.
Xedea: ureztaketa.
Aprobetxamendua Arroaren Ur Erregistroko A atalean, 38. liburukian, 108. orrian dago inskribatuta, eta azkentzeko data 2018ko abenduaren 18an du, epea iragan delako; urtean 1.400 m³-ko bolumena du esleitua, 2,54 hektareako azalera ureztatzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2019ko martxoaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1906145