94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko
zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an

Arroizko Udalak aditzera ematen du 2019ko maiatzaren 31n bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (2019ko zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu ahalko dira Arroitzen bulegoa duten bankuetako edozein entitatetan, ordainagiria udal bulegoetan jaso ondoren. Ordainagiri helbideratuak 2019ko maiatzaren 31n kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2019ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1906173