94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona, 2019ko lehen lauhilekoari dagokiona. Borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie, 2019ko ekainaren 28an bukatuko dela ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona, 2019ko lehen lauhilekoari dagokiona, borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2019ko maiatzaren 28an.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2019ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1906365