2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARAÑÓN
Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 54. artikuluan xedatua betetzeko, Marañongo Udalak dei egiten du udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Beraz, hamabost egun balioduneko epea ezarriko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udal honetako Erregistro Orokorrean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Marañonen, 2019ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Laura Corres Martín.
Iragarkiaren kodea: L1905692