93. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Laburpena, 2019an udal intereseko ekitaldiak, ikuskizunak eta bestelako jarduerak antolatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoentzako dirulaguntzen deialdiarena

Murchanteko Udalak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen du aipatu dirulaguntzen deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke, DDBN (identifikazioa): 450578, baita Udalaren webgunean ere. DDBN (identifikazioa): 450578.

Deialdiak ezartzen ez duen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatua aplikatuko da, baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan xedatua ere.

Deialdia eginen da 2019ko aurrekontuan kontsignaziorik bada.

Dirulaguntza eskabideak 20 egun naturalean aurkeztu beharko dira, iragarkia maiatzaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Eskabideei deialdiaren 7. oinarrian eta 1. eta 2. eranskinetan aipatzen diren agiri eta argibideak erantsiko zaizkie.

Eskabideak deialdiari erantsitako eredu normalizatuaren araberakoak izanen dira (I. eranskina), eta eskatzaileak sinatu beharko ditu.

Eskabideak Murchanteko Udalaren Erregistro Orokorrean (Cofrete kaleko 5. zenbakia) aurkezten ahalko dira, 10:30etik 14:30era bitarte, bai eta Murchanteko Udaleko egoitza elektronikoan ere (www.murchante.es), edota Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein tokitan.

Murchanten, 2019ko apirilaren 16an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1905533