94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Etxabeak eta biltokiak erabiltzeko baimen administratiboa ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko apirilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Etxabeak eta biltokiak erabiltzeko baimen administratiboa ematea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, ordenantzaren testu osoa argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da, aipatutako araudia betetzeko.

Barañainen, 2019ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1905718