92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an, 1/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia, otsailaren 14koa. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi eta argitara ematen da aurrekontu-aldaketa horren espedientea, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.3232.21200.–Eskolen konpontze lanak: 111.180,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.45030.–Transferentzia arruntak hezkuntzaren arloan: 59.720,00 euro.

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 51.460,00 euro.

Obanosen, 2019ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.

Iragarkiaren kodea: L1905677