94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

65E/2019 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Ebazpen honen bidez 2019ko deialdi hau onesten da: “dirulaguntza emateko deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitateei eta enpresei, genero berdintasunaren eta lan-bizitza eta familia bateragarri egitearen arloko proiektuak gauzatzeko”. DDBN: 449354.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna oinarri juridiko unibertsala da, giza eskubideei buruzko nazioarteko hainbat testutan aitortua, baita Europar Batasuneko funtsezko printzipioa ere, administrazio publikoek nahitaez bultzatu eta sustatu beharrekoa, politika aktiboen bidez, berdintasun-printzipioa benetako bihurtzeko.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 5. artikuluak tratu eta aukera berdintasuna ezartzen ditu, enplegua lortzeko, lanbide arloko prestakuntzarako eta sustapenerako, eta lan baldintzetarako. Halaber, arau beraren 14.2 artikuluak aldarrikatzen du tratu eta aukera berdintasunaren printzipioa integratu behar dela ekonomia, lan, gizarte, kultura eta arte politiketan, lanean bereizkeriarik izan ez dadin, eta ordainsari desberdintasunak ezabatzeko, baita emakumezko enpresaburuen ugaritzea bultzatzeko ere politiken eremu guztietan, eta emakumeen lanaren balioa indartzeko, etxeko lana barne.

Bestalde, Nafarroako Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuna Sustatzeko azaroaren 28ko 33/2002 Foru Legearen 1.1.b) artikuluak adierazten du Nafarroako Gobernuaren helburua dela Nafarroako gizartea sentsibilizatzea genero berdintasunaren arloan.

Nafarroako Foru Komunitateko Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako I. Planaren (2006-2010) helburu eta xedeek indarrean jarraitzen dute, planaren garapenaren bidez, harik eta arlo honetako plan berri bat onetsi arte, eta 1. arlo berariazkoan (“Sustapen ekonomikoa, enplegua eta prestakuntza”) hau aipatzen da helburuen artean:

–Ezagutzea eta agerian jartzea emakume eta gizon nafarren egoera ezberdina ekonomiari eta enpleguari dagokienez.

–Enplegurako politika eta zerbitzuak egokitzea aukera berdintasunaren printzipioari.

–Emakume nafarren enplegurako sarbidea sustatzea berdintasun baldintzetan.

–Bultzatzea emakumeen jarraipena eta sustapena lan merkatuan berdintasun baldintzetan.

–Negoziazio kolektiboan genero ikuspegia txertatzea.

Erantzukidetasuna sustatzeari dagokionez, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko beharra jada planteatu da bai nazioartean bai Europar Batasunean, errealitate sozial berriari zalantzarik gabe lotutako baldintza gisa.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak bere eskumenen artean, honako hau du, besteak beste: “enpresako berdintasun eta bateragarritasun politikak [... ] sustatzea eta koordinatzea”, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 8.y) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horregatik, laguntzen deialdi honen bidez, aipatutako Aukera Berdintasunerako Planean zehaztutako helburuak betetzen lagundu nahi da, eta sustatu nahi da berdintasun planak enpresa txiki eta ertainetan ezartzea, aipatu 3/2007 Lege Organikoaren 49. artikuluak eta zehazki oinarri hauek ezarritako lerroari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Genero berdintasunaren eta lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko proiektuak gauzatzeko 2019ko dirulaguntzaren deialdia onestea, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako eta enpreseentzako.

2. Dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 130.000 euroko gastua baimentzea, 2019ko gastuen aurrekontuetako “Berdintasunaren eta lan-bizitza eta familia bateragarri egitearen arloko proiektuak” izeneko 810012-81500-4819-494116 partidaren kargura, ebazpen honen ondoriozko konpromisoak betetzeko:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

810012-81500-4819-494116: Berdintasunaren eta lan-bizitza eta familia bateragarri egitearen arloko proiektuak

2019

130.000,00

4. Baimendutako 130.000 eurotik, 60.000 euroko zenbatekoa emanen da lan-bizitza eta familia bateragarri egitearen edo genero berdintasuna txertatzearen arloko metodologiak ezarri, garatu eta aplikatzeko proiektuak finantzatzeko Nafarroako entitate edo enpresetan. Gainerako 70.000 euroak, berdintasun planetan aurreikusitako jarduketak gauzatzeko proiektuak garatzeko erabiliko dira, laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzuen bidez. III. eranskineko 2. oinarrian aipatzen diren enpresek ez dute izanen sarbiderik aurrekontuko partida honen %40ra baino, hots, 52.000 euroko muga izanen dute.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko apirilaren 24an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

ERANSKINAK

Laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak, lan-bizitza eta familia bateragarri egitearen edo genero berdintasuna txertatzearen arloko metodologiak ezarri, garatu eta aplikatzeko proiektuak finantzatzeko Nafarroako entitate edo enpresetan, eta haien berdintasun planetan aurreikusitako jarduketak gauzatzeko proiektuak garatzeko, laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzuen bidez, 2019. urtean.

I. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRI KOMUNAK

1. oinarria.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

3. Laguntzen fitxan eskuratu daitezkeen ereduen araberakoa izanen da eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa, hau da, II. eta III. eranskinetako 5. oinarrietan ezarritakoa.

4. Aurkeztutako dokumentazioak betebehar horiek betetzen ez baditu, Lan Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ezin da inondik inora zuzendu.

2. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozedura.

Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko, deialdi honetako II. eta III. eranskinetako 6. oinarrietan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa izanen da II. eta III. eranskinetako 4. oinarrietan ezarritakoa, eta emanen da aurreko apartatuan ezarritako lehentasun hurrenkerari jarraituz, deialdi honetarako aurrekontuan laguntza modalitate bakoitzerako erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

3. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

Lan Zerbitzuak II. eta III. eranskinetako 6. oinarrietan ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da dirulaguntza ematea edo ez ematea ebatziko duen organo eskuduna. Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da. Eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek errekurtsoa jartzen ahalko dute, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

4. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

1. Onuradunek justifikatu beharko dute II. eta III. eranskinetako 7. oinarrietan ezarritako baldintzen arabera eginiko proiektua, eskatu eta eman laguntzaren modalitateari jarraikiz.

2. Onuradunek aurkezten dituzten frogagiriak hizkera ez-sexistan idatzi beharko dira. Orobat, pertsonei buruzko datuak sexuaren arabera bereizita eman beharko dira beti.

5. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute, laguntzen fitxan den ereduaren araberakoa, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu.

Izan litezkeen zehapen ondorioak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko.

b) Diruz lagundutako proiektua egin eta justifikatzea aurreko oinarrian ezarritako moduan.

c) Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala agertzea zabaltzen den materialean.

d) Jasotako laguntzari buruzko publizitatea egitea, proiektuaren finantzaketa publikoa dela zabalduz, bai web korporatiboan bai diruz lagundutako proiektuaren gainean onuradunak prestatzen duen dokumentazioan.

e) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezik, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki:

a) Gauzatu den proiektuaren aurrekontua dirulaguntza emateko ebazpenean onartutakoaren %60tik behera bada, emandako laguntzaren %50 ordainduko da.

b) Gauzatu den proiektuaren aurrekontua onartutakoaren %40tik beherakoa bada, deklaratuko da emandako laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela.

6. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, frogatzen duena onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak, besteak beste gardentasunari buruzko aitorpena eta, behar bada, eskatutako dokumentazioa aurkeztu izana.

2. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du hiru hilabeteko epean, frogagiriak aurkezten direnetik.

3. Onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdurik diru zenbateko horiek askatzen badira, behar adinako krediturik ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskaerei erantzuteko erabiltzen ahalko dira diru kopuru horiek.

7. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko komunikazioak.

1. Laguntzen eskaera eta eman beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

2. Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak telematikoki eginen dira, entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da. Gaitutako helbide elektronikoa eskuratzen den helbide berean egiten da harpidetza.

8. oinarria.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, nazionalek nahiz atzerrikoek, gastu beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.

9. oinarria.–De minimis laguntza.

Deialdi honetako dirulaguntzak, baldin onuraduna enpresa bat bada, de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zerga ekitaldiko edozein alditan emandako “de minimis” laguntza guztien batura ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, interesdunek kasuan kasuko zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak aitortu beharko dituzte eskabide-orrian.

10. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Lan Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

11. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA
LAGUNTZEN DEIALDIA, LAN-BIZITZA ETA FAMILIA BATERAGARRI EGITEAREN EDO GENERO BERDINTASUNA TXERTATZEAREN ARLOKO METODOLOGIAK EZARRI, GARATU ETA APLIKATZEKO PROIEKTUAK FINANTZATZEKO NAFARROAKO ENTITATE EDO ENPRESETAN

1. oinarria.–Xedea.

Irabazi-asmorik gabeko entitateendako dirulaguntza, lan-bizitza eta familia bateragarri egitearen edo genero berdintasuna txertatzearen arloko metodologiak ezarri, garatu eta aplikatzeko Nafarroako entitate edo enpresetan.

2. oinarria.–Onuradunak.

