1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, 2018ko uztailaren 18an argitaratutako behin betiko puntuazioaren aurka, hain zuzen ere Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduraren barrenean.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Gerizpe Iraola Azanza andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela 2018ko uztailaren 18an argitaratutako behin betiko puntuazioaren aurka, hain zuzen ere Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduraren barrenean.
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fisika espezialitateko (euskara) interesdun guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).
Iruñean, 2019ko maiatzaren 10ean.–Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko burua, Antonio Iriarte Moncayola (Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 109/2017 Foru Aginduaren arabera).
Iragarkiaren kodea: F1906412