2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdiaren laburpena, norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko ikasleen guraso-elkarteei eta guraso-elkarteen federazioei 2018-2019ko ikasturtean
Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 453645.
Deialdi honen helburua da dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) letran zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 2005eko azaroaren 3an hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi baitzen –erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan, argitaratua).
A.–Entitate deitzailea.
1. Administrazio deitzailea:
Iruñeko Udala.
2. Organo emailea:
Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria.
3. Alor kudeatzailea:
Kultura eta Hezkuntzako Alorra.
4. Instrukzio-organoa:
Dirulaguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.
B.–Dirulaguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua.
1. Deialdiaren xedea:
Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako ikasleen guraso-elkarteei eta IGEen federazioei dirulaguntzak emateko prozedura arautzea, honako hauek egin ditzaten 2018-2019ko ikasturtean: ikastetxeko gurasoei zuzendutako prestakuntza-jarduerak, ikastetxeko ikasleei zuzendutako eskola-ordutegitik kanpoko jarduerak, hezkuntza-erkidego osoari zuzendutako jolas-jarduerak eskola-ordutegian eta horretatik at, eta guraso elkarteen edo federazioen funtzionamendu- eta kudeaketa-gastuei aurre egitea. Hori guztia deialdi honen B.3) puntuan ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte eta jarduera-motaren araberako lehentasun-ordenarekin bat.
2. Deialdiaren helburua:
Deialdi honen xedea da gurasoen parte-hartzea sustatzea ikastetxeetako bizitzan eta funtzionamenduan, eta horretarako ikastetxeetako ikasleei eta gurasoei zuzendutako jarduerak antolatzea, jarduera horien bitartez lana eta familia bateragarri egiteko, gurasoen parte-hartze aktiboa ikastetxeetako dinamiketan sustatzeko, eta gurasoei seme-alaben eskola- eta hezkuntza-prozesuan dagokien zeregina ulertu eta bere gain hartzen laguntzeko.
3. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jokabideak eta jarduerak egiteko baldintzak, betekizunak eta epeak:
1.–Diruz lagundutako jardueretan kasuan kasuko ikastetxeko ikasle guztiek, edo guraso guztiek -haiei zuzenduta badaude- hartzen ahalko dute parte, eta guraso elkarteko kide ez izateagatik ez zaie parte-hartzea ukatuko.
2.–Dirulaguntzaren xedea den jarduera 2018-2019ko ikasturtean egin behar da.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 7an.–Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L1906233