2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Laburpena, Gizarte ekintzaren alorrean (desgaitasunaren arloa) Nafarroan proiektu eta jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzako norgehiagokako araubidearen bidezko dirulaguntzen deialdiarena. 2019. urtea. DDBN identifikazioa: 451529. Deialdia Alkatetzaren apirilaren 15eko 264/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index):
Lehena.–Onuradunak.
Onuradun izaten ahalko dira baldintza hauek betetzen dituzten talde, entitate, kolektibo eta elkarteak:
–Irabazi-asmorik ez edukitzea.
–Arlo hauei buruzko jarduerak gauzatzea: prebentzioa, laguntza, aisialdia eta denbora librea eta gizarteratzea.
–Udalerrian berean, bertako herritarrentzako jarduerak gauzatzea, edota Iruñean edo Iruñerrian aritu eta beren jardueretan Zizur Nagusiko herritarrak sartzea.
–Behar bezala inskribatuta egotea Nafarroako Gobernuko Elkarteen erregistroan, Estatuko Erlijio entitateen erregistroan edo Zizur Nagusiko elkarteenean. Baldintza hau betetzen ez badute, erregistroa formalizatzeko epea emanen zaie, eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, aldeko erabakirik bada.
–Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta esperientzia izatea.
–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuetako bat ere ez izatea.
Bigarrena.–Xedea.
Gizarteratzea eta lan munduan sartzea sustatzea eta desgaitasunen bat duten pertsonen gizarte-ongizatea areagotzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
8.600,00 euro.
Bosgarrena. Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zizur Nagusian, 2019ko apirilaren 24an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1905624