Iragarkia
94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
599/2019 EBAZPENA, 2019ko apirilaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Datuak Tratatzeko Jardueren Erregistroa onesten duena.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoak ezartzen dute unibertsitate publikoek beren Datuak Tratatzeko Jardueren Erregistroa onetsi eta argitaratu behar dutela.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Datuak Babesteko Politikarekin bat, kudeatzaileak Datuak Tratatzeko Jardueren Erregistroa onetsi du, datuen babeserako delegatuak hala proposatuta.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2015eko ekainaren 24an emandako 1042/2015 Ebazpenarekin bat,
EBATZI DUT:
Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Datuak Tratatzeko Jardueren Erregistroa duen eranskina onestea.
Bigarrena.–Onespen horrek ez du galarazten tratamendu berriak sartzea, edo aldez aurretik zeuden baina gerora identifikatu diren tratamenduak sartzea. Edonola ere, tratamendu horiek sartzeko beharrezkoa izango da ukitutako unitateek haiei buruzko informazio nahikoa ematea.
Hirugarrena.–Eranskinean jasotako sailkapenak ere ez du eragozten gerora sailkatutako tratamenduak tratamendu-kategorietan gehitzea, ez eta sailkatutako kategoriak tratamendu xehatuagoetan bereiztea ere.
Laugarrena.–Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2019ko apirilaren 5ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.
HITZARMENEN ERREGISTROA
Xedea: NUPek beste entitate batzuekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak erregistratzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: NUPek sinatutako hitzarmenen tramitazioa, artxiboa eta jarraipena.
Zer datu gordeko diren: NUPekin hitzarmenak sinatzen dituzten ordezkarien identitatea (izen-deiturak). Entitate sinatzaileetako harremanetarako pertsonen identitatea (izen-deiturak).
Nork eta zertarako erabiliko dituen: NUPekin hitzarmenak sinatzen dituzten entitateek (haietako batzuk atzerrikoak dira).
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Hitzarmenen Bulegoari atxikitako langileek eta Idazkaritza Nagusiak.
Segurtasun neurriak: aldizka segurtasun kopiak egitea. Papera armairu itxietan artxibatzea.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
EBAZPENEN ERREGISTROA
Xedea: NUPeko Zuzendaritza Kontseiluko kideek sinatutako ebazpenak erregistratzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: ebazpenen sinaduren eta helarazpenen artxiboa eta jarraipena.
Zer datu gordeko diren: sinatzen duen arduradunaren izen-deiturak, baita ebazpenen eskatzaile diren langileenak ere, eta, orobat, ebazpenek ukitzen dituzten unibertsitateko komunitateko kideen identitatea eta datuak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: interesdunek berek, eta, orobat, ebazpenaren tramitazioan esku hartu duten unitateek edo ebazpenaren ondorioz beren eskumenak ukituak izan ditzaketen unitateek.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Idazkaritza Nagusiari atxikitako langileek izango dute Ebazpenen Erregistrorako sarbidea.
Segurtasun neurriak: aurreko urteetako ebazpenak eskuratu ahal izateko pasahitza sartu behar da datu-base telematikoan. Paperezko artxiboa armairu itxietan biltegiratuta dago.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
EBAZPENAK JAKINARAZTEKO SISTEMA
Xedea: partzialki automatizatutako sistema ebazpenen barne komunikaziorako, beren eskumenak ukituak dituzten NUPeko unitateei eta enplegatuei jakinarazteko.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: ebazpenen barne komunikazioa baliabide elektronikoen bitartez, Ebazpenak helarazteko eta jakinarazteko jarraibideak onesten dituen NUPeko idazkari nagusiaren 2016ko urriaren 20ko 1565/2016 Ebazpenarekin bat.
Zer datu gordeko diren: atxikitako ebazpenek NUPeko administrazio jardunaren hartzaile den zeinahi interesdun identifika dezakete (izen-deiturak), dela ebazpenaren izenburuan dela haren edukian.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Unibertsitateak berak unitateei eta enplegatuei aldez aurretik esleitu dizkien helbide elektronikoetara egingo dira jakinarazpenak.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: komunikazio-sistemara sar daitezke ebazpenaren komunikazioa eskatu dutenak, ebazpenaren hartzaileak eta, betiere, Idazkaritza Teknikoko langileak.
Segurtasun neurriak: komunikazio eskaerak Idazkaritza Teknikoari atxikitako bi pertsonaren posta ontzira iritsiko dira gehienez ere. Pertsona horiek egindako kudeaketaren jarraipena egin behar badute, pasahitza erabili beharko dute.
Datuak noiz arte gordeko diren: Idazkaritza Teknikoko langileek aldizka ezabatuko dituzte komunikazio eskaerak.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIEN ERREGISTROA
Xedea: Gobernu Kontseiluaren bileretarako deialdiak, aktak eta erabakiak erregistratzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: NUPeko Gobernu Kontseiluaren erabakiak erregistratzea.
Zer datu gordeko diren: Unibertsitateko langileen izen-deiturak, prozeduren tramitatzaile gisa edo dagokion administrazio-jarduerak ukitutako pertsona gisa.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Gobernu Kontseiluaren erabakiak publikoki hedatu ohi dira unibertsitateko komunitateko kideen artean, NUPeko webgunearen zenbait tokitan.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Idazkaritza Nagusiko langileek izango dute Erabakien Erregistrorako sarbidea.
Segurtasun neurriak: Idazkaritza Nagusiko langileak soilik sar daitezke. Paperezko artxiboa armairu itxietan biltegiratzen da.
Datuak noiz arte gordeko diren: bai agiriak bai haietan jasotako edukiak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
AUZIEI BURUZKO ESPEDIENTEEN ERREGISTROA
Xedea: NUP ukitzen duten espediente judizialen jarraipena egiteko erregistroa.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: Zerbitzu Juridikoak espediente judizialen jarraipena egitea eta Comptos Ganberari aldian-aldian informazioa ematea. Kontuan hartu beharrekoak dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Zerbitzu Juridikoaren Antolakuntzari eta Eginkizunei buruzko Arautegia eta Comptos Ganberari buruzko Foru Legearen 10. artikulua.
Zer datu gordeko diren: datu-baseak errekurtsogile bakoitza identifikatzen du izen-deituren erregistroaren bidez, NUPen aurka jarritako errekurtsoekin loturik. Errekurtsogileak izan daitezke Unibertsitateko enplegatuak, ikasleak, edo NUPekin auziren bat duen zeinahi pertsona.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Zerbitzu Juridikoak baizik ez ditu erabiliko erregistratutako datuak eta artxibatutako agiriak, galarazi gabe Comptos Ganberari jakinaraztea edo legezko beste zeinahi eskakizuni erantzun behar izatea.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: NUPeko Zerbitzu Juridikoko langileek izango dute paperezko artxiborako sarbidea; datu-base telematikoa, berriz, haren administratzaileak soilik erabiliko du, eta administratzaile hori Zerbitzu Juridikoari atxikitako langile bat izango da.
Segurtasun neurriak: datu-basean haren administratzailearen ordenagailutik soilik sar daiteke. Paperezko artxiboak kutxetan biltegiratuta daude, espediente judizialaren zenbakiaren arabera ordenatuta, armairu itxi baten barnean.
Datuak noiz arte gordeko diren: bai agiriak bai haiei buruzko edukiak betiko gordeko dira. Hori hala izanik ere, 2018ra arteko paperezko espedienteak Unibertsitateko Artxibora transferitu dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
PROTOKOLORAKO KONTAKTUEN ZERRENDA
Xedea: harremanetarako datu pertsonalak erregistratzea, protokolo instituzionalaren eginkizunarekin loturik.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: NUPeko ekitaldi instituzionaletan parte hartzen duten pertsonekin edo NUPekin erakunde mailako harremana duten pertsonekin NUPek duen interakzioa erraztea.
Protokolo eginkizunetarako kontaktuen erregistroak datu hauek jasotzen ditu: izen-deiturak, telefono zenbakiak, helbide elektronikoak eta harremanetarako bestelako datuak, eta, orobat, interesdunen parte-hartzea Unibertsitateak antolatutako ekitaldietan edo Unibertsitateak parte hartzen duen ekitaldietan.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne erabileratik haratago, interesdunen datuak haiekin harremanetan jartzeko erabiltzen dira, hain zuzen ere.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: NUPeko Protokoloko Idazkaritzako arduradunak kudeatzen du datu-basea.
Segurtasun neurriak: datu-basean soilik sar daitezke haren administratzailea eta Idazkaritzako eta Errektoretzako Kabineteko arduradunak.
Datuak noiz arte gordeko diren: protokolo eginkizunerako beharrezkoak diren datuak betiko gordeko dira, eginkizun horretarako balioa galtzen dutenak ezabatzea galarazi gabe.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
JAIME BRUNET SARIAK
Xedea: sari horien modalitateen gaineko fitxategia (unibertsitatekoa, nazioartekoa eta tesia).
