94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatua betez, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da eta, horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Galipentzun, 2019ko apirilaren 26an.–Alkatea, Juan Manuel Ferrer Moisés.

Iragarkiaren kodea: L1905728