1. Dirulaguntzaren onuradunak izan daitezke hurrengo beharkizunak betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateak:

a) Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

b) Langileek, gutxienez, bi urteko lan esperientzia izatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, eta/edo gutxienez ere 120 orduko prestakuntza emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, erakunde publikoek edo unibertsitateek (publiko nahiz pribatuek) emana.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik ez urratzea.

d) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta izatea. Dirulaguntza eskatzeak berarekin dakar departamentu honi baimena ematea inguruabar hori ziurtatzen duten datuak kontsultatzeko, emateko ebazpen proposamena egiten denean.

e) Deialdi hau argitaratu aurreko hiru urtean zehapenik jaso ez izana Langileen Estatutuak edo aplikatzen den hitzarmen kolektiboak ezarritako berdintasun planen arloko betebeharrak ez betetzeagatik edo enpresak hartutako erabakiengatik, sexuarengatik edo orientazio sexualarengatik edo sexu jazarpenagatik zuzeneko edo zeharkako bereizkeria egiteagatik.

f) Ebazpen irmo baten bidez zehapenik jaso ez izana, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan falta oso astun bat edo bi falta astun baino gehiago egiteagatik, deialdia argitaratu aurreko bi urteetan.

g) Ingurumen arloan neurri zuzentzaileak eskatzen dituen zehapen irmorik jaso ez izana aurreko bi urteetan, eskaerak aurkezteko epearen azken egunetik hasita, betiere zehapen organoaren txosten baten arabera neurri horiek gauzatu ez badira edo aplikatzeko egutegia bete ez bada.

2. 1. apartatuko betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, eskabide-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da, eta bertan baimena emanen zaio Lan Zerbitzuari adierazitako datuak kontsultatu eta egiaztatzeko.

3. Deialdi honetatik kanpo utzi dira berariaz administrazio publikoak, erakunde autonomoak, enpresa entitate publikoak, enpresa publikoak eta fundazio publikoak.

3. oinarria.–Dirulaguntza jaso dezaketen proiektuen baldintzak.

Diruz lagunduko dira lan-bizitza eta familia bateragarri egitearen edo genero berdintasuna txertatzearen arloko metodologiak ezarri, garatu eta aplikatzeko proiektuak entitate edo enpresetan, baldin baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Eskaera egiten duen irabazi-asmorik gabeko entitateak proiektuaren xede den metodologiaren titulartasuna izatea.

b) Azalpena, proiektuaren metodologiari, edukiari eta helmenari buruz, bereizita ezarpen, garapen eta aplikazio jarduketak eta, behar bada, jarraipenekoak.

c) Jarduketak, gutxienez, 2019ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era egitea.

d) Nafarroako entitate, enpresa edo lantokietan egitea. Hori egiaztatuko da proietuan bilduz zein enpresetan jardun nahi den, adieraziz haren izen soziala, IFK, helbidea, sexuaren arabera bereizitako plantilla eta enpresa bakoitzean egin behar den jarduketa (ezarpena, garapena, aplikazioa eta, behar bada, jarraipena).

4. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak eta laguntzaren zenbatekoa.

1. Aipatu proiektuetako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak, betiere 2019ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean fakturatzen eta pagatzen badira:

a) Proiektua zuzenean gauzatzera bideratzen diren entitate onuradunaren langileen gastuak, hartan diharduten bitartean. Azaroko aseguru sozialak onar daitezke, baldin horien zenbatekoa aurkeztutako agirietan agertzen bada, 7. oinarriaren arabera, eta 2019ko abenduaren 31 baino lehen aurkezten badira gastuen eta ordainketen frogagiriak.

b) Proiektuaren jarduketak gauzatzeko aipatu langileen joan-etorrien gastuak, joan-etorri horiek dagokion nominaren bidez ordaintzen direnean.

c) Aurkeztutako proiektuaren jarduketekin zerikusia duten edukiak hedatzeagatiko gastuak. Eduki horien hedapenean ez da emakumearen kontrako bereizkeriaren irudirik emanen, eta berdintasuna eta rol aniztasuna sustatuko dira. Halaber, hizkera sexista erabiltzea saihestuko da diruz lagundutako proiektuaren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

2. Ez dira diruz lagunduko:

a) Entitateen publizitaterako egindako gastuak, publizitate horrek aurkeztutako proiektuaren edukiarekin loturarik ez badu.

b) Lokalak alokatzeko gastuak eta hornidura-gastuak (ura, argia, gasa, telefonoa...).

c) Gastu diruz lagungarriak justifikatzeko aurkezten dituen fakturen balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa, salbu eta gastu horiek entitatearen aldetik berreskuratzekoak edo konpentsatzekoak ez badira (berariaz adierazi beharko du).

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa proiektuaren aurrekontuaren %100 izanen da, eta 60.000 eurokoa, gehienez, proiektuko.

5. oinarria.–Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa.

1. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak eskaneatuta, bereizita eta izenarekin identifikatuta egonen dira. Ondoko hauek dira:

a) Proiektua, eduki honekin:

–Metodologiaren deskribapena.