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: sarien hautagaitzak jasotzea eta gordetzea, eta sarituekin harremanetan jartzea.
Zer datu gordeko diren: fitxategi honetan gordetako inprimakiek datu hauek dituzte: izen-deiturak, harremanetarako helbideak eta sarietara aurkeztu diren hautagaien sinadura.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: datuen barne erabilerak berekin dakar inprimakiak USB gailuen bidez transmititzea Jaime Brunet Fundazioak izendatutako Epaimahaiari.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: NUPeko Errektoretzako Idazkaritzak kudeatzen du fitxategia.
Segurtasun neurriak: Errektoretzako Idazkaritza soilik sar daiteke fitxategian.
Datuak noiz arte gordeko diren: inprimakiak betiko gordeko dira, interes publikoko artxiboak direlako. Doktoretza-tesiei buruzko informazioa ezabatu egiten da sariak eman ondoren.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Interesdunaren baimena.
UNIBERTSITATEKO KLAUSTROKO KIDEEN DATU-BASEA
Xedea: Unibertsitateko klaustroko kideen harremanetarako datuen fitxategia.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: ahalbidetzea Unibertsitateko klaustroko kideei klaustroko bileretarako deia egitea Klaustroa Osatu eta Hautatzeko Arautegiarekin bat.
Zer datu gordeko diren: klaustroko kideen izen-deiturak, telefono zenbakiak, helbide elektronikoak eta harremanetarako beste datu batzuk.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne erabileratik haratago, interesdunen datuak haiekin harremanetan jartzeko erabiltzen dira, hain zuzen ere.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Idazkaritza Nagusiko idazkaritzako arduradunak kudeatzen du datu-basea.
Segurtasun neurriak: datu-basean haren administratzailea sar daiteke soilik.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira; betikotasun hori justifikatzen da gerta daitekeelako klaustroko kidearen izaerari buruzko ziurtagiriak egin behar izatea.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
IRAKASKUNTZAKO ERREKTOREORDETZARI ZUZENDUTAKO INSTANTZIEN FITXATEGIA
Xedea: eskatzaileen datuak eta haiek egindako eskaeren tramitazioaren egoera erregistratzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: Aurkeztutako instantzien jarraipena egitea, haiek ebazteko.
Zer datu gordeko diren: datu-base honetan eskatzaileen izen-deiturak gordetzen dira; eskatzaile gehienak NUPeko ikasleak dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: identifikatutako erabileraz haratago, instantziak NUPeko Zerbitzu Juridikora igor daitezke, errekurtso edo auziren bat badago aurkeztutako eskaerarekin loturik.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Irakaskuntzako Errektoreordetzako idazkariak kudeatzen du datu-basea.
Segurtasun neurriak: artxibo telematikoan haren administratzailea sar daiteke soilik. Paperezko artxiboa kutxetan biltegiratutako espedienteak dira, eta armairu itxietan gordeta daude.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
UNIBERTSITATEKO IRAKASLEEN ESTATUKO ERREGISTRORAKO SARBIDEA
Xedea: Administrazio Publikoen esparruko Ministerio eskumendunak urtero ematen duen Unibertsitateko Irakasleen Estatuko Erregistroan sartzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: unibertsitateko irakasleak hautatzeko organoetako kideak izendatzea NUPen.
Zer datu gordeko diren: izena, deiturak eta NANa, baita unibertsitateko irakasleen kategoria ere.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: aurreikusitako helbururako erabiliko dira soilik.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzako idazkariak kudeatzen du datu-basea.
Segurtasun neurriak: gorde beharreko segurtasun neurriak Ministerioko agintariak NUPi ematen dion sarbide baimenduaren araberakoak dira; eskuarki pasahitza behar da.
Datuak noiz arte gordeko diren: agirietarako sarbidea urtez urte ematen da.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
UNIBERTSITATE PROIEKZIOAREN SEKTOREKO FAKTUREN ERREGISTROA
Xedea: Unibertsitate Proiekziorako Errektoreordetzara zuzendutako fakturak erregistratzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: aipatutako errektoreordetzaren idazkaritzan aurkeztutako fakturen tramitazioa.
Zer datu gordeko diren: justifikatutako ordainketen onuradunen identitatea.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: fakturazioan eta haren kontrolean esku hartzen duten unitateak.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: aipatutako Errektoreordetzako idazkariak kudeatzen du datu-basea.
Segurtasun neurriak: artxibo telematikoan haren administratzailea sar daiteke soilik. Paperezko artxiboari dagokionez, abian den urteko fakturak tiradera batean gordetzen dira, eta aurreko urteetakoak, berriz, armairu itxien barnean.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
UNIBERTSITATE ZABALPENEKO KREDITUAK BALIOZKOTZEA
Xedea: unibertsitate zabalpeneko kredituak baliozkotzeari buruzko informazioa.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: unibertsitate zabalpeneko kredituen baliozkotzea kudeatu eta kontrolatzea, Unibertsitate Zabalpeneko Jardueretan Parte Hartzeagatik Kredituen Aitorpena arautzen duen Arautegiarekin bat.
Zer datu gordeko diren: baliozkotzeen onuradunak diren ikasleen izena, deiturak, NANa eta datu akademikoak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: jasotako informazioa Gradu Ikasketen Atalera igortzen da.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Unibertsitate Proiekzioko Errektoreordetzako idazkariak kudeatzen ditu datuak.
Segurtasun neurriak: datu-basean haren administratzailea sar daiteke soilik.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Interesdunaren baimena.
IKASLEEN ETA HAIEN ORDEZKARIEN ZERRENDA
Xedea: datu-baseen multzoa, ikasleen eta ikasleen elkarteetako kideen datuekin, ikasmailako ordezkari eta ordezkariordeenekin, eta Ikasleen Kontseilura bertaratutakoenekin.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzaren berezko eginkizunak betetzea, NUPeko ikasleekin loturikoak.
Zer datu gordeko diren: ikasleen izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta harremanetarako datuak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Errektoreordetzaren barne erabilerarako edo NUPeko beste unitate batzuei igortzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzaren idazkaritzako arduradunak kudeatzen du datu-basea.
Segurtasun neurriak: datu-basean haren administratzailea sar daiteke soilik. Paperezko korrespondentzia armairu itxietan biltegiratzen da.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
SARI AKADEMIKOAK
Xedea: datu-baseen multzoa, Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzak deitutako edo sustatutako sarietarako hautagaien datuekin.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: ikasleen artean jarduera akademikoa, ekintzailetza eta enplegua sustatzea.
Zer datu gordeko diren: ikasleen izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta harremanetarako datuak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Errektoreordetzaren barne erabilerarako edo NUPeko beste unitate batzuei igortzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzaren idazkaritzako arduradunak kudeatzen du datu-basea.
Segurtasun neurriak: datu-basean haren administratzailea sar daiteke soilik. Paperezko korrespondentzia armairu itxietan biltegiratzen da.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Interesdunaren baimena.
IKASLEEN INSTANTZIAK
Xedea: Ikasleen Gaietarako Errektoreordetzara zuzendutako instantziei edo errekurtsoei buruzko informazioa duen datu-basea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: jarduera akademikoa kudeatzea eta ikasleen ekintzailetza eta enplegua sustatzea.
Zer datu gordeko diren: ikasleen izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta harremanetarako datuak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Errektoreordetzaren barne erabilerarako edo NUPeko beste unitate batzuei igortzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzaren idazkaritzako arduradunak kudeatzen du datu-basea.
Segurtasun neurriak: datu-basean haren administratzailea sar daiteke soilik. Paperezko korrespondentzia armairu itxietan biltegiratzen da.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
IKASLEEN IRAUPENA
Xedea: euskarri telematikoan dagoen datu-base bat da, ikasleek dagozkien titulazioetan irauteko prozedurei buruzko informazioa duena.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: ikasleek gradu eta master ikasketetan irautea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gradu eta Master Ikasketen Iraupen Arauekin bat.
Zer datu gordeko diren: ikasleen izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta harremanetarako datuak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Errektoreordetzaren barne erabilerarako edo NUPeko beste unitate batzuei igortzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzaren idazkaritzako arduradunak kudeatzen du datu-basea.
Segurtasun neurriak: datu-basean haren administratzailea sar daiteke soilik. Paperezko korrespondentzia armairu itxietan biltegiratzen da.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
MENTORETZA PLANA
Xedea: NUPeko Mentoretza Planean parte hartzen duten ikasleei buruzko datu-basea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: eskarmentua duten ikasleek ikasle berriei gai akademikoetan laguntzea.
