94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Castel Ruiz TEEParen estatutuen aldaketa. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Castel Ruiz TEEParen estatutuen 1.1, 3., 17.2 eta 17.3 artikuluen aldaketa.

Onespenaren erabakia 2019ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 5ekoan, argitaratu zen. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onesten da ordenantzan egin aldaketa, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da agindua betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespena aurkaratzen ahal dela bide hauetakoren bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2019ko apirilaren 17an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

ALDATZEN DIREN ARTIKULUAK

1. artikulua. Izaera eta izena.

1. “Tutera-Kultura” Tuterako Udalaren tokiko enpresa-entitate publiko gisa eratu da, toki araubidea arautzen duen legeriarekin bat.

3. artikulua. Helbidea

Entitateak Tuterako Rua kaleko Almirantearen Etxean edukiko du egoitza, hirian beste ordezkaritza batzuk izaten ahal baditu ere. Administrazio Kontseiluak helbidea aldatzeko erabakitzen ahalko du, betiere Tuterako udal-mugartearen barruan.

17. artikulua. Zuzendari kudeatzailearen izendapena eta kargugabetzea.

1. Zuzendari kudeatzailea zuzendaritza arruntaren organo gorena da eta haren izendapena eta kargugabetzea lehendakariari dagozkio.

2. Zuzendari kudeatzailea zuzendaritzako langiletzat jotzen da. Horretarako, Administrazio Publikoetako karrerako funtzionarioren edo lan-kontratudunen bat edota sektore pribatuko profesionalen bat izendatuko da; batak zein besteak goi mailako tituludun izan beharko dute eta, azkenaren kasuan, kultur arloan bost urte baino gehiagoan aritu eta enpresen zuzendaritza eta kudeaketa arloko formakuntza izan beharko du gainera. Betiere eskatuko da prestakuntza edo esperientzia berariazkoa kultur kudeaketan.

3. Zuzendari kudeatzailearen lanpostua hutsik dagoenean edo hura kanpoan, eri edo bidezko eragozpenak joa denean, entitateko zuzendaritzakoen artean lehendakariak hautatzen duenak ordezkatuko du, aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen baditu. Zuzendaritzako langilerik ez dagoenean, zuzendariak berak beteko ditu kudeatzailearen eginkizunak, eta Entitateko A mailako langileak eskuordetzen ahalko ditu, TEEParen antolaketari eta ohiko kudeaketari buruzko eginkizunak betetzeko.

Iragarkiaren kodea: L1905589