92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

91E/2019 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Arguedasko udal-mugartean “Errege Bardeako Parke Natural eta Biosferaren Erreserban sartzeko landa-bidea zabaltzeko” proiekturako. Sustatzailea Arguedasko Udala da.

2018ko irailaren 27an, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskinean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du ezen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektaturiko jarduketaren xedea da 3 bide eta Parke Naturalerako NA-8712 errepidearen zati bat (Aguilares Interpretazio Zentroraino) egokitu eta zabaltzea. Halaber, gas naturaleko eta hornidurako lotura berria exekutatu nahi da, herritik ekialdera dagoen kooperatibatik Parke Naturaleko errepidearekin elkartzen den tokiraino.

“Arguedasetik Bardeako sarrerarako errepidea” izenekoan (Las Peñuelasko bidea), zoladura zabalduko da 5 m-tik 6,2 m-ra, eta gas naturaleko eta hornidurako lotura berria barnean dago, bidearen paraleloan. “Parke Naturalerako sarrera” izenekoan, NA-8712 errepidetiko sarbidea hobetzen da, “Arguedasetik Bardeako sarrerarako errepidea” izenekoarekin lotzen den tokiraino, bidea 4,3 m-tik 6 m-ra zabalduz eta zolatuz. “Parke Naturalerako errepidea” izenekoan, 4 m-tik 5,6 m-ra zabaltzea proposatzen da, baita egungo errepidea hobetu eta zolatzea ere, Arguedasko errepideak eta Parke Naturalerako sarrerak bat egiten duten tokitik (lotune berria diseinatuko da horretarako) Aguilares Interpretazio Zentroraino, 4+620 k.p.-aren inguruan. “Herrigunerako sarrera” izenekoan, egun dagoen bidearen 480 m inguru (haietako batzuk lurzoru urbanizagarrian daudenak) konponduko dira, horiek zolatuz eta 7 m-ko zabalera emanez. Helburua da sarbide berri bat sortzea, N-8712 errepidetik herrigunearen hego-mendebaldera.

Tarte horietako batzuetan, ingurumen balioko eremu edo elementuak (larre naturaleko lurrak, drainatzeak eta abar) ukitzen dituzte aipatu egokitzapenek, edo elkarren ondoan daude. Aguilares Interpretazio Zentrorainoko errepidea –Las Limas erreka-zuloaren bidegurutzetik bukaeraraino, Aguilaresen– Bardeako KBEan sartzen da.

Indusketako lur naturaleko 3.200 m³ sortzea aurreikusten da, eta baimendutako hondakindegira eramatea proposatzen da.

Arguedasko Udalak proiektuaren aldeko txostena eman zuen 2018ko abenduaren 5ean. Espedientean jasotzen da Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalak 2019ko urtarrilaren 30ean egindako aldeko txostena, proposamenaren eta Nafarroako abelbideen babesaren bateragarritasunari buruzkoa, baita Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak 2019ko otsailaren 15ean egindako txostena ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin bat datorrena. Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak proposamenaren aldeko txostena egin zuen, ingurumen integrazioa hobetzeko hainbat baldintza azpimarratuz.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Arguedasko udal-mugartean “Errege Bardeako Parke Natural eta Biosferaren Erreserban sartzeko landa-bidea zabaltzeko” proiektuari. Sustatzailea Arguedasko Udala da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

Ingurumen arlokoak:

–Zuhaitzak ukitu behar badira, beharrezkoa izanen da Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalari baimena eskatzea.

–Tutera aldeko Ingurumenzaintzari eman beharko zaio abisu obrak hasi baino 48 ordu lehenago, gutxienez ere (posta elektronikoa: gmatudela@navarra.es).

–Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalaren 2019ko urtarrilaren 30eko txostenean xedatuari jarraituko zaio. Abelbideen babesari buruzko ingurumen ukipenen azterketari erantsita ematen da txosten hori.

–Gas eta hornidurako hodien zangak, egokitzen den Las Peñuelasko bidearen paraleloan egin beharreko horienak, Arguedasko 1. poligonoko 174. lurzatitik (Las Peñuelasko altxonbidea) aldendu behar dira, elkarren ondoan ez egoteko eta lurzatia zein lotutako landaredia ez ukitzeko. Horregatik, posible bada, bidearen hegoko ertzean eginen dira.

–Aipatu bideko zoladuraren edo bazterbidearen pean jartzen ez badira, behar bezala lehengoratuko dira bi hodi horien zangak, eta belar espezie autoktonoak ereinen dira azaleretan, altxonbidearen eta/edo bidearen ertzeak egoki integratuak eta landaretuak geldi daitezen.