Zer datu gordeko diren: ikasleen izena, deiturak, datu akademikoak eta harremanetarako datuak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Errektoreordetzak kudeatzen ditu datuak Mentoretza Plana garatzeko eta planean parte hartzen duten ikasleak harremanetan jartzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Errektoreordetzaren idazkaritzako arduradunak kudeatzen du datu-basea.
Segurtasun neurriak: datu-basean haren administratzailea sar daiteke soilik.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Interesdunaren baimena.
MENTORE SENIORREN PLANA
Xedea: NUPeko Mentore Seniorren Planean parte har lezaketen hautagaiei buruzko datu-basea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: ikasle egresatuek azken ikasmailetako ikasleei gai akademikoetan laguntzea.
Zer datu gordeko diren: planean parte har lezaketen enpresaburu eta profesionalen izena, deiturak eta harremanetarako datuak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Mentore Seniorren Planaren Errektoreordetzak kudeatzen du, NUPeko Mentore Seniorren Planean parte har lezaketen hautagaiekin harremanetan jartzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Errektoreordetzaren idazkaritzako arduradunak kudeatzen du datu-basea.
Segurtasun neurriak: datu-basean haren administratzailea sar daiteke soilik.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Interesdunaren baimena.
UNIBERTSITATEKO ARGITALPENAK
Xedea: unibertsitateko argitalpenei buruzko datu-basea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: Argitalpen Unitateak kudeatutako argitalpenen jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: argitalpenen egileen izen-deiturak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Argitalpen Unitatearen barne erabilerarako.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Argitalpen Unitateko langileek kudeatzen dituzte.
Segurtasun neurriak: datu-basean Argitalpen Unitatea sar daiteke soilik.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
UNIBERTSITATEAREN KOMUNIKAZIOETARAKO KONTAKTUEN ZERRENDA
Xedea: Unibertsitatearen komunikazioetarako kontaktuak dituen datu-base telematikoa.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: unibertsitate zabalpeneko jarduerak eta erakundearen komunikazioak hedatzea.
Zer datu gordeko diren: unibertsitate zabalpeneko jarduerei buruzko komunikazioak jasotzen dituzten pertsonen izena, deiturak eta harremanetarako datuak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: proiektatutako komunikazioetarako datuen erabilera.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Komunikazio Ataleko langileek kudeatzen dute.
Segurtasun neurriak: datu-basean Komunikazio Ataleko langileak sar daiteke soilik.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
HIRU MINUTUAN LEHIAKETA
Xedea: Hiru Minutuan lehiaketan parte hartzen dutenei buruzko datu-basea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: Hiru Minutuan lehiaketaren kudeaketa.
Zer datu gordeko diren: parte-hartzaileen izena, deiturak eta harremanetarako datuak gordetzen dira, baita irabazleen NANa ere.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: datuak erabiltzen dira lehiaketa kudeatzeko eta, beharrezkoa bada, parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Komunikazio Ataleko langileek kudeatzen dute.
Segurtasun neurriak: paperezko artxiboa toki itxian gordetzen da.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Interesdunaren baimena.
ARGITARATUTAKO TESIAK
Xedea: argitaratutako tesien aipamenak dituen datu-base.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: tesiei buruzko argitalpenen jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: tesien egileen izen-deiturak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: datuak barne erabilerarako baliatzen dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Komunikazio Ataleko langileek kudeatzen dute.
Segurtasun neurriak: Komunikazio Ataleko langileak sar daitezke soilik.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
KOMUNIKAZIOETARAKO POSTA ZERRENDAK
Xedea: zenbait posta zerrenda, informazio orokorra, unibertsitateko jarduerei buruzko informazioa, euskararen esparruko informazioa edo Unibertsitateko beste sektore batzuen informazioa helarazteko.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: Unibertsitatean posta elektronikoaren bidezko komunikazioa sustatzea.
Zer datu gordeko diren: komunikazio zerrendetan dauden pertsonen izena, deiturak eta helbide elektronikoa.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: posta zerrendetan erregistratuta dauden erabiltzaileekin harremanetan jartzeko, komunikazioak helaraztearen bidez.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Komunikazio Atalak kudeatzen du.
Segurtasun neurriak: mezu elektronikoak hartzaileak ezkutatzen dituzten sistemen bidez bidaltzea.
Datuak noiz arte gordeko diren: erabiltzaile bakoitzaren helbide elektronikoa zerrendetan mantentzearekin loturik dago.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra. Interesdunaren baimena.
UNIBERTSITATEKO LANGILEEN EUSKARAZKO PRESTAKUNTZA
Xedea: irakasgairen bat euskaraz ematen duten irakasleei eta unibertsitateko langile guztien euskarazko prestakuntzari buruzko datu-basea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: euskararen sustapena Unibertsitatean.
Zer datu gordeko diren: euskarazko prestakuntzarekin loturiko izenak, deiturak, NANak eta harremanetarako datuak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne erabilerarako, unibertsitateko langileen jarraipena egiteko eta, beharrezkoa bada, haiekin harremanetan jartzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Hizkuntza Plangintzarako Atalak kudeatzen du.
Segurtasun neurriak: Hizkuntza Plangintzarako Ataleko langileak sar daitezke soilik.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
IKERTZAILEEN JARDUERA
Xedea: ikertzaileei eta haien ikerketa-lanari buruzko datuak erregistratzen dituen datu-basea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: Unibertsitateko langileen ikerketa-lanaren jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, NANak eta harremanetarako datuak eta ikerketen erreferentziak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne erabilerarako eta datuak “Ikertzailearen ataria” izeneko euskarrian islatzeko, baita datu horiei buruzko informazioa erakunde ofizialetara bidaltzeko ere.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Ikerketa Zerbitzuko langileek kudeatzen dute.
Segurtasun neurriak: sartzeko erabiltzailea eta pasahitza idatzi behar dira.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
IKERKETAKO ADMINISTRAZIO KUDEAKETA
Xedea: administrazio kudeaketa egitea gastuen kontrolari, ikerketa deialdiei, kontratuei, aurrerakin eta laguntzei eta proiektuetarako eskakizunei dagokienez.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: xedean adierazitako gaien gaineko administrazio kudeaketaren jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, NAN zenbakiak eta, beharrezkoa bada, harremanetarako datuak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Ikerketa Zerbitzuaren barne erabilerarako.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Ikerketa Zerbitzuko langileek kudeatzen dute.
Segurtasun neurriak: kudeatzaileak soilik sar daitezke.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
KANPOKO IKERTZAILEEN EGONALDIAK
Xedea: beste unibertsitate batzuetako ikertzaileek NUPen egiten dituzten egonaldiei buruzko datu-basea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: beste unibertsitate batzuetako ikertzaileek NUPen egiten dituzten egonaldien jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, nortasun agiriaren zenbakia, nazionalitatea eta jatorrizko unibertsitatea gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne erabilerarako eta unibertsitateko beste unitate batzuek informazioa kontsultatzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Ikerketa Zerbitzuko langileek kudeatzen dute.
Segurtasun neurriak: kudeatzaileak soilik sar daitezke.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
DOKUMENTUEN SARRERA IKERKETA ZERBITZUAN
Xedea: Ikerketa Zerbitzuan jasotako dokumentuei buruzko informazioa duen datu-base bat da, euskarri telematikoan dagoena.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: Ikerketa Zerbitzura zuzendutako idazkiak jasota gera daitezela.
Zer datu gordeko diren: dokumentuak egin dituztenen izen-deiturak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Ikerketa Zerbitzuaren barne erabilerarako.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Ikerketa Zerbitzuko langileek kudeatzen dute datu-basea.
Segurtasun neurriak: kudeatzaileak soilik sar daitezke. Paperezko korrespondentzia armairuetan biltegiratzen da.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
NUP-EKO ONLINE DENDA
Xedea: NUPeko online dendaren erabiltzaileen helbide elektronikoak erregistratzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: “Merchandising” instituzionalaren eta NUPeko argitalpenen salmenta kudeatzea.
Zer datu gordeko diren: plataforman sartzeko erabiltzen diren helbide elektronikoak gordeko dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: bildutako datuek aukera ematen dute erosleekin elkarreragina izateko, sarbidea webgunean duen plataforma birtual baten bitartez.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Komunikazio Ataleko langileek kudeatzen dute datu-basea.
Segurtasun neurriak: kudeatzaileak soilik sar daitezke, eta sartzeko erabiltzailea eta pasahitza behar dira. Erosketek ordainketa-sistema seguruekiko konexioa hartzen dute barne.
Datuak noiz arte gordeko diren: egindako eragiketei buruzko datuak eta online dendako erabiltzaileen identifikazio datuak gordetzen dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Interesdunaren baimena.
NUP-EKO DOKTOREGAIAK
Xedea: NUPeko doktoregaiei buruzko datu-basea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: doktoregaiek doktoretza-programak betetzen ote dituzten jarraitzea.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, NAN zenbakiak eta harremanetarako datuak gordetzen dira.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne erabilerarako dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Nafarroako Doktoretza Eskolako (NADOE) langileek.