–Helburuen deskribapena, jarraipen eta efikazia adierazleak barne.

–Proiektuaren eremua (genero berdintasuna edo lan-bizitza eta familia bateragarri egitea eta erantzukidetasuna), zehaztuz proposatutako jarduketak.

–Helburuak lortzeko garatu behar diren jarduketen deskribapena, aurreikusitako kronograma, zehaztuz jarduketa mota (ezarpena, garapena, aplikazioa eta, behar bada, jarraipena).

–Entitate edo enpresa jakin batzuetan jarduketak edo bisitak egiteko plana. Bakoitzean adieraziko da besteren konturako langileak zein diren, sexuaren arabera bereizita, eta Nafarroako Lurralde Estrategiako zein eremutan dauden.

–Entitate edo enpresetan metodologia aplikatzearen seinale edo identifikazio zigiluei buruzko azalpena, lortzeko/emateko prozedura, mantentzeko prozedura, mantentzeko epea, jarraipena eta eraginkortasuna.

b) Memoria ekonomikoa eta aurrekontua, diruz lagundu daitezkeen gastuak zehaztuz, bereiziz:

–Langileen gastuak, identifikatuz zer pertsona edo pertsonek gauzatuko duten proiektua, proiekturako haien jarduna, hilabeteka banatua; orobat, zehaztuko da proiektua gauzatzeko lanaldiaren zenbateko zatia hartuko duten, zenbat ordu hilabetean eta prezioa orduko.

–Aipatu langileek joan-etorrietan izatea aurreikusten diren gastuak.

–Proiektuaren jarduketen dibulgazio gastuak.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, baloratuko diren xehetasunei buruzkoa, 6. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz, laguntzen fitxako ereduaren araberakoa eta, proiektuari dagokionez, honako hauek bilduko dituena:

–Metodologiaren titulartasunaren egiaztapena.

–Metodologia zenbat urtetan aplikatu den, haren urte kopuruaren egiaztapena.

–Proiektuaren helmenaren egiaztapena: enpresak, plantillak eta horietan egin behar diren jarduketak.

–Enpresetan metodologia aplikatzearen seinale edo identifikazio zigiluak izatearen egiaztapena.

Deklaratutako datuek bat eginen dute proiektuaren edukiari eransten zaizkionekin.

2. Aurkeztutako dokumentazioak betebehar horiek betetzen ez baditu, Lan Zerbitzuak eskatzaileari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ezin da inondik inora zuzendu.

6. oinarria.–Dirulaguntzak emateko irizpideak.

1. Proiektuak baloratzeko irizpideak. Aplikatuko dira kontuan hartuz erantzukizunpeko adierazpenaren ereduan (laguntzen fitxan dago) entitateak deklaratutako datuak. Horiek bat eginen dute proiektuaren edukiari eransten zaizkionekin. Ondoko hauek izanen dira:

a) Genero berdintasunaren eta/edo lan-bizitza eta familia bateragarri egitearen eta erantzukidetasunaren arloan jarduketak egiten esperientzia izatea azken 10 urteetan (2009tik 2018ra, biak barne): 10 puntu gehienez. Puntu 1 emanen da esperientzia urte bakoitzeko.

b) Metodologia zenbat urtetan aplikatu den azken 10 urteetan (2009tik 2018ra, biak barne): 10 puntu gehienez. Puntu 1 emanen da metodologia aplikatu den urte bakoitzeko.

c) Proiektuaren eremua, metodologian (ezarpen, garapen eta aplikazio jarduketak eta, behar bada, jarraipenekoak) aurreikusitako jarduketak zein entitatetan edo enpresatan egin behar diren, haien arabera, Nafarroako Lurralde Estrategian zehaztutako 10 eremuetan: 20 puntu gehienez.

Hauexek dira 10 eremuak: 1. eremua (Tuterako Erribera); 2. eremua (Argako eta Aragoiko Erribera); 3. eremua (Ebroko Erribera); 4. eremua (Lizarra); 5. eremua (Tafalla - Erriberri); 6. eremua: (Zangoza); 7. eremua (Pirinioak); 8. eremua (Baztan - Bidasoa); 9. eremua (Ipar-mendebaldeko Nafarroa); eta 10. eremua (Nafarroako eremu zentrala).

