2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko deialdiarena, 2019. urtean gazteendako proiektuak edo jarduerak egin ditzaten
Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 453684.
Diruz laguntzea 2019. urtean zehar Iruñeko gazteen bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzera zuzendutako gazteen arloko proiektuak edo jarduerak. Gazteek gizarte-bizitzan parte har dezaten bultzatzea, haien antolatzeko gaitasuna eta autonomia indartuz.
Bi modalitate ezarri dira:
A modalitatea
Proiektuak.–Proiektu bat osatzen dute gazteen arloan 2019an egitekoak izan eta helburu nahiz ebaluazio-prozesu berberak dituzten jarduera guztiek.
B modalitatea
Jarduerak.–Gazteen arloko jarduera puntualak, 2019an egitekoak eta 2.000 euro edo gutxiagoko kostua dutenak.
Entitate bakoitzak bi modalitateetan eska dezake dirulaguntza. Hala ere, eskaera bakarra aurkeztu dezake modalitate bakoitzean.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 7an.–Komunitate Garapeneko Alorrako Zinegotzia, Esther Cremaes Mayorga.
Iragarkiaren kodea: L1906234