92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2019ko martxoaren 26ko Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatuko erabakiaren laburpena, Zizur Nagusiko elkarte eta kolektiboei jarduera soziokulturalak garatzeko laguntzak jasotzeko deialdia onetsi zuena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), BDNS (Identifikazioa): 452669.

Lehena.–Onuradunak.

Zizur Nagusian finkaturik dauden kultur izaerako elkarte eta kolektiboak.

Bigarrena.–Xedea.

Zizur Nagusiko kolektibo desberdinen ekintza eta jarduerak sustatzea eta laguntzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Jarduera soziokulturalak garatzeko Zizur Nagusiko elkarte eta kolektiboei dirulaguntzak emateko deialdia.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

2.345 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita eta 2019ko abenduaren 31 arte.

Zizur Nagusia, 2019ko apirilaren 29an.–Patronatuburua, Pilar Toral Urquizu.

Iragarkiaren kodea: L1905973