Proiektuan adieraziko da jarduketak egin diren entitate edo enpresen kokalekua, eremu geografikoen arabera sailkatua. Eremu horiei puntuak emateko, eremu bakoitzeko entitate edo enpresetan 2 jarduketa edo bisita egin behar dira. Puntuagarria den eremu geografiko bakoitzeko 2 puntu emanen dira.

d) Zenbat entitatetan edo enpresatan jardun behar den: 20 puntu gehienez. Puntu 1 emanen da entitate edo enpresa bakoitzeko, eta gehienez ere 20 puntu.

e) Proiektuaren kalitatea: 30 puntu gehienez. Planifikazioa (helburuen argitasuna eta deskribapena, eraginkortasunaren gaineko adierazleak eta jarduketa motak) eta metodologia baloratuko dira.

f) Metodologia aplikatzen ari dela ziurtatzen duten seinale identifikagarrien (zigiluak edo bereizgarriak) aurreikuspena, eta lortzeko prozedura, mantentzea, mantentze-epea, jarraipena eta eraginkortasuna: 10 puntu gehienez.

Gutxienez 40 puntu lortzen ez dituzten proiektuek ezin dute dirulaguntzarik jaso.

2. Proiektuei ematen zaien puntuazioan berdinduz gero, e) letran lortutako puntuazioa kontuan hartuta erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, c), d), f), a) eta b) letretan lortutakoa hartuko da kontuan, lehentasun ordena horren arabera, eta horrela hurrenez hurren, berdinketa desegin arte.

7. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

Onuradunek 2019ko azaroaren 30a arteko epean, hura barne, justifikatu beharko dute proiektua; horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte telematika bidez, laguntzen fitxatik:

a) Memoria teknikoa, non justifikatzen baita proiektua egin dela eta zenbateraino lortu den bilatzen zen helburua. Justifikatzeko memoria teknikoaren apartatuek bat egin behar dute dirulaguntza eskatzean aurkeztutako proiektuaren memoria teknikoan direnekin.

b) Memoria ekonomikoa, honako hauek barne:

–Proiektuko jarduketak egin dituzten pertsonen izenen zerrenda. Zehaztuko da proiektuan sartutako lanaldiaren portzentajea eta kostuaren kalkulua hilabeteka.

–Proiektuari egotzitako nominak, bai eta nominak eta gizarte segurantzako kotizazioak ordaindu direla erakusten duten transferentzien eta banku laburpenen kopia ere. Gizarte Segurantzako azaroko kostuak sartu nahi izatera, aurreikusitako zenbatekoa sartu beharko da, eta adieraziko da horren justifikazioa sartuko dela 2019ko abenduaren 31 arte.

–Joan-etorrien gastuen zerrenda, zer nominatan ordaintzen diren adierazita.

–Aurkezten diren fakturen zerrenda zenbakitua, kontzeptuen arabera xehakatuak, eta haien ordainagirien zerrenda.

–Egindako fakturak eta ordainagiriak, zeinak dirulaguntza eskatzen duenaren izenean egon beharko baitute. Fakturen BEZa sartu nahi bada, adierazi egin beharko da berariaz, eta egiaztatu, dokumentu bidez, entitateak ezin duela ez berreskuratu ez konpentsatu aipatu BEZa.

III. ERANSKINA
LAGUNTZEN DEIALDIA, BERDINTASUN PLANETAN AURREIKUSITAKO JARDUKETAK GAUZATZEKO PROIEKTUAK GARATZEKO, LAGUNTZAKO EDO AHOLKULARITZA TEKNIKOKO KANPOKO ZERBITZUEN BIDEZ

1. oinarria.–Xedea.

Dirulaguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta enpresei, beren berdintasun planetan aurreikusitako jarduketak gauzatzeko proiektuak garatzeko, laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzuen bidez.

2. oinarria.–Onuradunak.

1. Dirulaguntzaren onuradunak izan daitezke hurrengo beharkizunak betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateak eta enpresak:

a) Helbide soziala Nafarroan izatea edo lantokia Nafarroan kokatua egotea eta 25 eta 250 langile bitarteko plantilla izatea proiektuari lotutako enpresan edo lantokian.

b) Berdintasun plan bat izatea enpresan edo, kasua bada, lantokian, azken 5 urteetan egina edo berraktibatua (2014ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitarte).

c) Berdintasun plana izatera legez beharturik ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik ez urratzea.

e) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta izatea. Dirulaguntza eskatzeak berarekin dakar departamentu honi baimena ematea inguruabar hori ziurtatzen duten datuak kontsultatzeko, emateko ebazpen proposamena egiten denean.

f) Deialdi hau argitaratu aurreko hiru urtean zehapenik jaso ez izana Langileen Estatutuak edo aplikatzen den kolektiboak ezarritako berdintasun planen arloko betebeharrak ez betetzeagatik edo enpresak hartutako erabakiengatik, sexuarengatik edo orientazio sexualarengatik edo sexu jazarpenagatik zuzeneko edo zeharkako bereizkeria egiteagatik.

g) Ebazpen irmo baten bidez zehapenik jaso ez izana, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan falta oso astun bat edo bi falta astun baino gehiago egiteagatik, deialdia argitaratu aurreko bi urteetan.

h) Ingurumen arloan neurri zuzentzaileak eskatzen dituen zehapen irmorik jaso ez izana aurreko bi urteetan, eskaerak aurkezteko epearen azken egunetik hasita, edo zehapen organoaren txosten baten arabera neurri horiek gauzatu ez izana edo aplikatzeko egutegia bete ez izana.

