94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-P-219

Isabel Sánchez-Marco Mendizábalek eskatu du bere titularitateko ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzea; aprobetxamendua Ebroko arroaren Ur Erregistroan inskribatuta dago, A Atalean, 79. liburuan, 56. orrian, eta haren datuak www.chebro.es webgunean kontsultatu daitezke. Aldaketaren xedea da egungo erabilera aldatzea (etxerako baina ez edateko) aurrerantzean jostetarako erabilera izan dezan (igerilekua), Milagroko udal-mugartean (Nafarroa), 2. poligonoko 264. lurzatian; horrekin batera, urteko gehieneko bolumena 1.148,4 m³-tik 130 m³-ra jaitsiko da, eta batez besteko emari baliokidea, kontsumo handieneko hilabetean, 0,018 l/s-koa zena, 0,05 l/s-koa izanen da aurrerantzean, inskribatutako aprobetxamenduaren gainerako ezaugarriak aldatu gabe.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1905980