92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

386/2019 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, 2019koa, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengua emanez abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko laguntzak emateko. DDBN identifikazioa: 451573.

Europako Batzordearen azaroaren 18ko azken 8143 (2015) Betearazpen Erabakiaren bitartez, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa onetsi zen.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren bidez, maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Aginduak eta urriaren 18ko 261/2018 Foru Aginduak aldatu baitzuten, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengua emanez abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

Aipatu foru aginduaren I. eranskinaren 9. artikuluko 4. puntuak hauxe dio: “Elkarte baten kontrol eskema funtsean aldatuz gero, baita adierazleetako bat gauzatzeko kostuak ere, laguntzaren urteko deialdiak eta zenbateko berriak alda daitezke, adierazlea egokitu dadin kostu berrira”.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea, 2019koa, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengua emanez abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko laguntzak emateko.

2. Urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren (maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Aginduaren eta urriaren 18ko 261/2018 Foru Aginduaren bidez aldatu zen arau hori) I. eranskinaren 9. artikuluko 4. puntuan ezarritako adierazleak aldatzea, haragitarako ardi-azienda autoktonoei eta esnetarako ardi-azienda autoktonoei dagokienez. Hala, laguntzaren gehieneko zenbatekoak honako hauek izanen dira 2019. urterako, jardueraren, espeziearen eta orientazioaren arabera:

LAGUNTZAREN GEHIENEKO ZENBATEKOA, JARDUERAREN, ESPEZIEAREN ETA ORIENTAZIOAREN ARABERA

Espeziea eta orientazioa

Liburu genealogikoa mantentzea eta balorazio genetikoa

Balorazio morfologikoa

Errendimendu kontrola duten animaliak

Filiazioaren kontrol genetikoak

Germoplasma bankua

Arrazaren hedapena

Haragitarako behi-azienda autoktonoa

3,00 euro
abelburuko

10,00 euro
abelburuko

10,00 euro
abelburuko

10,00 euro
abelburuko

3,00 euro
dosiko

30,00 euro
abelburuko

Haragitarako ardi-azienda autoktonoa

0,40 euro
abelburuko

1,00 euro
abelburuko

0,75 euro
abelburuko

6,00 euro
abelburuko

3,00 euro
dosiko

6,00 euro
abelburuko

Esnetarako ardi-azienda autoktonoa

0,40 euro
abelburuko

1,00 euro
abelburuko

6,00 euro
abelburuko

6,00 euro
abelburuko

3,00 euro
dosiko

6,00 euro
abelburuko

Zaldi-azienda autoktonoa

3,00 euro
abelburuko

10,00 euro
abelburuko

5,00 euro
abelburuko

10,00 euro
abelburuko

3,00 euro
dosiko

30,00 euro
abelburuko

3. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

4. 400.000 euroko gastua baimentzea, 2019ko Gastuen Aurrekontuko “Abeltzaintza elkarteak, LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710004 71310 4819 412200 partidaren kargura.

5. Deialdi honetan aplikatzekoak izanen dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduan aurreikusitako arauak (foru agindu hori maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Aginduaren eta urriaren 18ko 261/2018 Foru Aginduaren bidez aldatu zen). Foru agindu horren bidez, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengua emanez abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko apirilaren 16an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1905632