2. 1. apartatuko betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, eskabide-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da, eta bertan baimena emanen zaio Lan Zerbitzuari adierazitako datuak kontsultatu eta egiaztatzeko.

3. Deialdi honetatik kanpo utzi dira berariaz administrazio publikoak, erakunde autonomoak, enpresa entitate publikoak, enpresa publikoak eta fundazio publikoak.

3. oinarria.–Dirulaguntza jaso dezaketen proiektuen baldintzak.

1. Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek honako baldintza hauek bete behar dituzte (proiektuak beren berdintasun planetan aurreikusitako jarduketak gauzatzeko dira, laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzuen bidez):

a) Proiektuaren xedea izatea entitateari edo enpresari laguntza ematea bere berdintasun planean aurreikusitako jarduketak egiteko, aldi hauetako bat edo batzuetan lagunduz:

–Ekintzaren plangintzan laguntzea.

–Ekintza gauzatzen laguntzea.

–Ekintzaren jarraipenean eta ebaluazioan laguntzea.

b) Proiektua garatzea eta egitea laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzu batek (kanpoko aholkularitza enpresa edo profesional batek), eta hartan, langileek gutxienez bi urteko lan esperientzia izatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, eta/edo gutxienez ere 120 orduko prestakuntza emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, erakunde publikoek edo unibertsitateek (publiko nahiz pribatuek) emana.

c) Kontratatutako zerbitzuek gutxienez 40 ordu presentzial izatea, eta horietatik 2 ordu prestakuntza-saio bat emateko baliatzea enpresako lan taldearentzat, komitearentzat edo batzordearentzat; horiez gain, beste 2 ordu enpresako plantillarentzat prestakuntza emateko baliatzea.

d) 2019ko urtarrilaren 1etik azaroaren 15era arteko epean egitea.

e) Proiektua egin ondoren haren eraginkortasuna neurtzeko adierazleak izatea, proiektuaren ebaluazioa egin ahal izateko.

2. Entitate edo enpresa bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

4. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak eta laguntzaren zenbatekoa.

1. Aipatu proiektuetako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak, betiere 2019ko urtarrilaren 1etik azaroaren 15era bitartean fakturatzen eta pagatzen badira:

a) Laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzuaren langileria gastuak, betiere proiektua egiten zuzenean jardun duten langileena.

b) Proiektuaren jarduketak gauzatzeko aipatu langileek (hots, laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzuko langileek) egindako joan-etorrien gastuak.

c) Jarduketekin lotutako edukien dibulgazio gastuak, laguntzako edo aholkularitza teknikoko zerbitzuak egindakoak. Eduki horien hedapenean ez da emakumearen kontrako bereizkeriaren irudirik emanen, eta berdintasuna eta rol aniztasuna sustatuko dira. Halaber, hizkera sexista erabiltzea saihestuko da diruz lagundutako proiektuaren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

2. Ez dira diruz lagunduko:

a) Entitate edo erakunde onuradunen edo laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzuen publizitaterako egindako gastuak, publizitate horrek aurkeztutako proiektuaren edukiarekin loturarik ez badu.

b) Dirulaguntzaren onuradun diren entitateen edo enpresen plantillako edo kontratatutako langileen gastuak.

c) Gastu diruz lagungarriak justifikatzeko aurkezten dituen fakturen balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa, salbu eta gastu horiek entitatearen aldetik berreskuratzekoak edo konpentsatzekoak ez badira (berariaz adierazi beharko du).

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa proiektuaren aurrekontuaren %100 izanen da, eta 5.000 eurokoa, gehienez, proiektuko.

5. oinarria.–Eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa.

1. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak eskaneatuta, bereizita eta izenarekin identifikatuta egonen dira. Ondoko hauek dira:

a) Proiektua, eduki honekin:

–Eginen diren jarduketak deskribatu behar dira, berdintasun planean aurreikusitako jarduketekin lotuz; horretarako, adieraziko da berdintasun planaren zer orrialdetan eta ataletan dauden jasota jarduketak.

–Jarduketa bakoitzaren barruan, bete beharreko aldiak, 3.1.a) oinarrian aurreikusten den moduan, zehaztuz aldi bakoitzean zer ekintza egingo den; hau da, jarduketa bakoitzerako, aipatu behar da plangintza, gauzatzea edo/eta jarraipena eta ebaluazioa egingo den.

