2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
USTAIZE
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Ustaizeko Kontzejuak, 2019ko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokorra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Ustaizeko Kontzejuaren idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldia alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da.
Ustaizen, 2019ko apirilaren 25ean.–Kontzejuko burua, Cruz M. Moriones Uriz.
Iragarkiaren kodea: L1905661