Segurtasun neurriak: unitateko kudeatzaileak soilik sar daitezke.
Datuak noiz arte gordeko diren: betiko gordetzen dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
UNIBERTSITATEKO KULTURA ETA KIROLA
Xedea: datu-base zentralizatu baten bidez konektaturiko datuak tratatzea, eta, orobat, datafonoak, argazki-kamera automatikoa eta unibertsitateko txartela aktibatzeko gailuak erabiltzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Kirol instalazioetarako sarrerak kontrolatzearekin loturiko gai zehatzetan, SEDENA izango da tratamenduaren arduraduna.
Helburua: kirol jardueretarako abonamenduak eta izen-emateak, kultura ikastaroetarako matrikula, kirol instalazioen erreserba, eta kultura eta kirol kudeaketaren beste esparru batzuk.
Zer datu gordeko diren: izena, deiturak, NANa, harremanetarako datuak, argazkia eta bankuaren datuak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta SEDENAk kirol instalazioak kudeatzeko erabiliko dira, galarazi gabe beste unitate batzuei jakinaraztea edo bankuen bidez ordaintzea.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Unibertsitate Zabalpeneko Ataleko langileek eta SEDENAko langileek, azken horien kasuan modu mugatuan.
Segurtasun neurriak: sartzeko erabiltzailea eta pasahitza idatzi behar dira.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
UNIBERTSITATE ZABALPENEKO JARDUERA
Xedea: kategoria honetan tratatzen diren datuak hauek dira: unibertsitateko kredituen baliozkotzea, NUPeko Torneoa, esperientziaren gelako matrikula eta udako ikastaroetako izen-ematea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: xedean zehazturikoa.
Zer datu gordeko diren: izena, deiturak, NANa, harremanetarako datuak eta, beharrezkoa denean, bankuaren datuak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta informazioa unibertsitateko beste unitate batzuei jakinarazteko erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Unibertsitate Zabalpeneko Ataleko langileek.
Segurtasun neurriak: kudeatzaileak soilik sar daitezke, eta paperezko korrespondentzia armairu itxietan gordetzen da.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra. Interesdunaren baimena.
GIZARTE EKINTZAREN SEKTOREA
Xedea: kategoria honetako datuak gizarte ekintzaren esparruan aurreikusitako xedeetarako tratatzen dira.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: gizarte larrialdietarako laguntzak, jantokiko bonuak, matrikula ordaintzeko dirulaguntzak, izaera sozialeko laguntzak, urretxindorra proiektua, boluntariotza, beka osasungarriak, desgaitasuna.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, NANa eta harremanetarako datuak gordetzen dira. Bereziki babestu beharreko datuak: datu medikoak, fiskalak, adingabeak, etab.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta informazioa unibertsitateko beste unitate batzuei jakinarazteko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Gizarte Ekintzarako Unitateko langileek.
Segurtasun neurriak: irekitzeko gakoa eskatzen duten armairuetan biltegiratuta daude paperezko artxiboak. Euskarri telematikoan dagoen informaziora unitateko kudeatzaileen ekipoetatik soilik sar daiteke.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra. Interesdunaren baimena.
BERDINTASUN SEKTOREA
Xedea: paperean artxibatzea, eta artxibo telematikoetan laburpenak gordetzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: berdintasun sektorearekin loturiko gaiak: genero identitatea, jokabide sexisten salaketa, sexuan oinarritutako jazarpenari eta jazarpen sexualari buruzko dokumentazioa, etab.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, NANa eta harremanetarako datuak, baita bereziki babestu beharrekoak diren beste datu batzuk, hala nola salaketa penalak, genero iidentitateari buruzko adierazpena, etab.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako erabiliko dira, galarazi gabe informazio zehatza unibertsitateko beste unitate batzuei jakinaraztea.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: berdintasun-teknikariak.
Segurtasun neurriak: irekitzeko gakoa eskatzen duten armairuetan biltegiratuta daude paperezko artxiboak. Euskarri telematikoan dauden laburpenetara berdintasuneko teknikaria soilik sar daiteke.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra. Interesdunaren baimena.
HAURRENTZAKO LUDOTEKAREN KUDEAKETA
Xedea: haurrentzako ludoteka kudeatzeko datuen tratamendua.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: ludoteka zerbitzua kudeatzeko Unibertsitateak kontratatzen duen enpresak (ludoteka zerbitzua erabiltzen dutenen jarraipena egiteko).
Helburua: NUPeko langileen seme-alabentzako ludoteka kudeatzea.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, NANa, harremanetarako datuak, datu fiskalak, gurasoen datuak eta identitate datuak, adingabeen datu medikoak, etab.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta ludoteka kudeatzen duen entitateari datu zehatzak jakinarazteko erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: berdintasun-teknikariak.
Segurtasun neurriak: irekitzeko gakoa eskatzen duten armairuetan biltegiratuta daude paperezko artxiboak. Euskarri telematikoan dauden laburpenetara berdintasuneko teknikaria soilik sar daiteke.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Interesdunaren baimena.
DATUAK PROZESATZEKO ZENTRO ALTERNATIBOA
Xedea: Datuak Prozesatzeko Zentro alternatibo bat eratzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren berezko eta barneko zentroaren ordezkoa.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: NASERTICek.
Helburua: hondamendiren bat gertatuz gero, NUPeko informazioaren kontserbazioa eta eraginkortasuna bermatzea.
Zer datu gordeko diren: NUPek kudea ditzakeen mota orotako datuak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: NASERTICek kudeatuko ditu, NUPekin adostutakoaren arabera.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: NASERTICeko langile baimenduek.
Segurtasun neurriak: Datuak Prozesatzeko Zentro hori bunker erako instalazioetan dago, bideozaintzapean eta une oro segurtasuneko langileak daudela.
Datuak noiz arte gordeko diren: NASERTICek betiko gordetzen ditu datuak, NUPek berak egiten dituen ezabaketak galarazi gabe.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA
Xedea: datuak tratatzea egoera eta bilakaera psikologikoaren jarraipena egiteko.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: ASPYk.
Helburua: Unibertsitateko langile eta ikasleei laguntza psikologikoa ematea eta haren jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, NANa eta harremanetarako datuak gordetzen dira, baita erabiltzaileen egoera psikologikoari buruzko informazioa ere.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: medikuen barne kudeaketarako erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: laguntza psikologikoa ematen duten medikuek.
Segurtasun neurriak: paperezko artxiboak giltzaz itxitako armairuetan biltegiratuta daude. Euskarri telematikoan dauden laburpenetara medikuak soilik sar daitezke.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. interesdunaren baimena.
OSTATUEN PUBLIZITATEA
Xedea: unibertsitateko komunitateko kideen interesekoak izan daitezkeen ostatuei buruzko datuak lortzea, eskuragarri daudenak Unibertsitatearen webgunean argitaratzeko.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: unibertsitateko komunitatearen interesekoak izan daitezkeen ostatu aukerak hedatzea, modalitate desberdinetan (pisua alokatzea, pisua partekatzea, egoitzak eta pisu partikularrak).
Zer datu gordeko diren: harremanetarako datuak, jabetzan edo alokairuan dagoen etxebizitzaren helbidea edo kokapena, eta haren argazkiak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: NUPeko webgunean argitaratzeko, interesdun orok ikus ditzan.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Unibertsitate Arretarako Bulegoko langileek.
Segurtasun neurriak: webgunean datuak babesteari buruzko informazioa egon beharra eta webgunean informazioa argitaratu nahi dutenek baimena emateko inprimakiak erabili beharra.
Datuak noiz arte gordeko diren: zehaztu gabe, komeni da aldizka eguneratzea.
Oinarri juridikoa: interesdunaren baimena.