–Identifikatu behar da zer enpresak edo profesionalek emanen duen laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzua, eta adierazi behar da, orobat, proiektua exekutatzeko aurreikusitako ordu kopurua eta kronograma. Egin beharreko jardueren artean, 3.1.c) oinarrian jasotako prestakuntza jarduketak ere sartu beharko dira.

–Proiektuaren exekuzioa ebaluatzeko adierazleak zehaztu behar dira.

–Adierazi behar da entitateko edo enpresako zer pertsona edo pertsonak osatuko duten berdintasun batzordea, komitea edo lan taldea.

b) Memoria ekonomikoa eta aurrekontua, zehaztuta gastu diruz lagungarriak zein diren, bereizketa hau eginez:

–Laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzuko langileria gastuak.

–Aipatu langileek joan-etorrietan izatea aurreikusten diren gastuak.

–Proiektuaren jarduketen dibulgazio gastuak.

c) Entitatearen edo enpresaren berdintasun plana, noiz egin edo berraktibatu den adierazten duena.

d) Dagokion dokumentazioa, frogatzen duena laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzua eman behar duen enpresak edo profesionalak baduela 3.1.b) oinarrian jasotako prestakuntza eta/edo esperientzia emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan. Ondorio horietarako, pertsona horien curriculumak aurkeztuko dira, haien prestakuntza frogatzen duten tituluekin batera, halakorik baldin badute.

e) Erantzukizunpeko adierazpena baloratuko diren xehetasunei buruz, 6. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz, laguntzen fitxako ereduaren araberakoa eta, proiektuari dagokionez, honako hauek bilduko dituena:

–Laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzuak emanen duen ordu kopuruaren aurreikuspena.

–Berdintasun plana noiz egin edo berraktibatu zen.

–Eginen diren jarduketak eta jarduketa bakoitzeko aldia edo aldiak.

–Langileen ordezkaritzarekin egindako negoziazioa berdintasun plana egiteko edo berraktibatzeko. Ondorio horietarako, langileen ordezkaritzat hartuko dira bai langileen legezko ordezkariak, hau da, langileen delegatuak eta enpresa komiteak nahiz ad hoc eratutako komisioak urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Foru Dekretuaren 41.4 artikuluan xedatutakoarekin bat (aipatu legegintzako foru dekretuak Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zen).

–Langileen ordezkaritzarekin lortutako akordioa berdintasun plana egiteko edo berraktibatzeko.

–Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroko inskripzioa edo gordailutzea, bai Berdintasun Planen gaineko Akordio gisa (inskripzio ebazpena) bai gordailutuko den Enpresa Akordio gisa (gordailutze ofizioa).

–Jazarpenaren aurkako protokoloak izatea, bai berdintasun planaren barruan sartuta badaude bai berariaz eginak badira eta berdintasun planean sartuta ez badaude.

–Azken 5 urteetan parte hartu izana Nafarroako Berdintasunerako Institutuak edo beste administrazio publiko batzuek berdintasun planak egiteko edo berraktibatzeko deitutako dirulaguntzak jasotzeko prozeduretan.

2. Aurkeztutako dokumentazioak betebehar horiek betetzen ez baditu, Lan Zerbitzuak eskatzaileari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ezin da inondik inora zuzendu.

6. oinarria.–Dirulaguntzak emateko irizpideak.

1. Dirulaguntza jasotzeko lehentasuna edukiko dute 2018an Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren dirulaguntza jaso ez duten entitateek eta enpresek, beren berdintasun planetan aurreikusitako jarduketak gauzatzeko proiektuak garatzeko, laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzuen bidez.

2. Lehenagoko atalean ezarritako lehentasuna aintzat hartuz, proiektuak baloratuko dira ondoko irizpideen arabera. Aplikatuko dira kontuan hartuz erantzukizunpeko adierazpenaren ereduan (laguntzen fitxan dago) entitateak deklaratutako datuak. Datuok bat eginen dute proiektuaren edukiari eransten zaizkionekin, eta hauek izanen dira:

a) Laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzuak proiektuak egiten emanen duen ordu kopuru aurreikusia, kontuan izanda gutxienez 40 ordu izan beharko direla: 10 puntu gehienez. 2 puntutik abiatuz, beste bi puntu emanen dira proiektuan aurreikusitako 2 orduko, gehienez ere 10 puntura arte; izan ere, 10 puntu emanen zaizkie 48 orduko edo gehiagoko iraupeneko aurreikuspena duten proiektuei.

b) Berdintasun planaren antzinatasuna. Kontuan hartuko da noiz egin edo berraktibatu zen: 10 puntu gehienez. 2 puntu emanen zaizkie 2014an egin edo berraktibatu ziren planei eta beste bi puntu urte gehigarri bakoitzeko, 10 puntura arte; izan ere, 10 puntu emanen zaizkie 2018an egin edo berraktibatutako planei.

