92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Taxi gidari profesionalaren baimena ematea

9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, ezartzen du 21. artikuluan baterako zerbitzurako eremuko toki erakunde eskudunek, beren ordenantzetan hala ezarrita badago, taxiaren baimen profesionala eskuratzeko agindu ahal izango dietela lizentzien titularrei edo kontratatutako pertsonei.

Iruñerrian baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzeko ordenantzaren 18. artikuluak taxiaren baimen profesionala arautzen du, eta ezartzen du taxi zerbitzua emateko beharrezkoa dela taxiaren baimen profesionala izatea. Bere aldetik, aipatu den ordenantza horretako 7.2 artikuluak exijitzen du baimen hori beharrezkoa dela lizentzia baten titularra izateko.

18/2019 zenbakiko ebazpenaren bidez (urtarrilaren 17ko ebazpena), Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxiaren baimen profesionala lortzeko deialdia onetsi zen, eta 2019ko otsailaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (24. zenbakiko NAO).

2019ko martxoaren 27an Mankomunitatearen iragarki oholean eta egoitza elektronikoan argitaratu zen Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren baimena lortzeko probak gaindituak zituzten pertsonen zerrenda hartzen duen agiria.

Probak gainditu dituzten pertsonak dira xedapen zatian taxi baimen profesionala ematen zaien pertsonak.

Ematen ez zaien pertsonak dira probak gainditu ez dituztenak.

Eskumena Mankomunitateko lehendakariari dagokio Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluarekin, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 28.20 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarrien 21.1.s) artikuluarekin bat (azken hori aplikatzekoa da Toki Administrazioaren Foru Legearen 8.2 artikuluaren arabera).

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

1. Pertsona hauei Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren baimena ematea:

ALMENDROS MURILLO, MIGUEL ÁNGEL

ALSASUA EGEA, VÍCTOR JOSÉ

AMORENA ZARATIEGUI, RAFAEL

ARANGUREN IRURZUN, DAVID

ARMENDÁRIZ LÓPEZ, JESÚS

ASCARZA EGUIZÁBAL, JOSÉ JAVIER

AYESA GÓMEZ, NEREA

BELOQUI IRIBARREN, RUBÉN

BELOQUI IRIBARREN, ALBERTO

CARDAS, DANIELA GABRIELA

CARRERA GARCÍA, CELIA

CERVANTES MARÍN, IOSEBA

CIPRIAN MORENO, JAVIER

CIRIZA DE LA PERAL, IÑAKI

CUMBA MARTINEZ, FRANCISCO JAVIER

DA CRUZ DA SILVA, CARLOS EDUARDO

FERNÁNDEZ DOMÍNGUEZ, MARÍA NOELIA

FERRO JASO, JAVIER

GARCÍA ARIZCUREN, JOSEFA FRANCISCA

GÓMEZ ROJAS, ÓSCAR MARINO

HERNANDORENA GOYENECHE, MIKEL

IBARRA JACA, MIREN ITSASO

IDIAZABAL CHOURRAUT, JAVIER

IGOA DÍEZ DE ULZURRUN, HERNÁN

LARUMBE FERNANDINO, LUIS ÁNGEL

LUIS VALLS, JESÚS FRANCISCO

MARTÍNEZ SÁNCHEZ, JOSÉ ENRIQUE

MARTÍNEZ ZABALZA, MARÍA ROSARIO

MIHURA SANZBERRO, JESÚS MARÍA

MUÑOZ GARCÍA, JAVIER

PÉREZ LACALLE, MIGUEL ANGEL

PRIMO ESTEVES, JUAN CARLOS

RECALDE VALLEJO, FERNANDO

RETEGUI ALZUGARAY, JULEN

RINCÓN RODRÍGUEZ, FERNANDO MIGUEL

SAN MARTÍN GÓNZALEZ, MIGUEL ANGEL

SANDÚA GOICOECHEA, XABIER

SANZ UNZUÉ, RUBÉN

URRA CONDE, JOSÉ LUIS

VARELA ESCOBAR, JORGE ALBERTO

2. Taxiaren baimen profesionala lortu duten pertsonen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, adierazita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakorekin bat, ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 7an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1906216