UNIBERTSITATEKO GRADUEN SEKTOREA
Xedea: SIGMA izeneko datu-basetik ateratako datuak tratatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: administrazio kudeaketa eta egoera akademikoen jarraipena.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, NANa eta harremanetarako datuak gordetzen dira, baita egoera akademikoa ere. Halaber, tasen araubidea identifikatzen da (arrunta edo berariazkoa, kasuan kasuko ikasleari dagokiona), “likidazio mota” erreferentziaren arabera.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta informazioa unibertsitateko beste unitate batzuei jakinarazteko erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Gradu Ikasketen Atalari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: paperezko artxiboak armairuetan biltegiratuta daude. Artxibo telematikoetan ataleko langileen ekipoetatik soilik sar daiteke. “Likidazio mota” erreferentziari dagozkion datuetarako neurri gehigarriak ezarriko dira.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
SARBIDEAREN, BEKEN ETA GRADUONDOEN SEKTOREAK
Xedea: SIGMA izeneko datu-basetik ateratako datuak tratatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: administrazio kudeaketa eta egoera akademikoen jarraipena, sarbideari, bekei eta graduondoei dagokienez.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, NANa eta harremanetarako datuak gordetzen dira, baita egoera akademikoa ere. Halaber, tasen araubidea identifikatzen da (arrunta edo berariazkoa, kasuan kasuko ikasleari dagokiona), “likidazio mota” erreferentziaren arabera.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta informazioa unibertsitateko beste unitate batzuei jakinarazteko erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: sarbidearen, beken eta graduondoen alorretan eskumena duen unitateari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: paperezko artxiboak armairuetan biltegiratuta daude. Artxibo telematikoetan ataleko langileen ekipoetatik soilik sar daiteke. “Likidazio mota” erreferentziari dagozkion datuetarako neurri gehigarriak ezarriko dira.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
ERREGISTRO OROKORRA
Datu-base hau euskarri telematikoan dago, eta erregistroan aurkeztutako eskaeren datuak eta erregistrotik igorritako dokumentuak erregistratzen dira bertan.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: erregistro horretan egiten diren dokumentuen sarrerak eta irteerak kontrolatzea eta jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak eta NANa, baita aurkeztutako dokumentuen erreferentzia laburra ere.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta informazioa unibertsitateko beste unitate batzuei jakinarazteko erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: erregistroaren unitateari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: datu-basean sartzeko pasahitza behar da, sarbideak kontrolatzeko eta erabiltzaileak identifikatzeko sistema baten arabera.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra. Interesdunaren baimena.
NAZIOARTEKOTZE SEKTOREA
Xedea: SIGMA izeneko datu-basetik ateratako datuak tratatzea nazioartekotze xedeetarako.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Administrazio kudeaketa unibertsitatearen esparruan nazioartekotze xedeetarako.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, NANa eta harremanetarako datuak gordetzen dira, baita egoera akademikoa edo estatutu egoera ere.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta informazioa unibertsitateko beste unitate batzuei jakinarazteko erabiliko dira, baita datuak beste herrialde batzuei transferitzeko ere (Latinoamerika, Estatu Batuak, Kanada, Asia, eta beste batzuk).
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Nazioartekotze Atalari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: paperezko artxiboak armairuetan biltegiratuta daude. Artxibo telematikoetan ataleko langileen ekipoetatik soilik sar daiteke.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
ATZERRITIK DATOZEN IKASLEAK ETA LANGILEAK
Xedea: NUPen dauden atzerriko unibertsitateetako pertsonen jarraipena egitea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: NUPen egonaldi motaren bat egiten ari diren atzerriko ikasle, ikertzaile eta irakasleen jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: aipatutako taldeetako pertsonen izenak, deiturak eta harremanetarako datuak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: administrazio kudeaketa eta kontrolerako erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Nazioartekotze Atalari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: Artxibo telematikoetan ataleko langileen ekipoetatik soilik sar daiteke.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
GIZA BALIABIDEAK
Xedea: giza baliabideak kudeatzeko datu guztiak barne hartzen dituen aplikazioa.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: SAVIAk.
Helburua: giza baliabideen kudeaketa, NUPeko langileekin loturik: hautaketa prozesuak, kontratuak, izendapenak, nominak, gizarte segurantza, etab.
Zer datu gordeko diren: izen-deiturak, NANa, argazkia, jaioteguna, bankuaren datuak, datu fiskalak, familia unitatea, harremanetarako datuak eta helbidea.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: giza baliabideen arloko administrazio kudeaketa eta kontrolerako erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: aplikazioan sartzeko pasahitza behar da. Paperezko korrespondentzia armairu itxietan biltegiratzen da.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PRESENTZIA KONTROLATZEA
Xedea: Administrazioko eta zerbitzuetako langileen presentzia kontrolatzeko partzialki automatizatutako tratamendua, dagokion aplikazioaren bitartez.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: SAVIAk.
Helburua: Giza Baliabideen Zerbitzuak AZLen presentziak kontrolatu eta kudeatzea.
Zer datu gordeko diren: langilearen izen-deiturak, sarrera eta irteera datuak, eta campusean egotearekin lotutako gorabeherak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Giza Baliabideen Zerbitzuak erabiliko ditu AZLen presentzia kudeatu eta kontrolatzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: aplikazioan sartzeko pasahitza behar da.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
INFORMAZIO AKADEMIKOAREN ZENTRALIZAZIOA
Xedea: ikasleek NUPen izena ematearen ondoriozko datuak tratatzea eta irakaskuntza jarduerei buruzko datuak tratatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: Sigma Gestión Universitaria, A.I.E.-k.
Helburua: NUPeko ikasleei eta haien egoera akademikoei buruzko datuak zentralizatzea, baita irakaskuntza jardueren arduradunei buruzko datuak ere.
Zer datu gordeko diren: ikasleen izenak, deiturak, NANa, argazkia eta harremanetarako datuak gordetzen dira, baita haien egoera akademikoa ere. Irakaskuntza arduradunen identitatea.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Teknologia eta Kudeaketa Unitateak kudeatuko du, eta irakaskuntza jarduerei dagokienez, berriz, Antolamendurako eta Irakaskuntzaren Programaziorako Unitateak. Oro har unibertsitateko unitateak sar daitezke.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: aurreko puntuan aipatutako unitateetako langileek.
Segurtasun neurriak: aplikazioan sartzeko beharrezkoa da erabiltzaile gisa gaitzea.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
KUDEAKETA EKONOMIKOA
Xedea: NUPeko kudeaketa ekonomikoari buruzko datuak tratatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: Oficina de Cooperación Universitaria S.A.-k.
Datuak sarrerak eta gastuak kudeatzeko tratatzen dira, eta tratamenduaren arduradunaren titulartasuneko aplikazio batean zentralizatuta daude batez ere.
Zer datu gordeko diren: unibertsitateko kudeaketa ekonomikoak ukitzen dituen pertsonen izenak, deiturak, harremanetarako datuak eta datu fiskalak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta kudeaketa ekonomikoaren arloko dokumentuak egiteko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: kudeaketa ekonomikoarekin loturiko unitateek kudeatuko dituzte aplikazioa eta hartan dagoen informazioa. Gastu Unitate Funtzionalak sar daitezke.
Segurtasun neurriak: aplikazioan sartzeko beharrezkoa da erabiltzaile gisa gaitzea.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
KONTRATAZIO PUBLIKOAREN KUDEAKETA
Xedea: NUPek egiten dituen kontratu publikoen kudeaketari buruzko datuak tratatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: kontratazio espedienteak prestatu, esleitu eta gauzatzeko datuak tratatzea.
Zer datu gordeko diren: NUPek tramitatutako kontratazio publikoaren prozesuekin loturiko pertsonen izenak, deiturak eta harremanetarako datuak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Ekonomia Kudeaketako Atalak kontratazio espedienteak kudeatzeko; beste unitate batzuek ere hartzen dute parte kontratazio espediente horietan.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Ekonomia Kudeaketako Atalari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: paperezko artxiboak karpetatan biltegiratuta, armairu itxien barnean.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
IKERKETA JARDUEREN PLANGINTZA
Xedea: datuak tratatzea ikerketa jardueren eskaerekin loturik.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: ikerketa jardueren eskaeren jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: ikerketa eskaerak egiten dituzten pertsonen edo ikerketa horretarako elementuak ematen dituzten enpresetako langileen izenak, deiturak eta harremanetarako datuak.
Helburua: barne kudeaketa eta fakturak edo administrazio dokumentuak prestatzea.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Ikerketa Laguntzeko Zerbitzuko langileek.
Segurtasun neurriak: administratzaileak diren langileak soilik sar daitezke informazio telematikoan, eta paperezko artxiboak armairuetan biltegiratuta daude.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
GIZARTE KONTSEILUA
Xedea: kategoria honek barne hartzen du bai Gizarte Kontseiluko kideen datuak tratatzea bai Gizarte Kontseiluaren jarduerarekin loturiko pertsonen datuak tratatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: Gizarte Kontseiluarekin lotutako pertsonekin harremana izatea eta haren jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: Gizarte Kontseiluarekin lotutako pertsonen izenak, deiturak eta harremanetarako datuak. Gizarte Kontseiluko kideen, izenak, deiturak, harremanetarako datuak, argazkia, NANa eta helbidea.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne erabilerarako eta aipatutako pertsonekin harremanetan jartzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Gizarte Kontseiluaren administrazioko langileek.
Segurtasun neurriak: aipatutako langileak sar daitezke soilik.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
ARTXIBOAREN APLIKAZIOA
Xedea: NUPeko Artxibo Nagusiaren aplikazioarekin loturiko datuak tratatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Aplikazioaren bertsioan aldaketak egin edo gorabeherak gertatuz gero, tratamenduaren arduraduna ODILO izango litzateke.