c) Eginen diren jarduketak eta garatuko den aldia jarduketa bakoitzeko (plangintza, exekuzioa eta jarraipena eta ebaluazioa): 35 puntu gehienez. 1,5 puntu emanen dira jarduketa bakoitzaren aldi bakoitzeko, baina aurreikusten bada 3 aldiak lantzea jarduketa batean, 5 puntu emanen zaizkio jarduketa horri. Irizpidea horrela baloratuko da harik eta 35 puntu lortu arte, irizpide honen gehieneko balorazioa denez gero.

d) Langileen ordezkaritzarekin egindako negoziazioa berdintasun plana egiteko edo berraktibatzeko: 10 puntu. Hamar puntuak lortzeko, entitateak edo enpresak akreditatu beharko du egin duen negoziaketa, berdintasun planeko negoziazio batzordearen eraketa-akta aurkeztuz, ez bada Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan (REGCON) aurkeztu dela plana aurkeztu edo gordailutzean. Kasu horretan, aski izanen da planaren erregistro kodea edo gordailu kodea adieraztea.

e) Langileen ordezkaritzarekin lortutako akordioa berdintasun plana egiteko edo berraktibatzeko: 10 puntu. Hamar puntuak lortzeko, entitateak edo enpresak akreditatu beharko du akordioa lortu dela, ez bada Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan (REGCON) aurkeztu dela plana aurkeztu edo gordailutzean. Kasu horretan, aski izanen da planaren erregistro kodea edo gordailu kodea adieraztea.

f) Berdintasun planaren inskripzioa edo gordailutzea Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan, bai Berdintasun Planen gaineko Akordio gisa bai gordailatuko den Enpresa Akordio gisa: 5 puntu. 5 puntu lortzeko, entitateak edo enpresak planaren erregistro kodea edo gordailu kodea zein den adierazi beharko du.

g) Jazarpenaren aurkako protokoloak izatea, bai berdintasun planaren barruan sartuta badaude bai berariaz eginak badira: 10 puntu. 10 puntu lortzeko, protokoloaren kopia aurkeztu beharko du entitateak edo enpresak, salbu eta berdintasun planean sartua badago eta planarekin batera aurkeztu bada.

h) Azken 5 urteetan parte hartu izana Nafarroako Berdintasunerako Institutuak edo beste administrazio publiko batzuek berdintasun planak egiteko edo berraktibatzeko deitutako dirulaguntzak jasotzeko prozeduretan: 10 puntu. 10 puntu lortzeko, dirulaguntzaren ordainketa ebazpenaren kopia aurkeztu beharko du entitateak edo enpresak.

3. Proiektuei esleitzen zaien puntuazioan berdinduz gero, c) letran lortutako puntuazioa kontuan hartuta erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, hurrengo letretan lortutakoa hartuko da kontuan, eta horrela hurrenez hurren, berdinketa desegin arte.

7. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

Onuradunek 2019ko azaroaren 15a arteko epean, hura barne, justifikatu beharko dute proiektua; horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte telematika bidez, laguntzen fitxatik:

a) Memoria teknikoa, non justifikatzen baita proiektua egin dela eta zenbateraino lortu den bilatzen zen helburua, bertan ezarritako eraginkortasunaren gaineko adierazleen arabera. Justifikatzeko memoria teknikoaren apartatuek bat egin behar dute dirulaguntza eskatzean aurkeztutako proiektuaren memoria teknikoan direnekin. 3.1.c) oinarriak aipatzen dituen prestakuntza jarduketak egin direla justifikatzeko, emandako prestakuntzari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, baita horietan izan direnen zerrenda izendunak ere.

b) Memoria ekonomikoa, honako hauek barne:

–Laguntzako eta aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzua eman duen enpresak edo profesionalak luzatutako fakturen zerrenda, bakoitza bere zenbakiarekin, eta horiei dagokien ordainagirien zerredarekin.

–Fakturak eta ordainagiriak, entitate edo enpresa onuradunaren izenean. Fakturak kontzeptutan zehaztuta aurkeztuko dira, diruz lagundu daitezkeen gastuka banatuta (langileen gastuak, adieraziz fakturatutako orduen kopurua, joan-etorrien gastuak eta zabalkundeari dagozkion gastuak). Fakturen BEZa sartu nahi bada, adierazi egin beharko da berariaz, eta frogatu, dokumentu bidez, entitateak ezin duela ez berreskuratu ez konpentsatu aipatu BEZa.

Laguntzako edo aholkularitza teknikoko kanpoko zerbitzua eman duen autonomoaren fakturan kendu den PFEZa ordaindu dela justifikatzeko, onuradunak Ogasunari aitortu eta ordaindu diola frogatzen duen agiria aurkeztu beharko du.

Iragarkiaren kodea: F1905608