92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Zentro Komunitarioak arautzen dituen Ordenantza. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2019ko apirilaren 4an:

1.–Iruñeko Zentro Komunitarioak arautzen dituen Udal Ordenantza hasiera batez onestea.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan iragarrita, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarkia Aldizkarian noiz argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da jendaurreko epean erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 26an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1905974