Helburua: Unibertsitateak artxiboen kudeaketaren jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: administrazio dokumentuetan dauden izenak, deiturak eta bestelako datu pertsonalak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: administrazio unitate bakoitzari dagokion dokumentazioaren kopia digitalizatuak eta deskribapen erreferentziak kontsultatzeko, kasuan kasuko unitatearen eskumenen esparruan.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: artxiboen alorrean eskumena duen unitateari atxikitako langileek. Unitateetako langileek sarbide mugatua izango dute, beren unitateari dagokion dokumentazioaren arabera.
Segurtasun neurriak: aplikazioan sartzeko erabiltzailea eta pasahitza behar dira, baita sartzeko erabiltzen den ekipoa erregistratzea ere. Sarbideen kontrola eta erabiltzaileen erregistroa.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira, salbu eta legez haiek suntsitzen badira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
PAPEREZKO ARTXIBOA ESKURATZEA ETA KONTSERBATZEA
Xedea: NUPeko Artxibo Nagusia paperezko euskarrian kontserbatzeko eta hura eskuratzeko datuak tratatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: NUPeko Artxibo Nagusia kontserbatzea eta paperezko dokumentaziorako sarbideak kontrolatzea.
Zer datu gordeko diren: artxibatutako dokumentazioan dauden izenak, deiturak eta bestelako datu pertsonalak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: dagokion dokumentazioa kontsultatzeko, eskatutako sarbidearen arabera.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: kontserbazioa eta barneko zein kanpoko sarbideak artxiboaren unitateak egingo ditu.
Segurtasun neurriak: dokumentazioa aireztapen kontrolatua duten giltzaz itxitako gelatxoetan kontserbatzen da. Karpetatan antolatzen da, artxiboaren unitateak eta interes jakina duten unitateek soilik identifikatzen dituzten zenbakizko erreferentzien arabera. Eskatzailea identifikatzen da eta eskatutako sarbidea mugatzen da.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira, salbu eta legez haiek suntsitzen badira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra. Interesdunaren baimena.
BIDEOZAINTZA
Xedea: datuak tratatzea bideozaintzari dagokionez.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: PROSETECNISAk edo horren ardura duen unean uneko enpresak.
Helburua: Unibertsitateko campuseko pertsonen eta instalazioen segurtasuna bermatzea.
Zer datu gordeko diren: sarreretan eta eraikinen perimetroetan jarrita dauden kamerek jasotako irudiak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: bideozaintza sisteman erregistratzeko, galarazi gabe Espainiako Segurtasun Indar eta Kidegoei, epaileei edo fiskaltzari bidaltzea, horretarako legezko eskakizunik balego.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: tratamenduaren arduradunak baimendutako langileek.
Segurtasun neurriak: dagokion kontratu publikorako baldintza-orrietan eskatutakoaren araberakoak izango dira.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak gorde eta ezabatuko dira indarreko araudian ezarritakoarekin bat.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
UNIBERTSITATE-GIZARTE FUNDAZIOA
Xedea: Unibertsitate-Gizarte Fundazioak datuak tratatzea, NUPeko entitate instrumentala den aldetik.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: Unibertsitate-Gizarte Fundazioak (UGF).
Helburua: unibertsitateko kanpoko praktiken kudeaketa, hizkuntzetako espezializazioa, titulu berekiak eta berariazko prestakuntzako beste jarduera batzuk.
Zer datu gordeko diren: unibertsitateko komunitateko kideen datuak (identitatea eta datu akademikoak) eta, beharrezkoa denean, UGFk ematen dituen zerbitzuekin lotura duten pertsonenak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne erabilerarako, UGFren eta NUPen arteko komunikaziorako, eta, orobat, datuak praktiketako entitate laguntzaileei edo UGFren zerbitzuetan esku hartzen duten bestelako entitateei bidaltzeko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: UGFren mendeko langileek.
Segurtasun neurriak: ardura emateko ebazpenetan edo arduradun kontratuetan ezarritakoak, baita egin beharreko tratamendu bakoitzerako UGFk ezartzen dituenak ere.
Datuak noiz arte gordeko diren: NUPek ez du aldez aurretik ezarri datuak gordetzeko eperik.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
IKERKETA INSTITUTUAK
Xedea: Ikerketa Institutuak koordinatzeko datuak tratatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: NUPi atxikitako ikerketa institutuen jardueraren jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: izen-deiturak, harremanetarako datuak eta ikertzaileen jarduerari buruzko datuak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta, beharrezkoa bada, beste unitate batzuei jakinarazteko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: ikerketa institutuen koordinazioaren esparruko langileek.
Segurtasun neurriak: “Informazio akademikoaren zentralizazioa” delakoaren tratamenduari dagozkionak; euskarri horren bidez, datuak jaso eta tratatzen dira.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
IKERKETA PROIEKTUAK
Xedea: datuak tratatzeko kategoriak ikerketa-proiektuak gauzatzerakoan.
Tratamenduaren arduraduna: NUP. OTRI kontratuen kasuan edo tratamendua enkargatuz gero, NUPek bere gain hartuko luke tratamenduaren arduradunaren rola.
Helburua: ikerketa-proiektuetarako datu zehatzak eskuratzea, gordetzea eta aztertzea.
Zer datu gordeko diren: kasuan kasuko proiektuaren xedearekin loturiko pertsonen datuak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: ikerketa-taldearen kudeaketarako eta datuak ikerketa-proiektuetan parte hartzen duten entitateekin partekatzeko, galarazi gabe emaitzak legez dagokion moduan argitaratzea.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: proiektuaren ikertzaile arduradunak eta proiektuan sartuta dauden gainerako ikertzaileek. Proiektuaren berri ofizialki ematen ez den neurrian, edo Informazioaren Segurtasunerako Politika edo datuak babesteari buruzko araudia betetzen ez den neurrian, ikertzaile arduraduna jo liteke tratamenduaren arduraduntzat, baita tratamenduaren erantzuletzat ere.
Segurtasun neurriak: Ikerketa Zerbitzuak, Etika Batzordeak eta/edo ikerketa-proiektuen tramitazio administratiboan esku hartzen duten bestelako egiturek ezarritako neurriak.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak ikerketa-proiektua indarrean dagoen bitartean gordeko dira, galarazi gabe interes publikokotzat jotzen diren datuen artxiboen balioa.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
LAN-OSASUNA
Xedea: datuak tratatzea lan-osasunari dagokionez.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: Unibertsitateko langileen lan-osasunaren jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: izen-deiturak, NANa, gizarte segurantzako datuak eta lan-osasunari buruzko informazioa.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta Giza Baliabideen Zerbitzuari informazioa helarazteko erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: lan-osasunaren alorrean eskumena duen unitateari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: lan-osasunaren unitateko langileak soilik sar daitezke artxibo telematikoetan. Irekitzeko pasahitza behar duen egitura sendo batean biltegiratzen da paperezko dokumentazioa.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
LAGUNTZA MEDIKOA
Laguntza medikoarekin loturiko datuen tratamendua.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: ASPYk.
Helburua: langileei eta ikasleei ematen zaien laguntza medikoa.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak, NANa eta harremanetarako datuak gordetzen dira, baita erabiltzaileen osasun egoerari buruzko datuak ere.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: medikuen barne kudeaketarako erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: laguntza medikoa ematen duten medikuek.
Segurtasun neurriak: osasun azterketen historiak ASPYren sistema zentralizatu batean gordetzen dira. Unibertsitatearekin loturiko ekipoan gertakari puntualei buruzko datuak erregistratzen dira: txertoak, tentsioaren kontrola, gluzemien kontrola, pisua... Paperezko informazioa giltzaz itxitako armairu batean gordetzen da, eta euskarri telematikora pasatzen denean suntsitzen da.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra. Interesdunaren baimena.
ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA
Administrazio elektronikoa abian jartzeko tresna kudeatzea (SIGEM), eta kudeaketa horrekin loturiko tratamenduak egitea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: administrazio elektronikoaren kudeaketa kontrolatzea eta haren jarraipena egitea.
Zer datu gordeko diren: izenak, deiturak eta NANak, baita dokumentazio elektronikoan jaso beharreko datuak ere.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta beste unitate administratibo batzuei bidaltzeko erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: administrazio elektronikoaren kudeaketarekin lotura zuzena duten langileek.
Segurtasun neurriak: sarbideak kontrolatzeko sistema eta erabiltzailearen identifikazioa.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
LIBURUTEGIKO ZERBITZUA
Xedea: liburutegiko zerbitzuekin loturiko datuak tratatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: kudeaketa administratiboa Unibertsitateko liburutegiak ematen dituen zerbitzuekin loturik: barne maileguak, liburutegien arteko maileguak, bibliografia erosketak, bibliografiari buruzko gomendioak, ikasketa amaierako lanen errepertorioa, ikerketarako edo taldean lan egiteko guneen gaikuntza, aholkularitza eta informazio bibliografikoaren bilaketa, ikasleentzako eta irakasle eta ikertzaileentzako prestakuntza eskaintza, liburutegi birtuala, eta NUPeko liburutegiarekin loturiko bestelako zerbitzuak.
