92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Apirilaren 30eko Osoko Bilkurako akordio bidez, hasiera batean onetsi zen 2019ko udal aurrekontuan 03/2019 aldaketa egiteko espedientea (kreditu berezia).

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2019ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Juana Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1906073