93. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa, Pitillasko Udalaren bazkalekuetako larreen
(belarra eta ura) adjudikazioa eta aprobetxamendua
arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

2019ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ekoan, argitaratu zen Pitillasko Udalaren bazkalekuetako larreen (belarra eta ura) adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantza aldatzeko espedientearen hasierako onespenari buruzko iragarkia.

Jendaurreko epea buruturik, inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat. Hona hemen:

11. artikulua. Aurreko artikuluan xedatua betetzeko, (+ -) %20ko tolerantzia ezarri da. Udalak beretako gordeko du, adjudikazioaren egunetik aprobetxamendua amaitu bitarte, behar adina kontaketa egiteko eskubidea. Legea urratzen duenari egun bakoitzeko eta azienda-karga gainditzen duen buru bakoitzeko 60 euroko isuna ezarriko zaio, baldin eta ezarri den tolerantziaren muga gainditzen badu.

24. artikulua. “Euriondoko araubidea” errespetatu egin beharko da; bi egunekoa gutxienez laborantzetan, eta lau egunekoa, mahastietan.

Agindutakoa bete ezean, eta arau-hausleak ordaindu beharreko kalte-ordainez gain, Udalak 300,00 euro bitarteko zehapenak ezartzen ahal ditu.

27. artikulua. Berazainik badago, jabeek edo adjudikaziodunek leku agerian paratu beharko dituzte ohiko seinaleak, eta Udalari horren berri eman beharko diote, idatziz eskatuz. Udalak bost eguneko epean jakinaraziko dio abeltzainari seinaleak errespetatu behar dituela eta mugarritutako alorrean ezin dela sartu.

Pikarana bazkalekuen kasuan, abeltzainak denbora bera izanen du, Udalak hartu erabakiaren aurkako erreklamazioak edo alegazioak egiteko. Udalak erreklamazioa ebatziko du, horretarako izendatutako adituaren txostena ikusi ondotik. Frogatzen bada herri-lurraren adjudikaziodunak eta/edo abeltzainak alegazioan iruzurrik egin duela, Udalak 300,00 euro arteko zehapena ezartzen ahalko dio.

41. artikulua. Arau-hauste horiek honako zehapen hauek izanen dituzte:

a, b, c, d eta g letretan adierazten direnek adjudikazioaren iraungipena ekarriko dute, Nafarroako Gobernuak edo beste erakunde eskudun batzuek paratzen ahal dituzten bestelako zehapenak deusetan ukatu gabe.

e letrakoak Udalaren larreen adjudikazioduna izateko gaitasuna galtzea ekarriko du.

Gainerako arau-hausteengatik 150-300,00 euro arteko isunak ezarriko dira.

Arau-hausteetan berreroriz gero, halako bi izanen da zehapenaren zenbatekoa.

Arau-hausteak behin eta berriz egiten badira, Udalak adjudikazioa deuseztatzea ere erabaki dezake.

Pitillasen, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1905150