Zer datu gordeko diren: liburutegiko zerbitzuak erabiltzen dituztenen izenak, deiturak eta unibertsitate txartelaren datuak.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Unibertsitateko liburutegiaren barne kudeaketarako erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Liburutegiko Zerbitzuari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: zerbitzua eskatzen dutenen sarbideen kontrola eta erabiltzaile identifikazioa.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra. Interesdunaren baimena.
UNIBERTSITATE KALITATEA
Datuak tratatzea unibertsitate kalitateari dagokionez.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: unibertsitateko komunitateko kideei gogobetetze inkestak egitea eta haiek aurkezten dituzten iradokizunak kudeatzea, nazioarteko mugikortasunaren ondorioz sartu eta ateratzen diren ikasleek egiten dituztenak barne.
Zer datu gordeko diren: unibertsitateko komunitateko kideen izen-deiturak, NAN zenbakia, harremanetarako datuak eta informazio akademikoa nahiz profesionala.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: barne kudeaketarako eta beste unitate batzuei jakinarazteko erabiliko dira, baita ANECAri helarazteko ere, galarazi gabe emaitzak modu bereizian argitaratzea.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: kalitatearen alorrean eskumena duen unitateari atxikitako langileek.
Datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
LAN MUNDUAN SARTZEA
Xedea: ikasle egresatuen laneratzeari buruzko datuak tratatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: CIESek.
Helburua: ikasle egresatuei inkestak egitea beren laneratze prozesuaren berri izateko.
Zer datu gordeko diren: ikasle egresatuen izen-deiturak, NAN zenbakia, harremanetarako datuak eta laneratzeari buruzko informazioa.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: emaitzen barne azterketarako, behin tratamenduaren arduradunak datuak eskuratu dituenean.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: kalitatearen alorrean eskumena duen unitateari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: tratamendua enkargatzeko kontratuan ezartzen direnak.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Interesdunaren baimena.
IKASTEGIAK ETA SAILAK
Xedea: Unibertsitateko ikastegiek eta sailek tratatzen dituzten datuak.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: praktikak zuzenean edo UGFren bidez kudeatzea, ikastegiei edo entitate laguntzaileetako tutoreei haborokinak ordaintzea, ikasketen amaierako lanen publizitatea egitea, eta, orobat, irakasleen zerrendak eta ikasleen ordezkarien zerrendak egitea eta ikasketa ziurtagiriak prestatzea.
Zer datu gordeko diren: unibertsitateko komunitateko kideen izen-deiturak, NAN zenbakia, harremanetarako datuak eta informazio akademikoa nahiz profesionala.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: kasuan kasuko ikastegiaren edo sailaren, eta haren koordinazio unitatearen barne erabilerarako. Praktiketan laguntzen duten entitateei, erakunde ofizialei eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioari datuak jakinarazteko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: kasuan kasuko ikastegiari, sailari eta koordinazio unitateari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: kasuan kasuko ikastegiak edo sailak tratamendu bakoitzerako erabiltzen dituenak.
Datuak noiz arte gordeko diren: tratamendu hauen kasuan ez dago arau orokorrik.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
ANALISIA ETA PROGRAMAZIOA
Xedea: estatistikaren, analisiaren eta programazioaren alorrean tratatzea unibertsitateko komunitatearen datuak.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: politika estrategikoaren oinarri diren kalitate eta gardentasunerako eginkizunen estatistika, analisia eta programazioa egitea.
Zer datu gordeko diren: unibertsitateko komunitateko kideen izen-deiturak, NAN zenbakia, adina, generoa, harremanetarako datuak eta informazio akademikoa nahiz profesionala.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Nafarroako Gobernuak, Espainiako erakunde ofizialek, CRUEk erabiliko dituzte, eta, orobat, eta unibertsitate rankingetan eta gardentasuna xede duten argitalpenetan emaitzak modu bereizian argitaratzeko erabiliko dira.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: analisiaren eta programazioaren alorrean eskumena duen unitateari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: pasahitza eskatzea unibertsitateko komunitatearen datuak ateratzeko aplikazioan sartzeko eta erabiltzaile gisa erregistratu behar izatea Unibertsitatearen gaineko Informazio Sistema Integratuan sartzeko.
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak betiko gordeko dira, interes publikoko artxiboak direlako.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIA SISTEMEN KUDEAKETA
Xedea: unibertsitateko komunitateko kideen datuak tratatzea, aplikazio korporatibo guztiekin eta jarduera akademiko eta administratiborako beharrezkoak diren unibertsitate zabalpeneko sistemekin loturik. Sistema eta aplikazio horiek zenbait arlotan erabiltzen dira: kudeaketa ekonomikoa, giza baliabideen kudeaketa, administrazio elektronikoa, posta elektronikoa, posta zerrendak, WiFi-rako sarbidea, unibertsitateko txartela, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren kudeaketarekin loturiko beste batzuk.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: Nafarroako Unibertsitate Publikoko informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren sistemen eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzea.
Zer datu gordeko diren: izen-deiturak, NANa, helbidea, helbide elektronikoak, lan eta finantza datuak, eta unibertsitateko komunitateko IKT erabiltzaile izateko behar diren beste datu batzuk.
Nork eta zertarako erabiliko dituen datuak: Informatika Zerbitzuaren barne kudeaketarako eta zerbitzu horren laguntza jasotzen duten sistemak eta aplikazioak dituzten unitateei jakinarazteko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Informatika Zerbitzuari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: kasuan kasuko datuen tratamenduan erabilitako sistemekin bat datozenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informazioaren Segurtasunerako Politikarekin loturik; Informazioaren Segurtasunerako Politika Gobernu Kontseiluaren 2019ko urtarrilaren 31ko Erabakiaren bidez onetsi zen (NAO, 37. zk., 2019ko otsailaren 22koa).
Datuak noiz arte gordeko diren: datuak tratatzea justifikatzen duen xedearen arabera.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
IKT ERABILTZAILEEN IDENTIFIKAZIO DATUEN BILTEGIA
Xedea: Unibertsitatearen webgunearen bidez baliabide telematikoetan sartzen diren erabiltzaile guztien zerrenda.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: erabiltzaileak identifikatzea Unibertsitateko baliabide telematikoetarako haien sarbidea gaitzeko.
Zer datu gordeko diren: izen-deiturak, erabiltzailearen identifikatzailea, pasahitza, taldea (AZLak, irakasle eta ikertzaileak, ikasleak edo baimendutako beste erabiltzaile batzuk), eta, beharrezkoa bada, noiz arte izango duen lotura unibertsitatearekin.
Nork eta zertarako erabiliko dituen datuak: Informatika Zerbitzuaren barne kudeaketarako eta zerbitzu horren laguntza jasotzen duten unitateei jakinarazteko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Informatika Zerbitzuari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: sarbideen kontrola eta erabiltzaileen erregistroa, baita erabilitako pasahitzen zifratzea ere.
Datuak noiz arte gordeko diren: Unibertsitatearekin izango duen lotura edo baimenerako aurreikusitako epea.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
ERAKUNDEAREN POSTA ELEKTRONIKOAREN KUDEAKETA
Xedea: AZLen, irakasle eta ikertzaileen, ikasleen, eta baimendutako beste profil batzuen posta elektronikoa.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: unibertsitateko komunitateko kideei helbide elektroniko bat esleitzea eta hura mantentzea.
Zer datu gordeko diren: izen-deiturak, erabiltzailearen identifikatzailea, pasahitza, taldea (AZLak, irakasle eta ikertzaileak, ikasleak edo baimendutako beste profil batzuk), eta, beharrezkoa bada, noiz arte izango duen lotura unibertsitatearekin.
Nork eta zertarako erabiliko dituen datuak: Informatika Zerbitzuaren barne kudeaketarako eta zerbitzu horren laguntza jasotzen duten unitateei jakinarazteko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Informatika Zerbitzuari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: sarbideen kontrola eta erabiltzaileen erregistroa, baita erabilitako pasahitzen zifratzea ere.
Datuak noiz arte gordeko diren: unibertsitateko komunitatearekiko loturak irauten duen bitartean.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
ERABILTZAILEARI LAGUNTZA EMATEKO ZERBITZUA
Xedea: erabiltzaileek helarazitako gorabeheren kudeaketa, instalazioarekin, softwarearekin, posta elektronikoarekin edo bestelako IKT baliabideekin loturik, haien sistemetan urrunetik nahiz fisikoki sartuz.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: aipatutako esparruan jakinarazitako gorabeherak ebaztea.