–Aurkeztutako ingurumen ukipenen azterketan jasotzen da Ondare Historikoaren Zerbitzuak 2019ko otsailaren 13an eman proiektuari buruzko txostena. Horren arabera, lur erauzketa gutxien egiten den aldetik zabalduko da bidea Arguedasko El Castejón aztarnategiaren ondoko zatian, ikuskapen eta kontrol arkeologikoarekin. Gainera, obra egitean aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legezko betebeharra da horren berri segituan ematea Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, hala jasota baitago Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legean. Hala egin ezean, eginbehar hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaizkion ukipen guztiak arau-hauste astuntzat hartuko dira, aipatutako foru lege horri jarraikiz.

–Beharrezko obrak bukatu ondoren, ukitutako eremuak lehengoratuko dira.

Hirigintza eta lurralde arlokoak:

–Ez da baimentzen azpiegitura hori bestelako jarduerekin lotzea, lurzoru urbanizaezinean jarri nahi diren horiekin edo bertan kokatutako jarduera zehatzekin alegia, lotura horretarako baimenik ez badute.

–Azpiegiturarekin zerikusia duten eta lurzoruaren sestratik ateratzen diren elementuak badaude, 3 m-ko zortasun eremua errespetatu beharko da, bide publikoen kanpoko ertzetik neurtuta.

–Egin nahi diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak egin baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

–Herri-lurren Atalaren txostenak honela dio:

1.–Azpiegituraren titulartasuna, disposizioa, administrazioa eta aprobetxamendu eta antolamendu araubidea Arguedasko Udalaren Herri-lurren izenean gelditzen badira, aintzat harturik sustatzailea dela herri-ondasun horien titularra den toki entitate bera, ez da beharrezkoa izanen inongo desafektazio espedienterik tramitatzea Herri-lurren Atalaren bitartez, ez eta ukitutako herri-ondasunak nahitaez desjabetzeko prozedura egitea ere.

2.–Azpiegituraren titulartasuna, disposizioa, administrazioa eta aprobetxamendu eta antolamendu araubidea herri-lurzatiaren jabea (Arguedasko Udalaren Herri-lurra, alegia) ez den titular baten izenean gelditzen badira, instalazioa egin baino lehen, dagozkion baimena eta herri-lurren desafektazioa lortu behar dira, eremu horien erabilera lagatzeagatik, zergapetzeagatik edo zortasun ezarpenagatik; aldiz, herri-lurren nahitaezko desjabetzearen kasuak gertatzen badira, indarrean dagoen legediari jarraikiz arautuko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin bat.

Nahitaezko desjabetzearen kasuan, behar adinako kreditua eduki behar da balio justua ordaintzeko, besteak beste ukitutako herri-lur horiena.

–Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren txostenak honako determinazio hau ezartzen du:

Egokitzat jotzen da bigarren faserako aurreikusitako elkargunearen tipologia. Horren bidez hobetu nahi da elkargune hori, ezkerrera biratzeko erdiko itxaron-erreiarekin eta sartzeko erreiekin bat egiten duena. Hala gertatzen bada, jarduketaren sustatzaileak ordaindu eta egin beharko du.

–Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuaren txostenak honako determinazio hauek ezartzen ditu:

a) NA-8712 errepidetiko sarrera egokitu eta hobetzeko beharrezkoa suertatzen den konponbideak bat egin beharko du trazadurari eta lotune eta elkarguneen diseinuari buruz indarrean dauden arauekin.

b) NA-8712 errepidearekiko ukipenari dagokionez, eta edozein lan egin baino lehen, sustatzaileak Herri Lan Zuzendaritza Nagusian aurkeztuko du egin beharreko obrak zehazten dituen dokumentazio tekniko zehatza, nahitaez aurkeztu behar duen baimenaren eskaerarekin batera.

c) Zuzentzat jotzen da errepidea zabaltzeari eta sareei buruzko txostena, Arguedasko Udalak sustatua. Edozein kasutan ere, goian ezarritako determinazioak bete behar dira, baita Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak ezartzen dituen guztiak ere.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten den jarduera egin edo martxan jarri beharko da baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez eraginkor bihurtuko da. Jarduera uzteak berekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak lehengoratu beharra, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsiz eta/edo kenduz. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, Udalak sustatzaileari eskatuko dio ezen aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, lurzorua lehengoratzeko bost urteko epean gehienez.

3. Baimen honek izanen ditu, orobat, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak (lurzoru urbanizaezinean jarduerak gauzatzeko baimena eskuratzeko prozedurari dagokionez); aipatutako arau horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalera, Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalera, Arguedasko Udalera eta Basozaintzara (11. barrutia, “Tutera”), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 21ean.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1904184