93. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

205E/2019 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, ingurumen eraginaren adierazpena egiten duena Cavar-1, Cavar-2, Cavar 3-A eta Cavar 3-B parke eolikoen aldaketari buruz. Sustatzailea Renovables de la Ribera SL da.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 10ean emandako 1309E/2016 Ebazpenaren bidez, ingurumen eraginaren adierazpena formulatu zen Cavar 1, Cavar 2, Cavar 3A, Cavar 3B, Cavar 3C, Cavar 4 eta Cavar 5 parke eolikoetarako. Sustatzailea Renovables de la Ribera SL zen.

Nafarroako Gobernuak 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Cavar-1, Cavar-2, Cavar-3, Cavar-4 eta Cavar-5 izeneko parke eolikoen udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zen. Renovables de la Ribera SL merkataritzako sozietateak sustatu zuen (2017ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa).

Ondoren, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak azaroaren 14an emandako 868E/2018 Ebazpenaren bidez, aurreko udalez gaindiko eraginaren proiektu sektoriala aldatzeko prozeduraren tramitazioa hasi zen, Renovables de la Ribera SL merkataritzako sozietateak sustatua. Hartan jasotzen ziren azpiestazioaren lekualdatzea, ebakuazioko linea elektrikoaren aldaketak eta N-121 errepidetik sartzeko bide berria. Egintza berean, aldaketa espedientea jendaurrean jarri zen 30 egunez (2018ko 247. NAO, abenduaren 26koa). Epe horretan ez da alegaziorik jaso.

Planteatutako aldaketek eragin hauek dituzte:

1. Azpiestazioa: Proposatzen da lekuz aldatzea eta Valtierrako 8. poligonoko 652 lurzatian kokatzea. Lurzati hori dagoeneko ukitzen dute haize-sorgailu batek, zenbait bidek eta kableetarako zanga batek.

Proposatzen den lekualdatze horren ondorioz, azpiestazioaren eraikinak bat egiten du parkean aurreikusia dagoen kontrol eraikinarekin, eta beraz eraikin bakarra behar da, lehen proiektatutako bi eraikinen ordez. Eraikin horren neurriak 70 x 70 m izanen dira.

2. Ebakuazio linea:

2.1. Azpiestazioaren kokapen berria ebakuazio linearen lehen euskarriarekin konektatzeko, 66k kV-ko tentsioko lurrazpiko linea bat ezartzea proposatzen da, eta horretarako baliatzea parkeetako zirkuituak azpiestazioaren lehengo kokalekura eramateko erabiltzen zen zanga bera. Hala, aldaketa horren bidez, kable hirukoitzen kopurua gutxituko da (lehen zortzi izatetik gero bi izatera) eta tentsioa handituko, 30 kV-tik 66kV-ra.

2.2. Konplexutasun handikoa denez 400 kV-ko linearekiko gurutzatzea egitea 25. euskarriaren inguruan, hainbat euskarriren kokapena aldatzea proposatzen da, trazadura ia aldatu gabe.

2.3. Zailtasun handikoa denez gurutzatzea N-232 eta AP15 errepideekin, hainbat euskarriren kokapena aldatzen da, 18. eta 19. euskarrien inguruan.

2.4. Planteatzen da La Serna azpiestazioa 43. euskarriarekin lotzen duen aireko linean barna doazen bi zirkuituetatik bat, 66kV-koa, hain zuzen, lurpetik eramatea, dauden bideetan barna.

3. Sarbideak:

3.1. Sarbide berria planteatzen da Cavar 1.5. haize-sorgailurako, N-121 errepidearen 67,25 k.p.an.

3.2. Zuzendu behar da eskatutako bigarren sarbidearen erreferentzia idatzia, 70,1 k.p.an kokatu beharrean, 71,1 k.p.an kokatu behar baita, jatorrizko planoetan jasotzen den bezala.

Aintzat harturik azpiestazio berriak eraikin kopurua murrizten duela, kontrol eraikina eta azpiestazioa batean bilduta, linea elektrikoa lurpean sartzeak abifaunaren gaineko eragina murrizten duela, eta euskarrietan planteatutako aldaketak gutxi direla eta horren helburua dela linea elektrikoaren trazadura hobeki eramatea, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak proposatzen du ingurumen eraginaren adierazpena Cavar-1, Cavar-2, Cavar 3-A eta Cavar 3-B Parke Eolikoen Proiektuaren aldaketaren aldekoa izatea. Sustatzailea Renovables de la Ribera SL merkataritza sozietatea da. Bete beharrekoak dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendari Nagusiak urriaren 10ean emandako 1309E/2016 Ebazpenean ezarritako baldintzak, hartan formulatu baitzen parke horientzako ingurumen eraginaren adierazpena, eta bete beharrak izanen dira, halaber, ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura osorik bete dela kontuan izanik, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen eraginaren adierazpena egitea Cavar 1, Cavar 2, Cavar 3-A eta Cavar 3-B parke eolikoen proiekturako. Sustatzailea Renovables de la Ribera SL da.

2. Ezartzea jarduera hori aurrera eraman behar dela txostenari erantsitako dokumentazio teknikoan ezarritako baldintzak betez, bai eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 10ean emandako 1309E/2016 Ebazpenean ezarritako baldintzak, hartan formulatu baitzen parke horietarako ingurumen eraginaren adierazpena, eta ondorengo hauek ere:

–Lur azpiko linea elektrikoaren tarteak lurperatzeko lanak hasi aurretik, lan eremuak, makinak pasatzeko eremuak eta materialak pilatzekoak zehaztuko dira. Berezko landarediaren gaineko ukipena ahalik eta txikiena izan dadin, ahaleginak eginen dira lan eremua ahal den txikiena izan dadin, eta landaredi ugariko eremuak balizatuko dira, ukipenik izan ez dezaten.

–Obren ondorioz ukitutako lur-azalak lehengoratuko dira lanak bukatu ondoren, horretarako aldez aurretik kendu eta albo batean metatuko den lurra erabiliz. Bertako belar hazi nahastuak ereinen dira lur horietan, salbu eta aurretik laborantzako alorrak baziren.

–Hondeaketa lanen lur soberakinak jarduketaren inguruko eremuan zabaltzen ahalko dira, betiere integrazio fisiografiko egokia lortuz gero betegarriaren eta inguruko alorren artean, ukatu gabe egokiak izan daitezkeen bestelako baimenak (esate baterako, lurzatien jabeenak). Gainerakoan, baimendutako hondakin-kudeatzaile batek kudeatu beharko ditu.

–Lan horien jarraipena parke eolikoaren jarraipenean integratuko da, protokoloaren arabera aurkeztu baitzen Ingurumen Jarraipenaren Bulegoan (seguimiento.ambiental@navarra.es).

–Obrak bukatutakoan, behin-behineko instalazioak desmuntatu eta kenduko dira, eta obra hondarrak garbituko dira okupatu den eremu osoan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari; Ingurune Naturalaren Zerbitzuari; Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari; Cadreita, Castejón, Tutera eta Valtierrako udalei, Tuterako Barrutiko Basozaintzari, eta sustatzaileari.

Iruñean, 2019ko martxoaren 29an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1904941