Zer datu gordeko diren: erabiltzailearen izen-deiturez, identifikatzaileaz eta pasahitzaz gain, dagokion IP helbidea.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Informatika Zerbitzuaren barne kudeaketarako.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Informatika Zerbitzuaren barneko laguntza unitateko langileek.
Segurtasun neurriak: sarbidea gaitu behar da, erabiltzaileak berak baimena eman ondoren.
Datuak noiz arte gordeko diren: informazioa gorabeherak ebazteko erabiltzen da, baina ez dago epe zehatzik horien erregistroa gordetzeari dagokionez.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
POSTA ZERRENDAK
Xedea: derrigorrezko posta zerrendak unibertsitateko komunitateko ukitutako kide guztientzat, eta borondatezko zerrendak, interesdunak aldez aurretik eskatzea behar dutenak.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: derrigorrezko nahiz borondatezko posta zerrendak kudeatzea.
Zer datu gordeko diren: erabiltzailearen helbide elektronikoa eta profila zerrenda bakoitzean.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Informatika Zerbitzuaren barne kudeaketarako eta zerbitzu horren laguntza jasotzen duten unitateei jakinarazteko.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Informatika Zerbitzuari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: sarbideen kontrola eta erabiltzaileen erregistroa, baita erabilitako pasahitzen zifratzea ere.
Datuak noiz arte gordeko diren: unibertsitateko komunitatearekiko loturak irauten duen bitartean.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
UNIBERTSITATEKO WIFIA
Xedea: WiFi-rako sarbidea unibertsitateko komunitatearentzat eta baimendutako langileentzat. Egiaztatzen ahalko da erabiltzailearen profila eta zer ordutan eta zer gailu motarekin sartu den, baita segurtasunaren inguruko gorabeherak ere.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: unibertsitateko komunitatearentzako eta baimendutako langileentzako WiFi-rako sarbidea kudeatzea.
Zer datu gordeko diren: erabiltzailearen helbide elektronikoa eta profila zerrenda bakoitzean.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Informatika Zerbitzuaren barne kudeaketarako.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Informatika Zerbitzuari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: sarbideen kontrola eta erabiltzaileen erregistroa beharrezkoak dira WiFi sarean sartzeko. Gomendio teknikoak aplikatzea eta aldizka horiek eguneratzea.
Datuak noiz arte gordeko diren: Unibertsitatearekin izango duen lotura edo baimenerako aurreikusitako epea.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
ZERBITZU KORPORATIBOEN ATARI TELEMATIKOA
Xedea: zerbitzu korporatiboetan modu zentralizatuan sartzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: modu zentralizatuan kudeatzea zerbitzu korporatiboetarako sarbide telematikoa.
Zer datu gordeko diren: IKT erabiltzailearen helbide elektronikoa eta profila.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Informatika Zerbitzuaren barne kudeaketarako.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Informatika Zerbitzuari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: sarbideen kontrola eta atarian sartzeko baimena duten erabiltzaileen erregistroa. Gaitutako sarbidea erabiltzailearen profil zehatzaren araberakoa da.
Datuak noiz arte gordeko diren: unibertsitateko komunitatearekiko loturak irauten duen bitartean.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
“NIREIKASGELATEGIA” PLATAFORMAREN KUDEAKETA
Xedea: plataforma birtual bat kudeatzea, unibertsitate zabalpeneko xedeetarako.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: plataforma honek izan ditzakeen erabilerak erraztea, hala nola ikastaldeak sortzea, notak jakinaraztea edo irakasgaiei buruzko informazioa ematea, irakaskuntza edukiak eskura jartzea, informazioa unibertsitateko komunitatetik kanpoko pertsonekin partekatzea harekin loturiko xedeetarako, etab.
Zer datu gordeko diren: IKT erabiltzailearen helbide elektronikoa eta profila.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: gaitutako erabiltzaileen kudeaketa lanetarako.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: gaitutako erabiltzaileak.
Segurtasun neurriak: sarbideen kontrola eta plataforman sartzeko baimena duten erabiltzaileen erregistroa.
Datuak noiz arte gordeko diren: aurreikusten dena gaitutako erabileraren arabera.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra. Interesdunaren baimena.
INFORMAZIOA HODEIAN BILTEGIRATZEA
Xedea: zerbitzu honetarako sarbidea eskatzen duten unibertsitateko komunitateko kideen datuak tratatzea eta erabiltzaile horiek zerbitzu honen bidez kudeatzen duten informazioa gordetzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: Microsoftek, edo zerbitzu hori emateko kontratatzen den entitateak. Arduradunordea: Microsoftekin loturiko enpresa edo aldizka zerbitzu hau esleitzen zaion beste bat.
Helburua: informazioa hodeian biltegiratzen laguntzea eta zerbitzu honekin loturiko artxiboak editatzeko behar diren ofimatika baliabideen erabilera erraztea.
Zer datu gordeko diren: unibertsitateko komunitateko kideen izen-deiturak, helbide elektronikoak eta IKT erabiltzailearen profila.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Microsoften eta datuen tratamendurako arduradunorde gisa kontrataturiko enpresaren kudeaketa lanetarako.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Microsofti eta aipatutako enpresari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa eta Segurtasunerako Eskema Nazionala beteko direla onartzea. Hodeiarekin loturiko zerbitzariek Espainian egon behar dute.
Datuak noiz arte gordeko diren: arduradunak eta arduradunordeak aurreikusten dutena.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
INPRIMAGAILUEN KUDEAKETA
Xedea: Unibertsitateko langileek egindako inprimatzeak, eskaneoak eta kopiak kudeatu eta kontrolatzea.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: inprimatze-sistemaren eraginkortasuna eta kontrola bermatzea.
Zer datu gordeko diren: izen-deiturak, erabiltzailearen identifikatzailea eta egindako kontsumoa artxiboak inprimatzeari eta eskaneatzeari dagokienez.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Informatika Zerbitzuaren eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuaren barne kudeaketarako.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Informatika Zerbitzuari eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: sarbideen kontrola eta erabiltzaileen erregistroa, eta, orobat, agindu dituen erabiltzaileak soilik jasotzea inprimatzeak eta eskaneoak.
Datuak noiz arte gordeko diren: a priori zehaztu gabe.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
SISTEMEN ERREGISTROA
Xedea: erabiltzaileek Unibertsitatearekin loturiko sistemetan, aplikazioetan eta komunikazio elektronikoetan egiten dituzten jardueren erregistroa.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Helburua: NUPeko komunikazioaren eta informazioaren sistemen trazabilitatea bermatzea.
Zer datu gordeko diren: erabiltzailearen profila, non eta zer ordutan sartu den, zer gailu mota erabili duen eta zertarako, eta gorabeherarik izan den segurtasunari dagokionez.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: Informatika Zerbitzuaren barne kudeaketarako.
Nork duen baimena datuak tratatzeko: Informatika Zerbitzuari atxikitako langileek.
Segurtasun neurriak: monitorizatutako baliabide bakoitzari aldez aurretik ezarri zaizkionak.
Datuak noiz arte gordeko diren: aurreikusten dena, betiere teknikoki bideragarria bada.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea. Legezko betebeharra.
UNIBERTSITATEKO TXARTELA
Xedea: unibertsitateko txartelaren kudeaketa.
Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nork tratatuko dituen datuak: Banco Santanderrek, txartela egin, mantendu eta eguneratzeari dagokionez.
Helburua: baliabide honen kudeaketaren eraginkortasuna bermatzea, unibertsitateko komunitateko kideei aukera ematen baitie zenbait baliabide erabiltzeko (kirola, liburutegia...), Unibertsitateko langileei inprimatze-sistemak erabiltzeko, eta AZLei zehazki, aurrekoez gain, beren presentziaren kontrola egiteko, unibertsitateko txartelaren bidez gaitutako beste xede batzuen artean.
Zer datu gordeko diren: NANa, izen-deiturak eta irudia. Ikasleen prestakuntza eta titulazioak. Unibertsitateko langileen laneko kategoria (AZL edo irakasle eta ikertzaileak) eta, orobat, txartela xede zehatzetarako erabil dezaketen kanpoko langileen izaera.
Nork eta zertarako erabiliko dituen: ukitutako unitateen barne kudeaketarako (Ikasketak, Informatika, Kirolak, Liburutegiak, Giza Baliabideak...).
Nork duen baimena datuak tratatzeko: ukitutako unitateei atxikitako langileek.
Datuak noiz arte gordeko diren: unibertsitatearekiko loturak edo horretarako gaikuntzak dirauen bitartean.
Segurtasun neurriak: Unibertsitateak aldez aurretik erregistratzea txartelaren titularra. Txartela pertsonala eta besterenezina da. Galduz gero, blokea daiteke.
Oinarri juridikoa: botere publikoa baliatzea edo interes publikoa betetzea.
Iragarkiaren kodea: F1906136
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
