94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko apirilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Barañaingo Udalaren 2019ko ekitaldirako aurrekontuan 3. aldaketa egiteko espedientea, oinarri duena kreditu-gehigarria gaitzea, Barañaingo Auditorioa Fundazio Publikoaren zorrak kitatze aldera.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko erreklamazioak egin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduak bete daitezen.

Barañainen, 2019ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1905717