94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko Atarrabiako etorbidean (16A, 16B eta 16C). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko apirilaren 11n, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 11-ABR-19 (4/CV).

“Espedientearen agiriak ikusirik, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko apirilaren 2ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2019ko apirilaren 3ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batean onestea Atarrabiako etorbidean (16A, 16B eta 16C) igogailua jartzeko xehetasun-azterketa, Manuel Ernríquez Jimenezek tramitera aurkeztua, Atarrabiako etorbideko 16A, 16B eta 16C atarietako jabekideen erkidegoa ordezkatuz.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta hemengo egunkarietan.”

Iruñean, 2019ko apirilaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1905716