94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantza berria. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2019ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantza berria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxaurin, 2019ko apirilaren 24an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L1905674